Erreserba Federalak interes-tasak bere horretan uztea erabaki du urtebetean lehen aldiz, orain arte etengabeko igoera egin eta gero. Argudio nagusia inflazioa jaitsi egin dela da, baina atzean badaude mamu gehiago, hala nola, atzeraldi ekonomikoa eragitea eta AEBetako finantza sektorearen egoeraz dauden zalantzak.
Jerome Powellek zuzentzen duen Erreserba Federalak (Fed) asteazkenean publiko egindako ohar baten bidez iragarri du interes-tasak bere horretan mantenduko dituela, %5 eta %5,25 artean, igoerarik egin gabe. Joan den urtean diruaren prezioa garestitzen hasi zenetik Fed-ek ez du igoerarik egingo lehen aldiz.
2022ko martxoan interes-tasak %0an zeuden, baina hamar aldiz igo ditu geroztik AEBetako banku nazionalak, batzuetan puntu erdiko igoerak eginda, %5era iritsi arte.
Agintariek lotsagorritu gabe esan izan dute interes-tasen igoeraren beste helburuetako bat langabe kopurua igotzea dela
Bilakaera horren helburua ekonomia "hoztea" izan da, herritarren erosahalmena jaitsi eta kontsumoa gutxituta. Agintariek lotsagorritu gabe esan izan dute interes-tasen igoeraren beste helburuetako bat langabe kopurua igotzea dela –enpresek garestiago dutelako dirua maileguan eskatzea enpleguan inbertitzeko–, lanik gabe, herritarrak estutu eta gutxiago gastatuko luketeelako, eta prezioak apaltzea ekarriko lukeelako horrek.
Interes-tasen igoera inflazioaren kontrako neurri eraginkor bakarra dela azaldu izan dute ekonomista ordoliberalek, nahiz eta ezkerreko ekonomialari ugarik hori bera ukatu duten sarritan.
Urte arteko inflazioa %4an dago gaur egun AEBetan –maiatzeko datua da– eta jaisteko joera izan du azken hilabeteetan. Nolanahi ere, Fed-etik ez dute baztertu uztaileko bileran tasak berriz igotzea.
Europako Banku Zentralak zer egingo du?
Europako Banku Zentralak, bestalde, ostegunean jakinaraziko du interes-tasak igotzen jarraituko ote duen. Itxura guztien arabera halaxe egingo du, inflazioa Europar Batasunean %6an baitago oraindik –Fed baino beranduago hasi zen tasen igoerarekin–, agintariek jarritako %2ko helburutik oso urrun.
Hala, seguruenik %0,25eko igoera erabakiko du Chirstine Lagardek presiditutako erakundeak, eta %4an jarriko lirateke interes-tasak. Euriborraren igoera berria eragingo luke horrek, eta hipoteka dutenek gehiago ordaindu beharko lukete etxebizitzaren truke. 2008az geroztik hipotekagatik ordaintzen diren interesak mailarik altuenean daude momentu honetan.
AEBetako finantza sektorean lurrikararen beldur
Inflazioaren jaitsiera da Fed-ek emandako argudio nagusia interes-tasak ez igotzeko. Baina AEBetako finantza sektorearen egoerak ere zerikusi zuzena du erabaki horrekin, analista askoren aburuz.
Analista eta inbertitzaileek begia jarri dute arriskuan dauden AEBetako hainbat finantza entitatetan: PacWest, Western Allliance, eta Metropolitan Bank
Pasa den martxoan bankuen krisia lehertu zen herrialde hartan, Silicon Valley Banken porrotaren ostean. Tamaina handiko hainbat banku erreskatatu behar izan zituen Erreserba Federalak diru publikoz –Europan ere, Credit Suisse hondoa jotzeko zorian izan zen eta Deutsche Banki ere eragin zion krisiak–.
Krisi hori interes-tasen gorakadarekin zuzenean lotuta zegoen, banku horien inbertitzaileek epe-motzagoko altxor-bonoetara jo zutelako etekin handiagoa lortzeko.
Baina zauria ez da itxi. Andreu Missék kazetariak Alternativas Económicas aldizkarian azaldu duenez, kiebra horien aurrean agintariek egindako kudeaketak kritika gogorrak jaso ditu AEBetan, batez ere bankuak are handiagoak izatea bultzatu delako azkenerako –Warren Buffett inbertsore eta milioidunak berak esan du krisia ez dela amaitu–. Hala, askok jadanik begia jarri dute arriskuan dauden hainbat finantza entitatetan: PacWest, Western Allliance, eta Metropolitan Bank.
Eta testuinguru horretan, Fed-ak ez du bere moneta politikarekin beste finantza lurrikarara bat sortzeko inolako asmorik, oraingoz.
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko ditu ostegun honetan, bi urtetako etengabeko gorakadaren ondoren. Diruaren garestitze edo merkatzeak zuzeneko eragina du Euriborrean eta herritarrek ordaindu behar duten hipoteketan. Baina nola nabarituko da aldaketa hori?
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]