Donibane Garaziko gaztelua eta Joanikot kapitainaren patua


2021eko ekainaren 30ean - 06:00
Donibane Garaziko ikuspegia Mendiguren gaztelua zegoen tokitik. Gotorlekua birrindua izan zen 1521ean, eta ondoren eraikitako zitadela kokatzen da egun bertan. (argazkia: Allande Sokarros)

Noaingo gertaeren ostean, eta behin Iruñea kontrolpean izanda, Donibane Garazi bihurtu zen gaztelarren hurrengo helburua. Behe Nafarroako hiria gotorleku garrantzitsu batek babesten zuen mende askotatik, eta 300 lagun inguru geratu ziren hura defendatzeko, Noaingo porrotetik hara iritsitakoak. Haien buru, Joanikot Arberoa kapitaina.

Baxenabartarra gaztetatik ibili izan zen armen negozioan. Maia Hoztakoarekin ezkonduta beaumontarren leinuarekin ahaidetu zen eta 1512ko konkistan espainiarren alde borrokatu zen. Baina bederatzi urte geroago Asparrotseko jaunaren ondoan ikusiko dugu Noainen nafarren kausa legitimista defendatzen, beste beaumontar asko bezala kamiseta aldatuta. Eta Donibane Garaziko gazteluaren ardura eman ziotenean, nafar soldadu leialez inguratu zen, hura heriotzara arte defendatzeko.

1521eko uztailaren 20an, Baionatik ere entzun zen bonbardaketa gogor baten ondoren milaka gaztelar eta nafar beaumontarrek gaztelu zaharra asaltatu eta hango guarnizioko soldadu gehienak basaki hil zituzten –harresitik behera botata–. Seguruenik proportzioan sarraskia Noaingoa baino handiagoa izan zen.

Urkatua izan aurreko azken hitzetan Joanikot Arberoak esan zuen ez zela traidorea, berak Nafarroako erregeari baino ez ziola zin egin. Heriotza mantsoa eta krudela izan zuen sokatik zintzilik. Kapitain fidelaren burua pikota batean jarri zuten ondoren

Bizirik geratu zirenak Iruñera eraman zituzten preso, nahiz eta askok bidean ihes egin, Juan Remirez Bakedanokoa Ameskoako jaunak bezala.

Joanikot kapitaina heriotzara zigortu eta uztailaren 26an Nafarroako hiriburuan barrena pasiatu zuten burdinazko hesi batean gainean arrastaka, pregoilariak zigorra bozgoran irakurtzen zuen bitartean. Urkatua izan aurreko azken hitzetan esan zuen ez zela traidorea, berak Nafarroako erregeari baino ez ziola zin egin. Heriotza mantsoa eta krudela izan zuen sokatik zintzilik –seguruenik ez zelako jaiotzaz noblea–, eta ondoren bere gorputz zatikatua Iruñeko ateetan eduki zuten ikusgai. Kapitain fidelaren burua pikota batean jarri zuten. 2017an Juanikot pastorala antzeztu zuten Altzai eta Lakarriko herritarrek historia hori gogoratzeko.

Gaztelarrek segituen abandonatu zuten Donibane Garazi, Pirinioez bestaldean ez baitziren seguru sentitzen. Hango gaztelua esku batzuetatik bestera pasa zen hainbat aldiz aste horietan, batzuek su eman eta besteek birrindu, abuztuaren 14an tropa espainiarrek erabat deuseztatu zuten arte, Iruñera itzuli baino lehen. Hala, XII. mendetik Nafarroako erresumako sinbolo eta gotorleku estrategiko izandakoa betirako galdu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Noain 1521
Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


Noain 1521
Nafarroako erresumaren azken aukera galdua

Duela 500 urte Nafarroaren etorkizuna betirako baldintzatu zuen borrokaldia gertatu zen Noainen, Henrike II.a nafar monarkaren aldeko tropen eta Gaztelako nobleek gidaturiko armadaren artean. Historia isildua eta ahantzia izan da, baina gaur egun gero eta datu gehiago dauzkagu... [+]


2021-06-28 | ARGIA
Noaingo Batailaren 500. urteurren ekitaldia uztailaren 4an izango da

Noaingo Batailaren 500. urteurrena ospatzeko plataformak (1521-2021) sare sozialetan argitaratu duenez, Getze Kontzejuarekin eta Galarreko Udalarekin akordioa lortu dute eta ekitaldia uztailaren 4an egingo da. Ekainaren 26rako aurreikusitako programari eutsiko diote. Plataformak... [+]


Noaingo Batailaren urteurren-ekitaldia atzeratu egingo dute

Noaingo Bataila elkarteak ekainaren 26an zuen antolatuta oroimen ekitaldia, 500. urteurrena oroitzeko. Baina VOXek deitutako ekintza paraleloa dela-eta atzeratu egin dute. Data berria ez dute publiko egin.


Noaingo Batailaren 500. urteurreneko omenaldia bertan behera utzi dute VOXen erruz

VOXek ekitaldi politiko bat egin nahi izan du urteurrena antolatu behar zen leku eta egun berean.


2021-06-21 | ARGIA
Noain eta Amaiur oroimenean, Nafarroaren burujabetza aldarrikatu dute Iruñean

Nafarroa berriz Altxa ekimenak manifestazioa egin zuen joan den larunbat arratsaldean Iruñean, duela 500 urteko Noaingo gudua eta herritarrek Gaztelako konkistatzaileen aurrean egindako altxamenduak gogoan. 4.500 pertsonatik gora izan ziren bertan antolatzaileen arabera,... [+]


2021-05-14 | Ahotsa.info
Nafarroa berriz altxa ekimenak 1521eko gaztelarren aurkako Iruñeko herritarren altxamendua gogoratuko du

Iruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu zirenetik 500 urte beteko dira aste honetan. Nafarroa berriz altxa ekimenak omenaldia egingo die herritar horiei, maiatzaren 22an.


2021-04-26 | ARGIA
Nafarroa Berriz Altxa ekimen sortu berriak burujabetza aldarrikatu du

Iruñean aurkeztu dute Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena. Burujabetza berreskuratzeko beharra eta erabakiak bertan hartu ahal izateko premia azpimarratu dituzte Iruñeko gotorlekuan egindako aurkezpen ekitaldian.


Nafarroa 1512-2012
Konkistaren oinatzak
1512ko gertakizuna “ospatzeko” edo “gogoratzeko” ekitaldien prestaketak hasi dira dagoeneko. Urteurrenak hartuko duen tamainaren erakusgarri. Gaurko eztabaidak atzoko kontakizunen oinatzak ditu atzean, eta zidorraren sigi-saga ikusi behar da balantze... [+]

Eguneraketa berriak daude