Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

  • Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


2025eko martxoaren 21ean - 10:07
Burundaren irekiera ekitaldia 2023ko urrian. Irutxuloko Hitza

Parte Zaharreko Abuztuak 31 kaleko Birunda gune autogestionatua hustu dute, baita “modu ilegalean” hustu ere, Birundako kideek salatu dutenez. Hain zuzen ere, ustez, orain lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak eta, Ertzaintzak babestuta, leihotik sartu eta lokaleko sarraila aldatu dute. Ondoren, Ertzaintzak gunea zinta batekin itxi du.

Birundako kide batek hedabide honi azaldu dionez, astelehenean hasi ziren mugimenduak gunean, kideek sarraila aldatuta aurkitu baitzuten orduan. Ordea, espazioa berreskuratu zuten Birundakoek ordu gutxiren buruan eta, oraingoan, Ertzaintzarekin batera joan dira sarrailagileak sarraila aldatzera.

Sarrailagile bat, Birundara leihotik sartzen, Ertzaintzak babestuta.Birunda

Hainbat gazte bertaratu dira gunera, gertatzen ari zena salatu eta Birundakoei babesa helarazteko; Ertzaintzak horietako batzuk identifikatu ditu, besteak beste, gertatzen ari zena mugikorrarekin grabatzen ari zirelako. Sarraila aldatu ostean, denbora tarte batez han geratu dira ertzainak eta gazteak eta, azkenean, gazteak modu inprobisatuan auzoan barrena ibili dira, Birundaren, okupazioaren eta auzo bizi baten aldeko aldarrikapenak egiten.

birunda1
Abuztuaren 31 kaleko Birunda guneko sarraila aldatu dute, Ertzaintzak babestuta.Birunda
Ertzaintzak Birunda gunearen ingurua zinta batekin itxi du, sarrailagileek sarraila aldatu ostean.Beñat Parra

“Ilegala”

Birundako kideek euren aldeko sententzia bat jaso dute duela gutxi, Gipuzkoako Auzitegikoa, Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak gunearen aurka ateratako sententzia atzera botaz eta kideak usurpazio delitutik absolbituz. Horrela, gune autogestionatuko kideek nabarmendu dute “erabilera aitortuta” dutela. Aldiz, sarrailagileek ez diete agindu judizialik erakutsi Birundakoei, kideek salatu dutenez.

Birundakoak etengabe saiatu dira ertzainei sententzia erakusten, eta, azkenean, behin sarraila aldatuta, aginteari sententzia erakustea lortu dute. Hain zuzen ere, espazio autogestionatuko kideek azaldu dutenez, “salaketa jartzeko” esan die aginteak.

birunda3
Modu inprobisatuan, auzoko kaleetatik ibili dira hainbat gazte, Birunda hustu izana salatzen.Beñat Parra

Urte eta erdi

2023ko urrian ireki zuten Birunda gune autogestionatua, Donostiako mugimendu autonomoetan ibilitako hainbat lagunek okupatu eta txukundu ostean. Lehendik jatetxe bat izan zen, baina jabeak zituen zorrak zirela eta –hainbat lokal dituen enpresaria zen jabea–, hutsik eta egoera txarrean zegoen. Zazpi printzipio politiko argirekin ireki zuten gunea: transfeminismoa, antikapitalismoa, antiautoritarismoa, antiespezismoa, antifaxismoa, antirrazismoa eta internazionalismoa.

Urte eta erdi honetan, askotariko kultur jarduerak antolatzen aritu dira eta, gentrifikazioaren, turistifikazioaren eta espekulazioaren bihotzean, antolaketa politikorako eta erresistentziarako gunea ere izan da.

Birunda espazio autogestionatua
Birunda Parte Zaharreko Abuztuaren 31 kalean kokatuta dago. Andrea Bosch

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


2024-12-20 | Hala Bedi
Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretaratzean

Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]


Eguneraketa berriak daude