Astelehen arratsaldean bi prentsaurreko egin dituzte Donostian ia aldi berean, larunbat gauean Alde Zaharrean izandako eraso eta istiluen harira. Batetik, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak deitutakoa Trinitate enparantzan. Bestetik, Mugimendu Sozialistak deitutakoa Miramongo anfiteatroan. Lehenak adierazi du aurrez antolatutako erasoak izan zirela argi dutela eta "hainbat herritako ildo sozialistako militanteak auzotarrak erasotzera ekarri zituztela". Bigarrenak "Ezker Abertzalearen intoxikazio kanpaina eta eraso politikoak" salatu ditu. Biek ala biek egoerari irtenbidea emateko borondatea adierazi dute, bakoitzak bere formularekin.
Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak zera adierazi du larunbat gaueko liskarrez: "Argi dugu eraso hauek aurrez antolatuak izan zirela eta gainera hainbat herritako ildo sozialistako militanteak auzotarrak erasotzera ekarri zituztela".
Jakinarazi du gau horretan ildo sozialistako kide bati atarian eraso egin zion kidea kanporatu egin dutela asanbladatik eta ez dutela "inongo erasorik onartzen" adierazi dute. Mugimendu Sozialistak arazoaz egin duen irakurketarekin ez dago ados Gazte Asanblada: "Ildo sozialistak gai honen muina Ezker Abertzalea eta Jarkiren inguruko aliantza batean kokatzen du, baina hau gezurra izateaz gain, AZGA-ko parte diren eta aipatutako antolakundetan egituratuta ez dauden militanteak gutxiesten dituzte. AZGA herri mugimenduaren parte da eta ez du inolako harreman organiko/estrategikorik ez Ezker Abertzalearekin, ez Jarkirekin, ez beste inongo eragilerekin. AZGAk ez du inongo momentuan beto politikorik ezarri. Ildo sozialistak asanbladarekiko burutu zuen erasoaren ondorio izan da kanporaketa".
"Egoera guztiz deskontrolatuta dagoela ikusita", Gazte Asanbladak auzoko eragileen mahaia deitzea erabaki du eta GKS bertan parte hartzera gonbidatu, "arazo larri honi irtenbide bat emateko asmoz". Honela amaitu dute pankartan Auzoan lasai eta bakean bizi nahi dugu: Auzodefentsa idatzita zuen agerraldiko irakurketa:
"Auzo hobe baten alde borrokatzeko sortu ginen eta asmo horretan berresten gara. Beraz, errespetuan oinarrituriko espazio seguruen, anitzen eta parte-hartzaileen alde egiten jarraituko dugu, beti ere, auzoaren eta auzotarron mesedetan".
Miramongo Anfiteatroan agerraldia egin du Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak, larunbat gaueko gertaeren irakurketa plazaratzeko. Larunbat gauekoa kasu isolatu bat baino, "ofentsiba politiko luze baten baitako azken gertakariak dira", adierazi dute. Hasieratik EH Bildu eta Sortu jarri dituzte jomugan, eta bi eragile horiek beraien aurkako "bazterketa, kriminalizazio eta intoxikazio estrategiak aspaldi abiarazi zituztela" salatu dute.
"Militanteen segurtasuna, espazio publikoa erabiltzeko eskubidea eta finantzatzeko eskubidea daude. Horiek dira gatazka honetan gure marra gorriak", adierazi dute. "Ezker abertzaleak kanpaina antikomunista" bat martxan duela aipatu dute. "Tentsioa kaleetara eramateko hautua egin dute eta horrek denoi kalteak ekarriko dizkigu", adierazi dute.
Hala ere, EH Bildu eta Sorturekin negoziatzeko prest daudela adierazi dute, "kaleetako tentsioa jaisten laguntzeko eta benetan inori interesatzen ez zaion tentsio eszenatoki orokortu bat ekiditeko". Marra gorri batzuk aipatu dituzte horretarako, eta zentzu horretan EH Bildu eta Sorturi zuzendu dira "txosnetako beto politikoen kanpaina eten dezaten; gure militantzia politikoa aitortu eta errespetatu dezaten; eta gure antolakundeen aurkako jazarpen eta intoxikazio kanpaina bukatu dezaten".
"Euskal Herri osoan gure militanteak moralki eta hainbatetan fisikoki suntsitzeko estrategiak abiarazi dituzte: propaganda sistematikoki kentzen digute, ezkutuko grabaketak egin eta sareetara igo dituzte, mugimendu sozialistako militante izateagatik EH Bilduko jendearen partetik lan jazarpen kasuak ematen ari dira, legez kanpoko kaleratzeak eta kaleratze xantaiak eman dira arrazoi ideologikoengatik. Institutuko Sortuko irakasleen partetik, Ikasle Abertzaleakeko ikasleen umiliazio eta diskriminazio kasuak areagotzen ari dira. Sare sozialak jazarpen sozialerako espazio bihurtu dituzte. Komunisten aurkako irainak, ukabilkadak eta heriotz mehatxuak egon dira azken boladan", salatu dute.
"Gure indarra gure proiektu politikoan dago –adierazi dute–. Eztabaida politikoan elikatzen da eta kapitalaren dinamikari aurre eginez hazi da. Gure ardura da ere sozialdemokraziaren ofentsibaren aurrean marra gorriak argi uztea". Beren marra gorriak militanteen segurtasuna, espazio publikoa erabiltzeko eskubidea eta finantzatzeko eskubidea direla azpimarratu dute.
Honela amaitu dute oharra: "Aipatu marra gorriak errespetatzeko borondatea badago, ezker abertzalearekin negoziaketarako prest agertzen gara. Baina gure antolakunde eta militanteen aurkako erasoek jarraitzen badute, komunismoaren aurkako kanpaina zikinak jarraitzen badu, EH Bildu eta Sortu alderdiak udan sortu daitekeen agertokiaren erantzule egiten ditugu".
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
“Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.
Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]