Doluan dagoen ama ote naiz?


2023ko irailaren 28an - 09:55
Azken eguneraketa: 16:50

Hernaniko hilerrian heriotza eta dolu perinatalaren txokoa sortu zutenean lehenengo zartakoa jaso nuen. Orduan hasi nintzen pentsatzen galdutako ume hori non ote zegoen. Han utzi nuen beste batzuen eskuetan arduratu zitezen. Zergatik ez nuen zerbait egin? Denbora azkar doa eta egunerokotasunean murgilduta disko gogorrean geratzen da gordeta, atzeko partean, oso atzean ahal bada. Oraintsu Berria egunkarian Auri Lizundiaren liburu berriaren berri izan nuen: Madre en duelo (Ama doluan). Elkarrizketa irakurrita, beste zartako bat. Disko gogor horretan atzean gordeta neukan hori berriro azaleratu da. Horregatik uste dut doluan dagoen ama bat naizela. Zauria ez dago guztiz osatuta. Hainbat galdera eta sentipen argitu barik daude. Nire defentsa beti izan da: gure amamak nik baino egoera gogorragoak bizi izan ditu eta gure amak ere bai. Neuk ere aurrera egingo dut. Ze inozoa. Agian horrela irakatsi digute emakumezkoei.

Liburua erosi eta irakurtzen hasi naiz. Denarekin ez dut bat egiten edo ez dut bat egingo, eta hain ordenatua naizenez, pentsatu dut “irakurri behar dut liburua eta gero nire iritzia eman”. Baina ez, berdin zait gauza batzuetan ados egon ala ez. Berdin zait esperientzia desberdinak izatea. Inportantea da zartakoa bat eman didala. Eta emozioak eta pentsamenduak martxan jarri dizkidala. Lehengoan irakurri nion Xabier Amurizari eta ados nago: “Pentsatzen dut sentitzen dudalako eta pentsatzen dudanean sentitzen dut”. Biak doaz batera.

Ama izan nintzen 27 urterekin lehenengoz. Haurdunaldi zoragarria. Hasi hasieratik lau haizetara nire ilusioa. Kattalin. Jaio zen egunean, lehenengo kontrakzioak sentitu nituenean, dutxatxo bat hartu, poltsa prestatu eta Basurtora. Hara heldu nintzenean ia guztiz dilatatuta nengoen. Tratua oso gozoa izan zen. Argi neukan sentitu nahi nuela erditze hori eta postura egokia aukeratzeko arazorik ez zidaten jarri. Guztiz dilatatu arte lagun batek oparitutako liburuxka bat irakurri nuen: Matilda. Eskuarekin agurtzen zegoenean, erditze gelara joan eta braust irten zen bultzada batzuk egin eta gero. Nire gainean jarri zuten eta negar egin nuen pozaren pozaz.

Ekografia bat egin eta… umea hilda dago. Jokin zuen izena. Ezin nuen sinetsi. Hori gerta daiteke? Zer egin dut txarto?

Oso momentu gozoak bizi izan ditut titia ematen ere. Bi urtera arte edo. Gozatu genuen biok, uste dut, nik behintzat bai. Berriro ama izateko gogoa nuen eta haurdun geratu nintzen, erraz. Berriro pozaren pozez lau haizetara iragarri nuen. Zalantza bat nuen, ordea: posible izango nuen horrenbeste maite? Gerora ikusi dut baietz, horrela dela, baina kezka hori baneukan.

Ginekologoak esan zidan oso txikia zela, agian ez zuela aurrera egingo. Ez nintzen arduratu, aurrera nire ilusioarekin. Haurdunaldi gehiena AEBetan igaro nuen. Printzipioz arazorik ez, agian txikia zela baina beste arazorik ez. Euskal Herrira bueltatu eta dena berdin, ondo. Hamabost egun jaiotzeko zirela eta Basurtora joan nintzen gerrikoaren froga egitera. Joan aurretik min desberdina sentitu nuen, ez dakit zerikusirik izango zuen. Etzanda nengoela erizainek ez zuten taupadarik antzematen. Larritu ziren eta ginekologoari deitu zioten. Ekografia bat egin eta… umea hilda dago. Jokin zuen izena. Ezin nuen sinetsi. Hori gerta daiteke? Zer egin dut txarto? Zigorra ote da? Ama galdu nuen 15 urterekin eta pentsatu nuen hortik dagoen kalamidade santu hori zigortzen zegoela berriro ere zerbaitengatik.

Orduan mina zer den berriro sentitu nuen. Erraietatik sortzen dena. A. Lizundiaren liburuaren azalean agertzen den sua amaren sabelean. Erretzen duena, sufritu arazten duena. Estatistika hotza da. Hainbat kasu gertatzen dira eta tokatu zaizu. Eta horren berri? Ez ninduen lasaitu horrek.

Ez nuen joan nahi etxera. Atera nahi nuen nire semearen gorpuzkia. Profesionalen tratua itzela izan zen. Anestesia eman eta kontrakzioak eragin zizkidaten. Mina ez zen desagertzen, ez zegoen botikarik min hori desager arazteko. Oraindino entzuten ditut nire aieneak.

Atera zen, eta ezin nuen gehiago. Emaginak esan zidan komenigarria zela umea ikustea dolua hobeto egiteko. Ezin nuen. Orain damututa sentitzen naiz. Beste karga bat.

Non ote dago?

Gerora beste ume bi izan ditut, Ane eta Martin. Ilusioarekin beti, eta beldur pitin batekin ere bai.

Eskerrik asko, hona ailegatzera lagundu didaten ama guztiei.

Eunate Guarrotxena Arzubiaga, ama

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude