Aspaldi honetan, Donostian gai sozial ezberdinak lantzen ditugun eragile sozial, sindikal eta politikoak gero eta kezkatuago gaude PNVren eskutik nagusitzen ari den hiri ereduarekin. Kezka horren harira kokatu behar da datorren ekainaren 18an egingo dugun mobilizazio bateratua. Izan ere, Donostian Europako Kultur Hiriburua izan zenetik gaurdaino izugarri indartu da herritarron bizi baldintzak okertzen dituzten dinamika ekonomiko, kultural, ekologiko, linguistiko zein politikoak, hala nola gentrifikazioa, turistifikazioa, higiezinen espekulazioa, erdalduntzea, askatasun demokratikoen murrizketa…
Mobilizazioa deitzeko unean, aipamen berezia izan du etxebizitzaren larrialdi egoerak, Donostian oinarrizkoa den eskubide sozial bat, etxebizitzarena, gero eta gehiago urratzen delako. Gure hiria historikoki Estatuko hiri garestienetarikoa izanik ere, Eneko Goiak zuzendu dituen azken bi agintaldietan, egoera larriagotu baino ez da egin. Etxebizitzaren prezioa, bai salmentan eta baita alokairuan ere, izugarri igo da, donostiar asko etxetik nahiz Donostiatik botatzeraino.
Hori guztia nahikoa ez eta azken urte hauetan, funts putreei eta multinazional turistikoei ez zaie oztoporik jarri etxebizitzarekin espekulatzeko. Egoera horren inpaktua inguruko herrietara ere zabaltzen ari da, hala nola Astigarragara, Hernanira, Usurbilera… Gazteek, langile prekarioek, migranteek ez dute etxebizitza izateko aukerarik Donostian. Eliteek aldiz, bai, horretarako ondare historikoa txikitu behar badute ere, Bellas Artes eraikinean bezala. Nonahi bizitzeko guztiok omen dugun oinarrizko eskubidea, soilik aberatsena da Donostian.
Oinarrizko eskubideen galera horretan zerikusi handia du PNVek zuzentzen duen turismo eredu masiboak. Donostiaren etorkizuna arriskuan jartzen ari den bidea frenatzeko bitartekoa izan beharrean, Udala espekulatzaileen aldeko tresna bihurtu da Eneko Goiaren eskutik. Poliki-poliki, Donostian bizi garen gehienon bizi baldintzak okertzen ari dira eta auzoetako jatorrizko sare sozial guztia desegiten. Parte Zaharraren ildotik doaz beste auzoak ere; Gros, Antigua, Igeldo…
Garai bateko Donostiako merkataritza osoa pikutara doa. Komertzio txikia deuseztatu eta nazioarteko marka komertzial nagusiak jabetzen ari dira Donostiaz. Inditex taldeak Donostiako erdialdean duen presentzia ikustea besterik ez dago. Donostiak Europako edozein hiribururen gero eta antz handiagoa du, zer esanik ez metroa izaten dugunean. Sasoi bateko “Perla del Cantábrico” haren parekoagoa da Donostia, elitista, erdalduna, arrazista, kutsatzailea…
Zorionez, errealitate gordin horren aurrean, gero eta indartsuagoa da donostiarron kezka eta baita horri guztiari eman behar diogun protesta sozialaren aldeko nahia ere. Baina Donostiaren eredu kapitalista hori babesten dutenak ez daude gure hirian salaketa soziala eta pentsamendu kritikoa indartzeko ikusteko prest. Mila frente zabaldu dizkigute, borreroaren mila aurpegiak plazaratuz.
Hor kokatu behar da Donostiako Udaletxea Udal-itxia bihurtzeko Eneko Goiak hartu dituen neurriak, parte hartzeko bideak itxiz, mozioak aurkezteko aukera mugatuz, Plenoak kontrolatzeko bitartekoak ugarituz... Eta, bestetik Donostiako kaleko protesta soziala eta propaganda politikoa debekatzeko landuriko bideak, hala nola Zibismoaren Udal Ordenantza eta Mozal Legea. Azken urteotan, ehunka herritar eta jendarte eragile gehienak zigortu dituzte, beraien eskubide sozial, zibil eta politikoak gero eta gehiago murriztuz, besteak beste, Errauskailuaren Aurkako Mugimendua, Mugimendu Feminista, Euskal Preso Politikoen Aldeko Mugimendua, AZGA, Ernai, GKS, Itaia, IA, Jardun, ELA, LAB, PIZTU Donostia, Mugimendu Antifaxista…
Gauzak horrela, PIZTU Donostia plataformatik argi eta garbi azaldu nahi dugu, PNVren eskutik bideratzen ari den Donostiaren hiri eredua eta Donostiako Udalean Eneko Goiak bideratzen duen Gobernantza txanpon beraren bi aldeak direla, arazo bakarraren bi osagarriak.
Zerrendatutako Donostiako arazo guztien jatorrian aliantza boteretsu bat dago. Bertako eta kanpoko inbertsiogileek, espekulatzaileek eta haien esanetara jarduten duten arduradun politiko zein hedabide handiek osaturikoa benetako amarauna da. Horiek guztiek etekin ekonomiko erraldoia ateratzen diote Donostiari norabide hori emanez eta horrela Gobernatuz, donostiar gehienon bizitzaren duintasunaren kaltetan. Boteredun gutxi batzuen arteko sare boteretsua da hiriko proiektu estrategikoa, agenda publikoa eta Gobernantza kontrolatzen duena, donostiar gehienon kaltetan.
Argi dago Covid19 pandemia ondoren, eliteek “normaltasun berria” zaharra baino errentagarriagoa bihurtzeko neurriak eta planak prestatuak zituztela aspaldidanik. Orduan aipatzen genuen herritarron Donostia eraikitzeko aukera da arriskuan dagoena. Donostia herritar, solidario, euskaldun, feminista eta demokratikoaren etorkizuna da hipotekatzen ari direna. Horregatik, gure eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsan PIZTU Donostia plataformatik ekainaren 18ko mobilizaziora joateko deia zabaltzen diegu donostiar guztiei. Borrokatuko ez dugun Donostia da galduko dugun bakarra. Mozal Hiriari EZ! Eta Udal-itxiari EZ!.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]