Donapea dela eta Opus mehatxuka

  • Opusek Donapeako lurrak eskuratzen ez baditu aurreikusitako hiru ikerketa zentroen proiektua “berraztertu” beharko dutela adierazi du Nafarroako Unibertsitateko errektoreak. Campusean horiek eraikitzeko lekurik ez dagoela eta ez dutela “B planik” baieztatu du.


2013ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Donapeako ikasle eta irakasleak Lanbide Heziketako zentroa lekualdatzearen kontra protestan. Argazkia: Noticias de Navarra

Instituzio foralak presionatu asmoz, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernerok hilabeteetako isiltasuna apurtu du. Opusek lur horiek erosteko aukerarik ez badu Udalarekin adostutako ikerketa biomedikoko zentro nagusia beste hiri batera eraman dezaketela adieraziz. Horien artean Donostia aipatu dute. Gogoratu behar da egun Nafarroako Unibertsitateak dituen lurrak, bere garaian Iruñeko Udalak emanak direla. Eta oraindik 400.000 metroko orube eraikigarria duela, errektoreak Canpusa “saturatuta” dagoela argudiatu arren.

2011an Opus Deik Nafarroako Gobernuarekin Donapeako eremua erosteko egin zuten akordioan 8 milioi euroan tasatu zuten lursaila. Donapea Lanbide Heziketako zentroa lekualdatzea, ordea, bikoitza baino gehiago kostatuko litzateke. Gainera, Gara egunkariaren arabera, Gobernuak Etxabakoitzera mugitzeko asmoa duen ikastetxeak 600 ikasle gehiago hartuko lituzke lehengoak baino 7.000 metro karratu gutxiagotan. Finean, ikastetxe berri bat egitea baino askoz ere merkeagoa litzateke egungo eraikina konpontzea.

Hori guztia dela eta, proiektuak Iruñeko Udalaren eta Parlamentuaren gehiengoa kontra du. Hala nola, irakasle, sindikatu, gizarte eragile eta udal agintari ohiak ere. Joan den ostiraleko klaustroan 78 irakasletik 77k berretsi zuten ez dutela lekualdatzea onartzen eta Lanbide Heziketako zentroak egun hartzen duen orubea Opusen esku ez uzteko eskatu diote Gobernuari.

Ostiralean manifestazioa

Donapea dagoen tokian uzteko eskaerarekin manifestazioa deitu dute irakasleek; hainbat sindikatu, gizarte eragile eta Iruñeko Udaleko agintari ohiren babesarekin. Urriaren 18an arratsaldeko 19:00etan Parlamentuaren paretik abiatuko da martxa. Deitzaileek Nafarroako Gobernuak Opus Deiri mesede egin nahi diola salatu dute. Eta ez dutela onartuko interes publikoen kontrako halako proiekturik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Opus Dei
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Segregazioa baztertu eta misto bihurtuko dira Nafarroako Opus Deiko bi eskola, laguntza publikoa jaso aldera

Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpenak eragin du aldaketa. Segregazioa amaitu ezean bi eskolek ezingo baitute diru publikorik jaso 2025-26 ikasturtetik aurrera.


Opuseko ikastetxe batzuek sexu segregazioarekin jarraitzen dute Iruñean

Hasi da ikasturtea eta milaka ikasle itzuli dira ikastetxeetara. Iruñean bazegoen jakin mina ea nola itzuliko ziren ikasleak sexu banaketa egiten duten El Redín edo Miravalles ikastetxeetara, edota Irabia-Izagara, guztiak Opus Dei erakundeari lotutako ikastetxeak.


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


Opuseko Irabiak eta El Redinek Batxilergoko notak puzten dituztela salatu du Nafarroako Arartekoak

Iruñeko ikastetxe kontzertatu ezagunak dira biak, eta Batxilergoko ikasleen notak puzten dituztela sumatuta, Arartekoak bi eskola horien jarduna azter dezala eskatu dio Nafarroako Hezkuntza Departamentuari.


2021-09-17 | Axier Lopez
Segregazioari eutsi diote Nafarroako Opus Deiko bi eskolek, legeak kontrakoa adierazi arren

Opus Deiren bi eskola pribatuk ikasleak sexuaren arabera bereizten jarraitzen dute Nafarroan. Biek finantziazio publikoa jasotzen dute, eta ez dute martxoan Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioa betetzen. Eskolek legea bete dezaten bermatzeko zein neurri hartu aztertzen... [+]


12 milioi euro publiko Opus Deiren bueltako sei ikastetxerentzat

Ikasleak sexuaren arabera segregatzen dituzten eta Opus Dei ultrakatolikoari lotuta dauden edo gertuko diren sei ikastetxe diru publikoz hornituko ditu Eusko Jaurlaritzak, tartean Gaztelueta ikastetxe polemikoa. Urtero ematen die dirua, aurten hamabi milioi euro. “Gutxi... [+]


2020-09-29 | ARGIA
Gazteluetako sexu erasoen biktimaren aita
“Semea ausart jokatzeko gai izan da eta sistemak mespretxuz tratatu du”

Leioako Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak egin zituen irakasleari hamaika urtetik bi urtera jaitsi dio espetxe-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak, eta oso haserre mintzatu da biktimaren aita. “Epaiak arrazoia ematen digu, semea sexu abusuen biktima dela onartzen du,... [+]


2020-09-29 | Mikel Eizagirre
Leioako Gaztelueta ikastetxean sexu abusuak egin zituen irakasleari hamaika urtetik bi urtera jaitsi diote espetxe-zigorra

2009 eta 2011 artean adin txikikoen aurka etengabeko sexu abusuak egin zituela frogatuta geratu den arren, Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu sententzia areagotzen zuten bi gertakari kontuan izan.


2019-08-14 | ARGIA
Homosexualitateak gastroenteritisa eragin dezake Nafarroako Opus Deiren ospitalearen arabera

Gastroenteritisaren jatorria ezagutzeko ohitura sexualak oinarrizko "datua" direla dio Nafarroako Unibertsitateko klinikaren gidak, "promiskuitatea/homosexualitea" nabarmenduz.


2019-02-19 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Gure baxua zein ote

Noizbehinka, Nafarroan ale gehien saltzen dituen egunkariak erreportaje bat eskaintzen die Opusek gurean dituen ikastetxeei, Unibertsitateari edo Klinikari: zer-nolako emaitza onak lortzen dituzten ikasleek; puntako tresna bat ekarri dutela ez dakit zein eritasun inon baino... [+]


2018-11-28 | ARGIA
Sexu abusuengatik zigortutako Gazteluetako irakasle ohiak aske jarraituko du epaia eman artean

Adin txikiko ikasle bati sexu abusuak egiteagatik espetxe zigorra ezarri zion irakasle ohiari Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Asteazkenean jakinarazi denez, epaileak epaia eman artean aske jarraituko du auzipetuak. Epaia jakinarazi arteko tartea urtebetekoa izan daiteke.


2018-10-11 | ARGIA
Gazteluetako irakasle ohiarentzat hiru urteko zigor eskariari eutsi dio fiskalak

Zigor horren alternatiba gisa, 20 hilabetekoa ere proposatu du.


Gazteluetako maisuarengandik sexu abusuak salatu dituen gaztea, epaiketan deklaratzen lehena

12-13 urterekin maisuarengandik sexu abusuak jasan zituela salatu zuen Leioako Gaztelueta ikastetxe erlijioso kontzertatuko ikasle ohi batek eta salaketari sinesgarritasuna eman dio instrukzio epaileak: ostegun honetan abiatuko da epaiketa. “Semeak bizitako infernua”... [+]


Eliza katolikoaren ostiekin “Pederastia” idaztea ez dela delitu ebatzi du epaileak

"Pederastia" hitza ostiekin idaztea erlijio sentimenduen aurkako eraso gisa epaitua izan bada ere, Abel Azkona artistaren aurkako auzian deliturik ez dela esan du epaileak eta behin betiko itxi du kasua.


Eguneraketa berriak daude