Jarraian osorik irakurgai Kanboko Arnaga Jauregian irakurri duten adierazpena.
Orain ia 7 urte etorri ginen, Donostiara, Europako azken gatazka armatua gainditzeko aukera erreal bat zegoela egiazki sinetsita.
Une historiko horretan dei bat luzatu genion alde orori bide baketsu eta demokratikoekin bat egiteko bai eta desberdintasunak elkarrizketa eta negoziaketaren bidez konpontzeko metodoari atxikitzeko, lurraldean bake justu eta iraunkorra erdietsi zedin.
ETAk gure deiari bere ekinbide armatuaren amaiera behin betikoa jakinaraziz erantzun zion. Ordutik ETA bere hitzari lotu zaio eta ez da biolentzia gehiagorik egon. Iaz haratago joan eta armagabetze osoa burutu zuen. Guk pausu historiko hauek errekonozitzen ditugu bai eta ongi etorri sendoa eman.
Gaur Arnagako Etxera gatoz, Kanbon azken adierazpen historiko bati ongietorria ematera. Atzo ETAk erakunde politiko armatu izateari utzi diola adierazi zuen. Hau Europa osorako une esanguratsua da kontinenteko azken indar armatuaren amaiera esan nahi baitu.
Aieteko adierazpenetik hona azken zazpi urte hauetan guk egindako bake deiari erantzunez aurrera pausu nabarmenak egon dira Euskal Herrian. Badira Aieten egin genituen dei batzuk ez dutenak erantzunik izan. Guk ETA eta Espainiar Gobernuaren arteko elkarrizketa aholkatu genuen eta hau ez da eman. Baina halere eman dira bakearen aldeko eginahal asko eta asko. Euskal gizarteak, bere gizarte antolakundeek, alderdiek eta erakundeek, ipar zein hego, guztiek egin dute lan bakeak aurrera egin dezan. Guk urte luzeetan Euskal Herria, Espainia zein Frantziako herritarrek zein gobernuek eginiko lana eskertu nahi dugu, bai eta pertsona zein erakunde ezagun zein ezezagun ugarik eginikoa, guztiek gaur lortutakoa lortzeko gogor egin dute lan.
Gai garrantzitsu batzuk oraindik konpondu gabe diraute, hala nola preso direnen edo ihesean diren pertsonen auzia; lurraldeko eguneroko bizitza zein politika osoki normalizatzeko etenik gabeko esfortzuak beharko dira.
Nagusiki egiteke gelditzen dena berradiskidetze prozesua da. Parte hartu dugun gatazketan izan dugun esperientzia dela eta, honek denbora luzea hartzen du. Zauriak sakonak dira. Familiak eta komunitateak banatuta daude. Biktima guztiak bereizkeriarik gabe aitortu eta laguntzeko lan egin behar da. Honek, alde guztiek iraganarekin zintzotasunez jokatzea eskatzen du, bai eta zauriak sendatzeko, bai komunitate partekatua berreraikitzeko eskuzabaltasunez jardutea ere. ETAk eragindako mina aitortuz eta etorkizunari begira egin beharreko berradiskidetze lana babestuz berriki egindako adierazpenari ongi etorria ematen diogu. Alde guztiek daukate oraindik lan handia egiteko. Berradiskidetzerako bidean barrena esfortzuek modu arrakastatsuan jarraituko dutela espero dugu eta gure ekarpen berri bat behar dutenen esanetara garatzen gara.
Aieten 2011n esan bezala, gure iritzian, bakea eraikitzeak elkarrizketa politikoa eskatzen du aktore nagusien artean. Segurtasun zein kartzela neurriekin soilik erantzutea oso gutxitan da arrakastatsua. Bakea ez da zero gehieketa joko bat, baizik eta onarpen politiko kontu bat, non bi aldeek beraien helburuak modu baketsuan bide politiko eta demokratikoen bidez erdiestea adosten duten.
Gaurkoa egun ona da Euskal Herriarentzat, Espainiarentzat, Frantziarentzat eta Europa osoarentzat, ospatzeko eguna. Ziur gaude Euskal Herrian, berandu baino goizago eta guztion ahaleginarekin, konponbide oso justu eta iraunkorra lortuko dela. Munduko beste eremu batzuetan irudiz konpondu ezinezko gatazkei aurre egiten dietenei ere itxaropena emango diela espero dugu.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]
Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]
David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.
Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]
Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era... [+]
ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa... [+]
Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar... [+]
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]
Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]
Aurtengo maiatzaren 3an argitaratu zuen ETAk bere azken komunikatua. 60 urteko existentziaren azken hitzak izan ziren. Francisco Franco jenerala 1936ko Gerra Zibiletik garaile jalgi eta handik hogei urtera jaio zen euskal erakunde armatua. Bere sorrera garaia urrun geratu zaigu,... [+]
Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan... [+]