Urriaren 12a baliatu dute, ibilbide komentatu baten bidez, Donostiaren iragan eta orain koloniala agerian jartzeko. Lau geldialditan lekuarekin loturiko datu eta irakurketak egin dituzte: Plaza Berrian, Santa Maria Elizaren aurrean, Trinitate enparantzan eta Okendo plazan. Amaieran Donostia dekolonialaren aldeko manifestua irakurri eta ildo honetan lanean jarraitzeko borondatea adierazi dute.
Urriaren 12an egiten diren aldarrikapenei beste buelta bat eman eta ikuspegi dekoloniala gehitu nahi izan diote aurten zenbait herritarrek. Estefania Quilezek hartu du hitza eta "Donostia dekoloniala izan da eta hala da oraindik ere", aldarrikatuz hasi dute ibilaldia. Adierazi dute historia beste ikuspegi batetik planteatuta, herritarren bizitzak eta munduan egoteko modua aldatu nahi luketela. Hego Ameriketatik datorren komunitatearekiko harremanak ere beste leku batetik planteatzeko beharra adierazi dute.
Lau geldialdi egin dituzte eta Xalba Ramirezek Irutxuloko Hitzan eginiko kronikan xeheago jasotzen dira bertan esandakoak. Lehenengoa irteera puntua: Plaza Berria. Ofizialki Konstituzio Plaza, baina plaza eraiki zutela 300 urte bete diren honetan, azken urteetan honen izen aldaketaren alde lanean ari den taldeko kide Dani Goñik hartu du hitza eta plazaren izenaren inposizioa kokatu du. Adierazi du aurrera begira ekimen berriak prestatzen ari direla gaia sozializatzen jarraitzeko.
Santa Maria elizaren parean izan da bigarren geldialdia. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren diru-ekarpenari esker eraikitako eliza. Markel Ormazabalek kokatu du batetik konpainia hori nola sortu zen eta gaiarekin loturiko zenbait gertaera kontatzeko baliatu dute parada. Aipatu dute matxinada herritarra gertatu berria zela aduanen leku-aldatzeari lotuta, eta horrek eragin zuzena izan zuela konpainia horrek zenbait hamarkadaz ia Hego Amerika osotik Euskal Herrira garraiatzeko merkantzien monopolioa lortzeko. Kokatu du, konpainia honek kakaoa eta beste lehengai batzuk ekartzen zituela jakina dela, baina historia ofizialetik kanpo utzi ohi dela nork jasotzen zituzten lehengai horiek: Afrikatik eramandako esklaboek. Horrez gain, konpainiak akzioak zituen beste konpainia batzuetan, hala nola, esklaboen salerosketan zebiltzan enpresa batzuetan. Horrez gain, Ormazabalek azaldu du 1766ko Azpeitiko matxinadaren aurkako errepresioa, Karakasko konpainiak finantzatu zuela.
Hirugarren geldialdia Trinitate enparantzan izan da. Bere garaian, Donostiako kartzela zaharra izan zen, Ormazabalek azaldu duenez. Plaza horrekin zerikusia duten anekdotak lotu ditu, besteren artean, espetxe horretan izan zituztela hamaika esklabo, Udalak salmentan jarri zituela eta zein familiek erosi zituzten: Errazkin, Aiertza...
Azkenik, Okendo almirantearen estatua dagoen plazan amaitu da ibilaldi komentatua. Donostia dekolonialaren manifestua irakurri du Estefania Quilezek. Joseba Parronek eginiko bideo honetan manifestuaren testua entzun daiteke eta ibilaldiko irudiak ikusi.
Donostiako Antigua auzoan, Sortuk kartel informatiboak jarri ditu zenbait kaleren izenen jatorria azalduz. Bideo hau egin dute Negu Gorriaken Irakatsitako historia kantuarekin eta bertan ikus daiteke ekimena.
Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.
Malin, Burkina Fason eta Nigerren Frantzia haizatua da. Mendebaldeko potentziek haien eragina galtzen ari dira Afrikako kolonia zaharretan. Afrika frankofonoko populazioa bereziki gaztea da, eta ez du frantses kolonialismoa zuzenki ezagutu. 35 urtez peko gazteek populazioaren... [+]
II. Mundu Gerra amaitu ostean, Afrika eta Asia aldeko herrialdeen deskolonizazio prozesua abiatu zen. Izan ere, herrialde horietako soldaduek parte hartu zuten Alemania eta beronen aliatu faxistak garaitzen eta “esker on gisa”, menpeko herrialde horiei... [+]
Bere burua aurkezteko eskatu diodanean, ipurterrea dela esan dit Leo Bueriberik, eta aulkian jesartzeko moduan ere nabaritzen zaio nekez egoten dela geldirik. Hiru ordu-laurdenean hamaika gai jorratu ditugu –irratigintza, musika, aktibismoa...–, eta zenbat gehiago... [+]
Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]
Iruñeko Katu tabernan oihuka kantatzen zen, Malincheren madarikazio kantu famatua: "Y en ese error, entregamos la grandeza del pasado, y en ese error nos quedamos trescientos años esclavos".
Hego Amerikan –bereziki Kolonbian– jaioa izatea... [+]
Geu Afrikarrok erakusketa ikusgai da otsailean Gasteizko Montehermoso kulturunean, eta hainbat ekimen antolatu dituzte horren bueltan. Ostiral honetan egingo duten "Begirada kolonialak, ikus-entzunezko baliabideak eta estereotipoak" solasaldiko parte-hartzaileetako... [+]
Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]
Ostegunean, hilak 13, Gure heroiak liburuaren harira hitzaldia emango dute ARGIAko kazetari Axier Lopezek eta Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kide Luciana Alfarok, Alternatibaren Bilboko egoitzan 19.00etan.
Urriaren 12a, hispanitatearen eguna baliatuko du herritar talde batek dekolonialitatea lantzen hasteko Gipuzkoako hiriburuan.
São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.