Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.
Osasun sistemari heldu dio Telesforo Monzon laborategiak Naziometroaren bosgarren neurketan. Jasotako erantzunen arabera, herritarren %56k uste dute arreta euskaraz jasotzeko aukerak eskubide bat izan beharko lukeela, eta %32,5ek uste dute ezetz. Horrez gain, zerbitzua bermatzeko unibertsitateek mediku euskaldunen kopuru minimo bat bermatu beharko luketela diote %52,6k, eta kontrakoa uste dute %31,5ek.
Inkestatuen %18k adierazi du inoiz diskriminatua sentitu dela zenbait arrazoirengatik: %25 pertsona gaztea izateagatik, %14 maila sozioekonomikoarengatik, %13 euskal hiztuna izateagatik, %12 etnia edo arrazarengatik, %9 ez-gaitua izateagatik, %5 zaharra izateagatik eta %9 beste arrazoi batzuengatik. “Pazienteak entzun, eta pazienteetan zentratutako medikuntza egin behar da ez baztertzeko”, azaldu du Idoia Azkonak.
Barneko mediku egoiliarra izateko azterketa prestatzen ari da, eta unibertsitateko praktikei esker Osakidetzako ospitaletako eta lehen mailako arretako zentroetako egoera aztertu ahal izan du. Uste du arreta egokia emateko hizkuntzak eta orokorrean komunikazioak garrantzi “handia” dutela: “Tamalez ez dago bermatuta euskal hiztunentzat haiek nahiago duten hizkuntzan artatzea”.
Inkestatuen %18k adierazi du inoiz diskriminatua sentitu dela zenbait arrazoirengatik: %25 pertsona gaztea izateagatik, %14 maila sozioekonomikoarengatik, %13 euskal hiztuna izateagatik, %12 etnia edo arrazarengatik, %9 ez-gaitua izateagatik, %5 zaharra izateagatik eta %9 beste arrazoi batzuengatik
Hizkuntza, eskubide bat izateaz gain, Azkonararen ustez horrek eragina dauka arretan, pazientean zentraturiko medikuntzatik urruntzen delako; horrekin bilatzen dutelako “ahalik eta arretarik onena” eskaintzea sendatze prozesuan emaitzak “hobeak” izateko: “Ulertzen dut pazienteak baztertuta sentitzea, momentu deseroso horretan beraientzat euskara delako hizkuntzarik erosoena edo errazena deskribatzeko zer gertatzen zaien”.
Gaineratu du elkar ulertzeko zailtasunak “handitzen” direla haur eta zaharren kasuan: “Zaharren kasuan esaten dutenari garrantzi gutxiago eman, eta haien seme-alabei kasu gehiago egiten zaie; ondorioz, sendatze prozesuan jokoz kanpo geratzen dira”.
Proba osagarriei eta teknika batzuei geroz eta garrantzi gehiago eman arren, medikuntzaren oinarria elkarrizketa klinikoa eta komunikazioa direla dio: “Azkenean diagnostikora edo susmo diagnostikora hurbiltzen gaituena da pazientearekin dugun elkarrizketa”.
Horregatik, uste du nork bere hizkuntzan bermatuta izan beharko lukeela arreta: “Hego Euskal Herrian gazteleraz eta euskaraz gain, beste hizkuntza batzuk daude, eta ditugun tresna urriekin ezin ditugu behar bezala artatu”.
Hala ere, uste du ez dutela nahiko denbora pazienteak erdigunean jartzeko, “izugarrizko” lan karga dagoelako: “Argi dago zaila dela paziente bakoitzari behar duen denbora eskaintzea, ez dagoelako fisikoki denborarik”.
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]