Guraso eta euskaltzale talde batek Disney + plataforma euskaraz egoteko eskaera Gasteizko Legebiltzarrera eraman dute. Plataforma digitaletako edukietan euskara ia desagertzear dagoela adierazi dute eta irtenbide ezberdinak proposatu dituzte.
Joan den abenduan guraso eta euskaltzale talde batek online sinadura bilketa abiatu zuen, Disney + streaming bidezko plataforma euskaraz egoteko eskatuz. Bi hilabetetan 5.500 sinadura baino gehiago jaso dituzte eta asteazken honetan Gasteizko Legebiltzarrera eraman dute eskaera: "Ez dezagun tren hau betiko galdu, arazoari irtenbide bat eman diezaiogun".
Hiru bide ezberdin proposatu dituzte. Lehena, euskal erakundeak Disneyrekin harremanetan jartzea da, eskaera soziala azalduz akordio bat lortzeko. 2013an katalanek sinadura bilketa bidez lortu zuten akordioa eta estreinaldiak katalanez ere eskaintzen dira orain.
Euskal hiztunen eskubideak lege propioz arautzea da bigarren bidea. "Milioi bat euskal hiztun bagaude eta gure parekoek, islandiera edo estoniera, badituzte eskubideak aitortuak. Bereziki haurren hizkuntza eskubideak bermatu behar dira".
Hirugarren bideak Madrilen tramitatzen ari den ikus-entzunezko lege orokor berriarekin zerikusia dauka: "Direktibak dio plataforma digitalen %30a Europako estatuetan Europako proiektuei eskaini behar zaiela. Espainiako lege zirriborroak dio estatuko ekoizpenei zuzendu behar zaiela %15a. Guri dagokigu bermatzea zati bat euskarazkoei ematea. Erdia gaztelaniaz eta beste erdia euskaraz, katalanez edo galegoz izan dadila".
Euskara erabat diluitu da
Euskaldunen %47ak plataforma digitalak kontsumitzen dituela azaldu du euskaltzale taldeak. Baina euskarazko eduki oso gutxi dagoela gehitu du: Netflixeko edukien %0,03 dago euskaraz, Amazonen %0,005 eta HBOn eta Disney +-en ez dago ezer.
80ko eta 90eko hamarkadetan ikus-entzunezko eskaintza mugatua zen eta ETB1en eskaintzen zituzten euskarazko marrazkiak erreferente ziren haurrentzat: ‘Arturo Erregea’, ‘Dragoi Bola’, ‘Doraemon’… Gaur egun, ordea, makina bat aukera daude, eta "euskara erabat diluitu da, ia-ia desagertzeraino".
Egoeraren larritasuna azpimarratu dute, aisialdia haurren hizkuntza ohiturak eraikitzeko oso garrantzitsua delako. Kanpaina hau, behar zabalago baten adierazle da eta euskarazko etorkizun bati erantzuteko erronkan kokatzen dela adierazi dute, hau da, zinemetan, bikoizketaren industrian eta aisialdiko eremu guztietan.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]