Donostia Ospitaleko zuzendari berriak jazarri zuela salatu zuen OPEetan iruzurra agerian utzi zuen langileak

  • 2018ko Lan Eskaintza Publikorako deialdian iruzurrak salatu zituen langiletako bati, egoera "jasanezina" egin zion orduan ESI Debagoienan zuzendari zen Agustin Agirrek. Orain, ESI Donostiako zuzendaritza kargua hartu du, eta Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du "konfiantzazkoa" dela. Agirrek "boterea gehiegikeriaz" erabiltzen zuela salatu zuen Roberto Sánchez anestesiologoak, eta lanpostua utzi behar izan zuen jazarria izan zela salatuz.


2022ko abenduaren 06an - 10:18
Azken eguneraketa: 12:11
Agustin Agirre. Goiena.

"Roberto Sánchez dut izena, bilbotarra naiz, eta Osakidetzarekin daukadan lan-harremana etetea erabaki dut 22 urteren ondoren"; horrela hasi zuen bere agur- eta salaketa-gutuna Roberto Sánchez anestesiologoak, El Diario atari digitalean, joan den maiatzean. Aurkezpen laburraren ondoren, honela jarraitzen du: "Denbora gehiegi eman dut presiopean lanean, estutasun larrian, Agustin Agirrek eta Luisa María Díazek osatutako zuzendaritzaren jazarpena jaso baitut". Lan-txanda aldaketa ugari pairatu dituela salatu du Sánchezek, ordutegi okerrenak jasan zituela dio, guardia-txanda asko, eta deskantsu orduak errespetatu gabe ere lanera itzuli behar izaten zuen, besteak beste. Neurrigabeko agintekeriaz kexatzen zen aldiro, espedientea zabaltzearen mehatxu egiten zioten. Berria egunkariak ere duela gutxi jaso zituen adierazpenok.

Agustin Agirre azpeitiarra, Debagoiena Ospitalean aritu aurretik, 2019ko azarora arte, Basurtuko ESIan zuzendari mediku izan da. Debagoienan pare bat urte egin ditu, eta azken hilabeteotan Bidasoa Ospitalean egon da kargudun; ESI Donostian krisia lehertu eta zuzendaritza-taldea kasik erabat desegin denean, lehen kargu-hartzea berea izan da Gotzone Sagardui Osasun sailburuak hala aginduta. Zuzendari gerentea izango da Agustin Agirre, behin-behinean bederen, eta Ana Bustinduy izango da berriz, mediku zuzendari berria.

Jaurlaritzaren "konfiantzazkoak"

ESI Donostiako zuzendaritzak ez zuen Osakidetzaren eta Osasun Sailaren "ikuspegi bera"; hala jakinarazi zuen Gotzone Sagardui sailburuak ongi prestatuta zeukan agerraldian. Azken egunotan, ESI Donostiako zuzendari gerentea eta zuzendari medikua kargutik kentzea, "erabat zentzuzkoa" zela eta talde-berregituraketa baino, "antolakuntza-aldaketa soilak" direla defendatu du Sagarduik. Gutxienez hiru dimisio ere izan dira tartean, baina sailburuaren arabera, Donostia Ospitalea ez dago biluzik.

Kargugabetzearen arrazoiak aletu ere egin gabe, ulertzera eman du lehendik ere bertako arduradunekin bazituztela desadostasunak. Baina, edonola ere, azpimarratu du erakunde bakoitzak eginkizun zehatza izaten duela, eta zuzendaritza-taldeen zeregina izan ohi dela itunduta datorkiena betetzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
Bizkaiko emaginen greba eguna astelehenean, Osakidetzaren udako murrizketak salatzeko

Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Murrizketak egingo dituzte udan Osakidetzaren lehen mailako arretako zentroen herenean

Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.

 

1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Donostia Ospitaleko zerbitzuak “indartuko” dituela hitzeman du Sagarduik presioen aurrean

Minbiziaren aurka egiteko CAR-T terapia abian jarriko du Osakidetzak urte eta erdi barru; non eta Donostia Ospitalean soilik eskainiko da zerbitzua. Horregatik, zentroak erreferentzia galdu baino, irabazi egingo duela jakinarazi du Sagarduik. Dena den, oposizioko... [+]


Donostia ospitaleko zerbitzuburuek mobilizazioak eten dituzte ostiralera arte

Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.


Felix Zubia
“Langileok tratu hobea behar dugu; horrek zerbitzuaren kalitateari eragiten dio”

Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.


Gertaeren kronologia: Zer ari da gertatzen Donostia Ospitalean?

Onkologikoa Osakidetzan saretu nahiak zeresana du kargugabetze, dimisio eta protesta olde honetan. Osakidetzaren jarrera "zentralizatu eta bertikala" salatu dute Donostia Ospitaleko profesionalek, uste baitute ez dela entzuten beraien iritzia zerbitzua kudeatzeko... [+]


2022-12-06 | ARGIA
Osakidetzeko krisia
Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk azalpen eske Osasun sailari igorritako gutun irekia

Azken egunotan larriagotu egin da Osasun sistemako profesionalen eta zuzendaritzaren arteko talka. Donostiako Ospitaleko 28 zerbitzuburuk gutun ireki bat sinatu dute eta salatu zuzendaritza taldeak funtzionatzeko modu inposatzailea darabilkila luzaroan. Gainera, komunikazio... [+]


Osakidetzako krisia
Sagardui: “Zuzendaritza-taldeen zeregina da itunduta datorkiena betetzea”

"Zentzuzko" kargugabetzeak eta "antolakuntza-aldaketak" egin dira Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren iritziz, "Osakidetzaren eta herritarren mesedetan". Organigramako eskala bakoitzak betebehar jakin batzuk dituela defendatu du sailburuak, eta ESI... [+]


Eguneraketa berriak daude