Doakoa garesti atera daitekeenean

Badira bost urte pasatxo etxeko txikienen eskutik herriko haur eskolan gure ibilbidea hasi genuenetik. Hortxe hasi zen gure egunerokoa aldatzen, goizean goiz esnatu, prestatu eta eskolarako bideari ekinez. Ikasturte hasiera guztietan, egokitzapen garai gorabeheratsu bezain zirraragarri bat bizi izan dugu, bertako hezitzaile eta langileen profesionaltasun eta goxotasunak lagunduta aurrera eraman duguna. Hala ere, hasierako asteak pasata, ondorengo hilabeteak gozamen hutsa izan dira urtero.

Gure seme-alaben bizitzako lehen erronkak lortzeko gune aparta izan da haur eskola, umeak ardatz izanda beraien garapena eta ezagutza lantzeko toki egoki bezain atsegina. Bertan, hezitzaile, familia eta ikaskideek ere izan dugu garapen horretan laguntzeko aukera. Haurrak erdigunean jarrita, beraien beharretara egokitutako jolas, tailer eta ekintza ugari izan dituzte umeek aukeran. Baita ere, garrantzitsua izan da guretzat, haur eskolak etxeko txikienak naturarekin lotzeko izan duen konpromisoa. Ingurumenarekiko hurbiltasun horrek umeei ikertu, ikasi eta gozatzeko aukera paregabea eman die gune itxi batetik kanpora.

 Aipagarria da hezitzaileek familiekin daukaten komunikazio zuzena. Egunerokoan partekatzen dute familiek behar dugun informazioa, modu apal, garden eta goxoan.

Esandako horregatik guztiagatik, pozik hartu genuen duela aste batzuk Nafarroako Gobernuak 0-3 zikloaren doakotasuna bermatuko zuela adierazi zuen berria, ezinbestekotzat jotzen baitugu bizi garen gizarte honetan kalitatezko eta doako zerbitzu publikoak egonkortzea.

2 urteko haurrak Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean zati ñimiño bat izatera pasako lirateke, eta beraien espazio propioa galduko lukete. Horrek guztiak euren garapena baldintzatu eta atzeratzea ekarriko luke

Aldiz, bolo-bolo dabil azken egun hauetan Nafarroako Gobernuak eskola publikoetan 2 urteko gelen sorrera abian jarriko duela hilabete batzuk barru. Egia esan, ez dugu ulertzen, eskola espazio, hezitzaile, metodologia eta baldintza egoki guztiak bermatzen dituen sistema bat kendu eta oraindik ere prestatu gabe eta baldintza egokiak betetzen ez dituen beste sistema bat nola jar daitekeen martxan urte batetik bestera.

Hori gutxi balitz bezala, 2 urteko haurrak Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean zati ñimiño bat izatera pasako lirateke, eta beraien espazio propioa galduko lukete eta handi gelditzen zaien beste gune eta egoera batera eramango lituzkete. Horrek guztiak euren garapena baldintzatu eta atzeratzea ekarriko luke, ez liratekeelako garaian garaiko arreta eta beharrak ziurtatuko.

Eta, zergatik hori dena? 0-3ko Plataformak aipatzen duenez, erabaki hori arrazoi nagusi bat dela medio hartu du Nafarroako Gobernuak. Argi esanez, merkeagoa delako. Dakigunez, jaiotze-tasa asko jaitsi da azken urteotan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloetan plaza baino irakasle gehiago daude. Horrela ez lituzkete 0-3 urteko hezitzaileak publifikatu beharko eta Lehen Hezkuntzako soberakinekin beteko lituzkete gure txikitxoen 2 urteko gelak.

Beraz, hau da gaur egun aurrean daukagun egoera. Gure eskuetan geratzen da hemendik aurrera haur eskola publikoak defendatu eta orain arte egindako lanari segida ematea, 2 urteko gelen sorrerari ezezko borobila emanda eta Nafarroako Gobernuaren erabaki okerren aurrean tinko mantenduta. Bestela, doakoa garesti irtengo zaigulakoan gaude.

Ainara Ariztimuño eta Eneko Andueza, Leitzako Itzaire haur eskolako gurasoak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Eguneraketa berriak daude