Gora Gasteiz plataformak abiatutako Marotoren aurkako kanpainak fruituak eman ditu Udalaren osatzean. Bere diskurtso “arrazista” eta “xenofoboa” alkatetzatik kanpo uztea lortuta, balorazio oso positiboa egin du Gora Gasteizek.
Plataformako kide Ane Zelaiak Info7 irratian adierazi duenez, “oso pozik” daude lortutako emaitzarekin, eta Gasteizko jendartea “zoriondu egin behar da egindako lanagatik”.
Bere hitzetan, urte oso gogorra izan da Gasteizten, Marotok egindako adierazpenek giroa erabat “gaiztotu” dutelako. Guztia galduta zegoela uste zuten, eta egoerari buelta ematea oso zaila izango zela.
Ordea, jendearengan ilusioa sortuta, bizilagunen aktibazioarekin, bestelako Gasteiz baten alde egitea lortu dutela adierazi du Zelaiak: “Aniztasun eta errespetuan oinarrituko den Gasteiz baten alde egitea lortu dugu, egoerari buelta eman diogu”.
Gora Gasteizko kideak onartu du hauteskunde gauean gogorra izan zela “errealitatearekin parez pare” topatzea. Bere hitzetan, “diskurtso arrazistak bozak ematen ditu, batez ere krisi garaietan”. Baina oraingoan Maroto bakarrik gelditu da bere diskurtsoarekin.
Azpimarratu du herritarrek badutela politikan eragiteko gaitasuna, argi gelditu dela kasu honetan.“Sentsibilitate ugari biltzea lortu dugu, bakoitza bere esparrutik. Horrek konplizitate handia sortu du, bai esparru politikoan, baina baita beste hainbat arlotan ere”.
Javier Maroto Gasteizko alkate izan zen 2011-2015 legegintzaldian. Hasierako urteetan, José Ángel Cuerdaren irudiko "guztion alkate" izan nahi zuela ematen zuen. Alderdiaren kontra eginez Garoñaren eta frackingaren aurka, gaztetxearekiko eta... [+]
PSEk "hiriari horrenbeste kalte egin zioten iraganeko diskurtsoak" berreskuratzea egotzi die popularrei, eta EH Bilduk "eskuin muturreko jarreretara" hurbiltzen ari direla dio.
Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin.
"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]
Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eskuratzeko baldintzak zailtzea xede duen herri-ekimen legegileak Eusko Legebiltzarraren ezezkoa jaso du, kontrako 65 boto eta aldeko 10ekin.
EAJk erabaki du Gorka Urtaran alkatetzarako hautagai gisa aurkeztea eta EH Bilduk babesa bermatu dionez, jeltzalea izango da Arabako hiriburuko alkate.
Javier Maroto Gasteizko alkatea gizon batekin ezkonduko dela irakurri eta horra inuzenteki burura etorritako lehen pentsamendua:
Gasteizko Udalean Marotori alkatetza kentzeko eskaera egin berri dute kultura, gizarte eta politika alorreko hainbat pertsonaia ezagunek. Mugimenduaren bultzatzaile diren Blanca Urgell eta Joseba Azkarraga sailburu ohiak Info7 irratian izan dira. Biak ados agertu dira Marotok... [+]
Blanca Urgell (Patxi Lopezen Jaurlaritzan Kultura sailburu izandakoa), Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia (EAJ) eta Joseba Azkarraga EAEko Justizia sailburu ohia (EA) daude, besteak beste, ekimenaren atzean.
Botereari eusteko edozerk ez duela balio eta Javier Marotok marra gorria aspaldi gurutzatu zuela uste du gasteiztar askok. Hiritarrek ez dutela halako alkaterik merezi iritzita, sinadura bilketa abiatu dute, gainerako alderdiei eskatuz bat egin dezatela Maroto alkate izatea... [+]
Harro egoteko moduko Gasteiz bat dugu, hauteskundeen emaitzak ez gaitzala itsutu. Lortu dugu milaka herritarren aktibazioa arrazakeriaren kontra eta hiri koloretsu baten alde eta jakin dugu geure arteko desadostasunak eta ezberdintasunak alde batera uzten.
“Gorrotoa sustatzen” duten diskurtsoen aurrean “kolore ugaritako Gasteiz” defendatu dute Gazte Abertzaleek, EGIk eta PSEko gazteek berriki plazaratutako manifestu baten bidez: “Kultura-aniztasuna aberastasunaren oinarri izanen da, diskriminazio eta... [+]
“Gizarte laguntzetako iruzurra bezain nazkagarria da iruzur fiskala”, adierazi du Gasteizko alkateak. Kurioski, Marotok ez du neurririk, salaketa sutsurik eta sinadura bilketarik abiatu iruzur fiskalari aurre egiteko, bai ordea gizarte laguntzak murriztu eta... [+]