Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.
Otsailaren 1ean, bere bikotekidearekin batera urtebetetzea ospatzen ari zen Karen Daniela Ágredo Palacio 32 urteko Donostiako bizilaguna, Manterola kaleko diskoteka batean. Diskotekaren atarian bikotekidea beste gizon batekin eztabaidatzen ari zela, Ertzaintza bertaratu zen lekura, eta mutil-laguna atxilo eraman zuten. Une horretan, Ágredo Poliziari oihuka hasi zen, bikotekideak atxilo eramateko ezer ez zuela egin kexatuz. Ertzain batek buelta eman, eta emakumeari bultza egin eta lurrera erori zen, eta ondorioz konortea galdu zuen.
Gau hartako gertakariaren kontakizun hori egin diote El País egunkariaren Kolonbiako edizioari emakumearen familiako kideek. Diskoteka horretako langile batek, erasoaren lekuko izan zenak, azaldu du "harrituta" zegoela une hartan, emakumea "konorterik gabe" egon arren berari kolpeka jarraitu baitzuen ertzain batek. Testigu horrek ere ohartarazi du ertzain batek "indartsu" kolpatu zuela.
Familiaren salaketaren arabera, Ágredo ziegara eraman zuten osasun arretarik jaso gabe, eta bertan ere haren aurka kolpeka jarraitu zuten. Ondoren, emakumea Donostiako ospitaleko ZIUra eraman zuten: El Paisek argitaratu duenez, biktima bizpahiru egun egon zen ospitalean ingresatuta, eta garuneko edema bat eta parenkima barneko hematoma bat atzeman zizkioten medikuek. Marling Palaciok, izebak, adierazi duenez, Ertzaintzaren erasoa jasandako emakumeak gorputzaren ezkerreko aldea geldituta dauka oraindik, eta ez du beso baten mugikortasuna berreskuratu.
Ertzaintzak baieztatu du El Paíseko argitalpenari buruzko informazioa bilatzen ari direla, Naiz hedabideari jakinarazi dionez.
Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]
Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak asteazkenean jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulurik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea;... [+]