Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Gainkostua metroa "kosta ala kosta" egitearen ondorioa dela salatu du plataformak, herritarrek "behargabekotzat" jotzen badute ere.
Metroa eraikitzeko gastuei buruzko informazio eskaera egin zion Satorralaiak Eusko Jaurlaritzari. Urtarrilaren 21ean igorritako dokumentuak Mirakontxa-Easo zatiak sortutako kostuak jasotzen ditu.
Lanak bi fasetan egin direla adierazten du dokumentuak: lehenbizikoa Sacyr, Cavosa, Campezo, Mariezcurrena eta Zubieder enpresek osatutako ABEEren (Aldi baterako enpresa-elkarteak) esku geratu zen, 2017an, 53 milioi eurotako aurrekontuarekin. Azkenerako, 49,2 milioi gastatu zituzten. Baina Zubieta kalean sortutako zuloaren eta "indusketa lanen bi fronteetan ustekabean agertutako hondar eta ur kopuru handien" ondorioz obrak geldiarazi zituzten, eta bigarren faseari beste proiektu batekin ekin zitzaion. Jaurlaritzak Altuna eta Uria, Acciona eta Iza enpresen elkarteei esleitu zizkien obrak, 47,8 milioi eurotako aurrekontuarekin. Baina bigarren fase horren kostua 90,2 milioira igo zen ondoren.
"Mirakontxa-Easo metro zatiaren aurrekontua 2017ko 53 milioi eurotatik gaur egungo 139,4 milioietara igo da: %164,4ko gainkostua" laburbildu du Satorralaiak-ek.
Halaber, "Donostiako metro-pasantearen obraren guztizko aurrekontuaren" gainkostu orokorra ere salatu du: 2016an onartutako proiektuak 172 milioi eurotako aurrekontua bazuen, gaur egun 280 milioi eurotaraino igo da aurreikuspena.
"Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udal Gobernuak publikoki inoiz informatu ez duten hirugarren emergentziazko egoera bat suertatu zela" salatu dute herri-ekimenetik, izan ere, "Expediente emergencia nº1 Miraconcha-Easo Fase 2 ampliado" izeneko emergentziazko lanak "Erdialde-Kontxako Geltokiaren obragunean" egin ziren eta 14 milioi euro gastatu zituzten.
Hiriarekiko eta auzoekiko jasangarria den garraio publikoaren alde egin du Satorralaiak, "horrelako obra erraldoi eta xahutzailerik egin behar izan gabe". Gainkostuak lanak "hiriko lurpearen baldintzak aintzat hartu gabe" egitearen eta "kosta ahala kosta eraiki nahi izatearen" ondorio direla salatu dute.
Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.
Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.
Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.
Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.
Donostiako metroko obretan kamioilari gisa lan egiten du Imanolek, eta bere testigantza eman dio Berriari. Irregulartasunak eguneroko ogi direla salatzeaz gain, horiek auzitara eramateagatik jasandako mehatxuez eta kalte psikologikoaz mintzatu da.
Euskal Trenbide Sareak Donostiako Metroaren obretan agerturiko azken zuloa aurrekoak baino lau aldiz handiagoa dela adierazi du. Maiatzaren 7an eragindako zuloak 138 metro kubiko dauzka.
Pasa den astean Donostiako Zubieta kalean agerturiko zuloa estaltzeko 100 metro kubo hormigoi behar izan dituztela jakinarazi du EH Bilduko zinegotzi Garbiñe Alkizak, eta azkeneko honen tamaina aurrekoen hirukoitza dela.
Donostiako EH Bilduk salatu duenez beste zulo bat agertu da metroaren obretan, oraingoan Kontxako hondartzako kabinetan. Herritarren eta langileen segurtasuna arriskuan jartzen dutelako eta dagoeneko atzerapen eta gainkostu handiak pilatzen ari delako "zentzugabekeria"... [+]
Donostiako metroaren lanetan istripua izan da ostiral goizean, Benta Berriko tunelean. Oraindik informazio xeherik ez badago ere, ARGIAk jakin ahal izan du kofratua egiten ari zen langile bat dela zauritua eta ospitalera eraman behar izan dutela anbulantzian.
Euskal Errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak larunbatean Donostiako metroaren lau tunelen sarreretan pankartak jarri ditu. "Metroaren zuloak frankismotik datorren eta 78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak dira", salatu... [+]
Donostiako Kontxa hondartzatik gertu dagoen Zubieta kalean metroko obretan berriro ere zulo bat agertu da astearte goizean. Horren harira, hainbat sindikatu, alderdi eta kolektibok obrak berehala gelditzea eskatu diote Eneko Goia Donostiako alkateari.
Kontxa hondartza ondoan dagoen Zubieta kalean, metroko obretan berriro ere zulo bat agertu da astearte goizean. Trafikoa moztu behar izan dute udaltzainek eta Donostiako alkateak adierazi du badirudiela ekainean gertatu zen zuloarekin zerikusia duela, modu horretan aitortuz... [+]
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hainbat herritar kalera atera dira protesta egitera Donostian. Proiektuak izango duen gainkostua salatu eta lanak bertan behera uzteko exijitu dute.
Satorralaia bizilagunen mugimenduaren ustez metroaren lanak eten behar izatean “proiektuaren zentzugabekeria egiaztatu baino ez du egiten”. Manifestazioa azaroaren 14an abiatuko da eguerdiko 12:00etan Koldo Mitxelenatik.