“Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara” ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

  • Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz.  

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 11n - 14:02
Sohuta-Hokiko maskaradak, 2016-01-17. (Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA)

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako Zuberoako maskaradetako dantzak, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango da. Patxi Laborda, Jon Maya, Johanne Etxebest, Sabin Bikandi, Jon Iruretagoiena, Oier Araolaza eta Claude Iruretagoiena arituko dira irakasle lanetan, eta gainera, Iñaki Irigoien, Juan Antonio Urbeltz edo Iñaki Goirizelaia moduko irakasle gonbidatu bereziak izango dira.

Bilbon eta Donostian

Donostian eta Bilbon ikastaro bana eskainiko da, astelehen arratsaldetan Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta astearte arratsaldetan berriz Donostian, Carlos Santamaria Aretoan. Ikasketek 10 ETCS kreditu izango dituzte eta 2016ko azaroaren 7tik maiatzaren 16ra burutuko dira eskolak, eta ekainean EHUk eta Aikok elkarrekin antolatzen duten Tradegin udako ikastaroarekin borobilduko da ikasturtea. 

Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez abiatzen dira "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketak, eta besteak beste Aiko taldea, Kukai konpainia eta dantzan.com ellkartearen eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin prestatu da programazioa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek interesa erakutsi dute ikasketa hauek babesteko.

Edukiak

Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Urriaren 10etik 21era irekita izango da izen-emateko epea eta ikasturte osoko matrikulak 300€-ko kostoa izango du.

Informazioa: Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara (ehu.eus)

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


2023-11-02 | dantzan.eus
Oldarraldiaren kontrako manifestaziorako soka-dantza tutoriala

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]


2023-10-27 | dantzan.eus
Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian.


2023-10-03 | dantzan.eus
50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko

Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa... [+]


Eguneraketa berriak daude