“Donapaleuk baditu estatu baten botere gorenak bere historian”

  • Nabarralde eta Hernani Errotzen elkarteei juntaturik antolatu du Zabalik elkarte amikuztarrak ‘1620. Nafarroako Lo(r)aldia’ biharko jardunaldia, mendeak iraun duen Nafarroako Erresumaren historia ezagutarazteko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 02an - 12:56

Nabarralde, Zabalik eta Hernani Errotzen elkarteak batu dira larunbateko jardunaldien antolatzeko. Zabalik elkarteko Mattin Irigoienek (Ainhize-Monjolose, 1963) esplikatu du nola muntatu den ekitaldia.

1620ko ediktua eta Peir Lostauk horren kontra idatzi erantzun instituzionala lantzeko egun horren ideia nola sortu zen?

2012an egin zen Deskonkista Eguna, gaztelarrek egin anexio militarraren bostehungarren urteburua baitzen. Bagenuen, beraz, harreman hori, eta joan den larrazken hondarrean Nabarraldekoak etorri zitzaizkigun, 1620koa dela-eta 2020an laurehungarren urteburua dela eta ea prest ginenez parte hartzeko, eta guk baietz, berehala. Urriaren 3koa ekintza orokorrago baten barnean sartzen da —jardunaldiak, liburu argitaratze, dokumental, komiki eta erakusketa—, abiatze gisa.

Ediktua eta Peir Lostauren errefusa ez dira hain ezagunak?

Orokorki erraten dute historialari munduan ere 1620koa eta horren ingurukoa biziki guti landuak izan direla. Helburuetarik bat bezala da azterraraztea eta berriz argitarat ekartzea. Aski ezezaguna baita; 1512an Nafarroa gelditu balitz bezala; baina 1620 arte bere gobernantza subiranoa zuen erresuma bat da, eta gauza batzuetan segitu zuen berantago ere. Frantziako iraultzak zien azken aizkora ukaldia eman gelditzen ziren gobernantza gune batzuei.

Lostau gaskoia zen, eta Nafarroaren subiranotasunaren defendatzailea?

Gaskoia zen. Donapaleun bizi zen, eta Nafarroako erresumako kantzilerordea zen. Erregea zen justizia gorena, baina Lostauk zuen aplikarazten lurraldean; Justizia titulu gorenetan zen. 1620tik harat auzitegia Pauera [Okzitania] eramana zelarik, seneskal bilakatu zen; erran nahi baita justizia apalago eta arruntagoa.

Ehun urte berantago salatu zuen Nafarroaren anexioa.

Ez zuten irentsi indar armatuen okupazio hori. Pentsa daiteke Nafarroako administrazio zentral hura, Iruñekoa, Donapaleurat jin zela eta administrazio gorako jende andana bat hemen plantatu. Baina, Poverelek [Etienne Poverel, 1740-1795], 1789an, gisa horretako diskurtsoa jalgi zuen Frantziako iraultza denboran erranez: “Ez gaituzue irensten ahal, zeren eta estatu subiranoa gara, ez gara frantsesak; ez dugu deusik ikustekorik zuen aferan!”. Hirurehun orrialdeko diskurtsoa atera zuen. Beraz, urrun iraun du.

Zuen helburua da zabaldua ez den historia itzalpetik jalgitzea?

Historiaren afera oso estrategikoa da. Guk ez dugu ikasi gure historiarik. Ikasi dugunak erakusten digu historia biziki lineala, frantses historia, zentzu batera doana. Euskal historiari buruz nahi delarik zerbait jakin, badira historialari probintzialak, frantses ikuspuntutik tokiko gauzak ikertzen dituztenak; ez da nehongo zentzurik, ez bada erakusteko gertatu direla partikulartasun batzuk. Gero, bada ez dakigun hori. Bilatzerat joan behar dena. Horretan gara ari, begirada guziak erakusteko. Historia ez da neutroa; geografia bezala, biziki politikoa da. Gurea ere bai, baina guretzat garrantzitsua da erakustea hemen izan dela zerbait, ez aspaldi oraino, eta froga guziak hor dira. Donapaleuk baditu estatu baten botere gorenak bere harrietan, historian; armadarena da bakarrik falta, eta hortik konprenitzen da aise nolaz galdu den burujabetza. Beste guziak hor ziren: justizia, monera eta gobernantza.

Tokiko hautetsiengana joan zarete. Nola hartu zaituztete?

Aitzineko herriko etxearekin ezin genuen harremanik izan; kontrako pareta bat genuen, ahal zuen oroz kanporatzen gintuena. Aldiz, gaurko auzapeza interesatua da Donapaleuko historiaz, eta berehala harreman sanoa izan dugu. Bideak gunea eta denak gure esku utzi ditu egiteko.

Bide batez, Zabalik elkartea itzuli da bere lehengo egoitzetarat.

Aitzineko auzapezak hustu zuen etxe hori, ez baitzituen gustuko barnean ziren jendeak. Ekitaldi horrekin arra lotzen dugu etxearen historiarekin: frantziskotarrena zen, baina bilakatu zen mugimendu alternatiboen bil-leku. Betidanik, Euskal Herri guziko jendearen bil-lekua izan da. 15 urteko etenaldi bortitzaren ondotik, berriz du bokazio hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


2022-12-05 | Ahotsa.info
Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean

Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.


Peio Berterretxe, taula zuzendaria
“‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ gaurko gobernatzaileen kritika da, edo bederen trufa”

Larunbat honetan dute Antso Azkarra eta Miramamolinen esmeralda antzerkiaren azken emanaldia Hazparnen. Makear gazteek taularatzen dute Antton Luku antzerkigileak 1997an idatzitako obra. Urte horretan Donostia Hiria Literatur Saria irabazi zuen; 25 urte geroago publikoaren... [+]


2022-07-18 | Ahotsa.info
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute

Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.


Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Amaiur, sinbolo baten birsorkuntza

1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]


2022-06-10
Amaiurtarra

Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude