Donostiako Udalaren 2017-2021 Turismo Gida-Plana eguneratzeko proposamena aztertu du BiziLagunEkin plataformak. Planak hiriak epe ertainera jarraituko duen estrategia zehazten du, eta plataformaren ustez, hiriaren turismo eredua zehaztuko duen behin-betiko plana “donostiar guztion artean” osatu behar da.
“Esperientziak erakutsi digu hiriko turismo ereduak hiriaren eta bertako herritarren bizimoduan berebiziko eragina duela. Gainera donostiar guztion onura bilatzea izan behar da plan horren erdiguneko helburua; eta ez egunean-egunean hiriko bizitza prekarizatzen duen merkatu suntsikorra elikatzen jarraitzea”, adierazi dute. Horiek horrela, udal gobernuari eta turismo sailari ondorengoa eskatu diote: “Hiriko turismo eredua zehazten duen turismo gida plan berriak benetako partehartze prozesua izan dezala oinarri; herritarren eta gizarte eragileen (auzo elkarteak, talde soziokulturalak eta ekologistak, herritar plataformak eta abar) parte hartzea bermatu dadila guztioi eragiten digun gaiei errotik heltzen dien eztabaida irekia, zabala eta aberatsa izan dadin”.
Plana eguneratzeko proposamenaren hainbat pasarte azpimarratu ditu BiziLagunEkinek: “COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak inpaktu zuzena izan du hiriko ekonomian eta bereziki kolpatu du sektore turistikoaren dinamika. Dokumentuaren arabera, etenaldi orokorrak, bidaiarien, ostatu gauen, eskainitako plazen eta enpleguaren berebiziko beherakada eragin du”.
Bestalde, proposamenaren arabera, “turismoak izaera sistemikoa eta zeharkakoa” behar du izan. “Hortaz, turismoak hiri ereduan eta Donostiarren bizimoduan duen inpaktua ere halakoxea dela ondorioztatu daiteke. Sektoreak azken hamarkadan bizi izandako neurrigabeko hazkundea medio, monolaborantza turistikoaren norabidea hartu du hiriko eredu ekonomikoak eta turismo jardueraren menpeko bilakatu da Donostia. Krisialdiaren eztandak agerian utzi du, epe laburrerako errentagarritasuna bilatzen duen egungo turismo ereduak itzelezko arrakalak dituela”, nabarmendu dute.
BiziLagunEkinen iritziz, proposamenak “hazkundea sustatzea” du helburu, “ziurgabetasuna nagusitzen den garai hauetan egungo turismo ereduaren ahulezia guztiak azalarazi diren arren”. “Hiria merkatuaren beharrizan berrietara egokitzeko produktutzat ulertzen da, lehiakortasunean eta erakargarritasunean irabazteko moldaketak proposatuz eta baliabide publikoak erabiliz guztion onura bilatzen ez duen eredu ekonomikoari eusteko”.
Turismoari lotuta ageri diren “ondorio ezkorrak” estaltzen dituela kritikatu dute: “Berriro ere, ezberdintasunak elikatzen dituen negozio pribatuaren alde egiten da, bidean suntsitzen duena kontuan hartu gabe. Zentzu honetan, ez da inongo aipamenik jasotzen, turismoak lan-baldintzetan, berdintasunean, etxebizitza-merkatuan, ingurumenean, hizkuntzan, eta beste aspektu batzuetan sortzen dituen kalteen eta hauei aurre egiteko neurriei lotuta”.
Partehartze prozesu baten inguruan hitz egiten du proposamenak. “Prozesu horretan, Donostiako turismoaren balio kateko funtsezko pertsonen, interesdun eragile publiko eta pribatuen edota garrantzizko operadore turistikoen partaidetza aurreikusten da. Harritzekoa da, ordea, hiriko bizilagunen eta hauen arteko harremanak elikatzen dituzten elkarte soziokultural anitzen gaineko aipamen bakar bat ere ez jasotzea”, salatu dute. Horrela, “turismotik etekin ekonomikoa ateratzen duten eragileen” parte hartzea aurreikusten dela diote, eta “ez da biderik ematen turismo jarduerak eragindako kalteak jasaten dituztenek beren iritzia eta ekarpena emateko”.
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Estela Roca Rom arkitekto katalanak irabazi du Arabako Foru Aldundiak abiatutako ideia lehiaketa. Foru erakundeak proiektua finantzatzeko bide publiko-pribatuak bilatzeari ekingo dio.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.