Donostiako dorretxe zaharrenetako bat bota nahi dute AHT egiteko

  • Erbetegi dorretxea, XV. mendeko eraikin zibil esanguratsua, behera bota dezakete AHTren ibilbidean egindako aldaketa baten ondorioz. Horrekin batera, hainbat bizilagun etxerik gabe geratzeko arriskuan da. Donostiako Udalari esku hartzeko eskatu diote.


2020ko otsailaren 26an - 16:02
Erbetegi dorretxea kontserbazio egoera onean dago oraingo jabeek egindako mantentze lanei esker. (arg: Ondare Bideak)

Donostiako ondare arkitektonikoaren zati garrantzitsu bat galtzeko zorian dago. Norteko trenbideak eta gerra karlistek egin ez zutena egin nahi dute orain AHTren sustatzaileek: hiriko eraikin zibil zaharrenetakoa den Erbetegi dorretxea bota. Okendotegi pasealekuan dagoen eraikin historikoaz Ancorak idatzi duen txostena eskuratu du ARGIAk; etxea babesteko neurriak hartu ditzatela eskatu du ondarearen kontserbaziorako elkarteak.

 

 

XVII. mendean Tiburzio Spannochik egindako planoa.

 

 

Dorretxea XV. mendekoa da eta Legarra edo “Ergobiko etxea” izenez ere ezaguna zen hasiera batean, Urumeako ibi estrategiko hartan baitzegoen kokaturik. Erbetegi izena Miguel Pérez Erbeeta batxilerretik datorkio, XVI. mende hasieran Donostiako alkate izandakoa. Maria Gómez Olazabalekin ezkondua, azken hau familia dirudunekoa izaki, eraikina eta inguruko lurrak eskuratu zituzten ezkontideek dote bidez.

Haien alaba, Olazabalgo Grazia, Idiakez familia boteretsuko kide batekin ezkondu zuten geroago, eta Donostiako ikurretako bat den San Telmo komentuaren fundatzaile izan ziren. Idiakeztarren maiorazkora pasa zenean landa-guneko etxe bilakatu nahi izan zuten eraikina, baratze eta frutarbolez inguratuta, proiektuaren plano zein txostenek adierazten dutenez.

XIX. mendean Norteko trenbidea egitean hainbat lur banandu zizkioten dorretxeari, eta 1875ean su eman zioten Bigarren Karlistaldiaren testuinguruan. Baina zutik iraun du gaur arte.

Arkitektura kultu ez-ohikoa

Egun oraindik ikusgarri daude olazabaltarren armarria eta Pérez Erbeetaren izena etxearen atariko arkuan, baita gizaki-buru formako bi mentsularekin amaitzen den arkibolta ere, kolore arrastoekin, “arkitektura kultuaren ez-ohiko elementua”. Eraikinak harrizko horma oso lodiak ageri ditu behealdean eta lau aldetara daraman “teilatu ederra” dauka. Ancorak azaldu duenez, bere egoera ona da, “egungo jabeek birgaitu egin baitzuten duela urte gutxi”.

Ancorak ohartarazi du azkenaldian erriberako paisaiak “erreferente historikoen galera ugari” izan dituela, eta dorretxe honen eraisketak kalte handiagoa eragingo lukeela bide horretan. Horregatik eskatu du hartu daitezela beharrezko neurriak eta jar daitezela baliabide ekonomikoak etxearen estruktura sendotzeko eta mantentzeko. Izan ere, hasiera batean Adif sozietateak ez zuen etxea botatzeko asmorik, baina azken orduko aldaketa batek galbidean jarri du, antza, AHTk bere egonkortasunean eragin dezakeela argudiatuz.

Eneko Goiari kasuaz galdetuta, eraikinaren berri orain izatea “deigarri” egin zaio Donostiako alkateari, Irutxuloko Hitza-k jakitera eman duenez. Baina lehenagotik jakina zen dorretxea balio historiko handikoa dela. Dr. Camino historia institutuak argitaratzen duen Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián aldizkariak bere berri eman zuen 2005ean, esanez gutxienez 1477 urtekoa izan litekeela, eta nabarmenduz Urumeako ibai-garraioan izan zuen garrantzia.

Lehen motibo bat zuten tokian orain bi dituzte Donostiako udal arduradunek eraikina babesteko: bere ardurapean dauden herritarrei bizileku bat bermatzea eta hiriko historia zibilaren altxor hau mantentzea

Kontserbazio elkartearen iritziz, beste behin agerian geratu da Donostiako eraikinek eta, bereziki, baserriek, duten babes eza, hain justu Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia errebisatzen ari diren unean.

Oraindik herritarren bizitoki

Ondare garrantzitsu bat ez ezik, herritarren eskubideak ere aurretik eramango ditu AHTk, agintari eta arduradunek saihesten ez badute. Eraikinean hainbat familia bizi dira eta joan den abenduan salatu zuten etxerik gabe geratzeko arriskuan direla, ordainetan emango dieten diru “irrigarriarekin” ezin izango baitute beste etxebizitzarik erosi.

Desjabetuko dituzten bizilagunen artean adinekoak, pentsionistak, norbanakoak eta familia gazteak daude. Eneko Goia Donostiako alkatearekin bildu ziren, baina udalaren partetik izandako erantzun eskasa deitoratu dute herritar hauek: “Donostiarrak gara eta Donostiatik botako gaituzte”.

Lehen motibo bat zuten tokian orain bi dituzte Donostiako udal arduradunek eraikina babesteko: bere ardurapean dauden herritarrei bizileku bat bermatzea eta hiriko historia zibilaren altxor hau mantentzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


2025-04-22 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


Eguneraketa berriak daude