Sinadura bilketa abian Donostiako surf parkearen aurka


2021eko maiatzaren 27an - 14:10
Surf parkea eraiki nahi du Eneko Goia buru duen Udalak Donostiako Antondegi mendian.

2015ean, munduko surflaririk ezagunenetako bat den Kelly Slater-ek gizakiak sortutako lehen olatua aurkeztu zuenetik, olatu artifizialak eraikitzen hasi dira –ez polemikarik gabe– batean eta bestean. Donibane Lohizunen herritarrek halako proiektu bat atzera bota eta hilabete gutxira, Donostian bat egin nahi dutela jakinarazi du Eneko Goiaren udal gobernuak. Kokapena: Martutene langile auzoko Antondegi mendian, itsasotik 4 kilometro eskasera, hirian urbanizatu gabe geratzen den leku gutxi horietako batean.

Arrabotsa eragin du horrek eta zenbait mugimendu ekologista eta surflari batuta, Antondegi Berdea, olatuak itsasoan ekimena abiatu dute. Udalak aurrera egiten duen heinean, aurkako ahotsak altxatzen hasi dira eta Donibane Lohizuneko eredua hartuta, sinadura bilketa abiatu dute.

Bideo bat ere egin dute beren arrazoiak azalduz.

ARGIAn azpiegitura hauei buruzko kanalean topatuko ditu irakurleak informazio gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Surf parke artifizialak
Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du

Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta poza eragin du mugimendu ekologistan, izan ere, orain arte EAJ eta PSE-EE sendo... [+]


2023-04-03 | Jon Torner Zabala
Surf parke bat atzera bota dute Landetan, pozik dira ekologistak

Frantziako Estatuan eraikitzekoak ziren hainbat surf parkeren proiektuak bota dituzte jada atzera. Castets Landes-ekoa izan da azkena, La Rèleve agerkarian irakurri dugunez. Egitasmoak aurreikusten zuen ur eta energia xahuketa salatu duten gizarte mugimenduak pozik agertu... [+]


2022-06-13 | Jon Torner Zabala
Donostiako olatu artifizialen parkeak ingurunean eragingo lukeen kalteaz ohartarazi du hainbat adituk

Donostiako Antondegin surf parke arifiziala eraikitzeko proiektuaz txosten teknikoa egin du ingurumen aholkulari Javier Ferreresek, Antondegi Berdea taldeak eskatuta. Instalazioak eragingo lituzkeen kalteak aztertu ditu txostenean, zeina sinatu duten kontserbazioaren eta... [+]


Olatu artifizialen Surfcity proiektuaren aurka antolatzen hasi dira herritarrak Sabadellen

Surfa egiteko olatu artifizialen 140 metro luzeko igerileku bat, bigarren igerileku bat, jatetxe bat, bi taberna, skatepark bat eta aparkalekua. Horixe da Sabadell Surfcity izenburupean udalak eta enpresa pribatu batek aurkeztu duten proiektua. Hamalau milioi euroko inbertsioa... [+]


“Denok probatu nahiko genuke olatu artifiziala, baina merezi du?”

Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala (1990, Andoain), Arkaitz Bardaji (1979, Añorga), June Torrealdai (1984, Antigua) eta Jabi Iraizoz (1978, Iruñea, Nafarroa) surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen... [+]


2021-06-21 | ARGIA
Frantzian bi surf parke egitasmo bertan behera geratu dira ekologisten borrokei esker

Loira Atlantikoan dagoen Saint-Père-en-Retz udalerrian olatu artifiziala ezartzeko egitasmoa atzera botatzea lortu dute. Itsasotik hamar kilometrora zortzi hektareako nekazaritza lurrak erabiltzeko asmoa zuten. Bestalde, Sevran udalerrian, Seine-Saint-Denis... [+]


2021-05-04 | ARGIA
Donostiako olatu artifizialen proiektua bertan behera uzteko eskatu du hainbat surflarik

Donostian eraiki nahi duten olatu artifizialezko Surf Park egituraren aurka hamabost argudioko manifestua aurkeztu dute. Gipuzkoako hainbat surflarik manifestua sinatu dute dagoeneko eta proiektua gelditzeko sinadura bilketa zabaltzea da orain asmoa.


2021-03-10 | Axier Lopez
Donostian eraiki nahi duten surf parkearen aurkako plataforma sortu dute: Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan

Surfaren eta ekologismoaren inguruko zenbait eragilek Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboa osatu dute. Martutene auzoko Antondegi mendian, itsasotik lau kilometro eskasera eta hirian urbanizatu gabe geratzen den leku gutxi horietako batean, Donostiako Udalak eraiki... [+]


Surf park bat Donostian?

2015ean, munduko surflaririk ezagunenetako bat den Kelly Slater-ek gizakiak sortutako lehen olatua aurkeztu zuenetik, olatu artifizialak eraikitzen hasi dira –ez polemikarik gabe– batean eta bestean. Donibane Lohizunen herritarrek halako proiektu bat atzera bota eta... [+]


Donostiako olatu artifizialen proiektua gaitzetsi du Eguzkik

Martutene aldean, Antondegin, olatu artifizialen gainean surf egiteko proiektu bat "berreskatatu" du orain dela gutxi Eneko Goia Donostiako alkateak. Olatuok aisialdiari zuzendutako gune zabalago baten bihotza izango lirateke.


Olatu artifizialen aurka posizionatu da 2020an nazioartean 50.000 bazkide dituen Surfrider fundazioa

Irabazi asmorik gabeko eta mundu osoan 50.000 bazkidetik gora dituen Surfrider fundazioaren Europako federazioak honela adierazi du 2020ko ekainaren 15eko data duen oharrean: “Surfrider Europe-k ez du inongo olatuen igerilekuen proiekturik babesten”. Bertan diote... [+]


Donostiako surf parkeak desagertze arriskuan dauden hegazti ugariren habitata hondatuko lukeela salatu dute

Martutene auzoan dagoen Antondegi gainean surfa praktikatzeko eraiki nahi duten azpiegitura erraldoiak kezka sortu du hegaztiak eta haien habitatak ikertzen, babesten eta ezagutarazten aritzen den Itsas Enara ornitologia elkartean eta SEO/BirdLife-en. Kokagune honetan gutxienez... [+]


Surf Park bat egin nahi du Donostiako Udalak Martuteneko mendi batean

Martutenen bederatzi hektareako azpiegitura eraiki nahi du Eneko Goiaren udal gobernuak. Hala ekarri du Gipuzkoako El Diario Vasco egunkariak abenduaren 30ean. Itsasotik lau kilometrora legoke Surf Park hau, hiriaren inguruetan urbanizatu gabe geratzen den mendi gutxi horietako... [+]


2020-12-09 | Euskal Irratiak
Donibane Lohitzuneko Surf Parkearen proiektua geldirik mementuko

Hainbat elkartek alarma piztu zuten Donibane Lohitzuneko Surf park proiektuaren kontra. Uhain artifizialak eta inguruan hotelak. Hara ze itxura ukango zuen guneak. Baina dirudienez ez da urrunago joanen.


2020-10-06 | Euskal Irratiak
“Uhain artifizialen kontra bildu dira Getariako surflariak”

«Rame pour ta planète», surf rider fondation… hainbat elkarteek alarma jo dute Donibane Lohizuneko Surf Park proiektuaren aintzinean.


Eguneraketa berriak daude