Duela hiru urte abiatu zuten Donostiako Onkologikoa osasun sistema publikoan –Osakidetzan– sartzeko prozesua, eta hori gauzatzeko epea amaitzear denean, ezegonkortasunean murgilduta daudela salatzen ari dira langileak.
Kutxa Fundazioaren menpeko Onkologikoa Fundazioak kudeatzen du zentroa aspalditik, eta Osakidetzak dagoeneko eraikina eta osasun arloko zuzendaritza bere gain hartu baditu ere, Onkologikoa Fundazioa da oraindik langileei ordaintzen diena, nahiz eta Osakidetzaren aginduetara lan egiten duten gaur egun. Era berean, Onkologikoak ahal duena baino askoz paziente kopuru txikiagoa artatzen du gaur egun, eta hori “arduragabekeria bat” dela dio zentroko enpresa batzordeak. Horregatik guztiagatik, langileak ostegunero elkarretaratzeak egiten ari dira Onkologikoko sarreran, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko euren egoera erregularizatzeko. Gaur, esaterako, hala egin dute, argazki honetan ikus daitekeen moduan:
Hain zuzen hedabide honek enpresa batzordearekin hitz egin du, eta zera nabarmendu dute: “Osakidetza Onkologikoa xurgatzera etorri da, eta xurgatze prozesu horren barruan, Onkologikoko langileak ere xurgatu behar ditu”. Bestalde, zentroaren eta langileen etorkizunari buruz azalpenik eman ez dietela salatu dute.
Horrez gain, zentroaren funtzionatzeko era eta estilo propioa ere galduko dela deitoratu dute: “Jendeak jakin behar du Onkologikoa erreferente bat izan dela munduan bere lan esparruan, bere garaian Donostiako Urrezko Domina ere eman ziguten horregatik. Orain, ordea, hori desagertzen ari da eta desagertu egingo da. Onkologikoaren betiko funtzionatzeko modua eta bere estilo propioa bertan behera geldituko da. Osakidetzan sartzean, hemen egiten genituen gauza onak desagertuko dira, eta dena Osakidetzaren estilora egingo dugu”. Eta zera gaineratu dute: “Planteamendua hau da: onkologiako paziente batek ebakuntza bat egin behar badu, ospitalean egiten diote ebakuntza, gero hona bidaltzen dute tratamendua jasotzera, eta gero ospitalera itzultzen da jarraipena egiteko; hau da, anbulatorio funtzioa izango du Onkologikoak, instalazioak behar bezala aprobetxatu gabe”.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]