Inbestidura ekitaldia hamabi orduz atzeratu da, Kongresuak ohiko lege-prozedura batzuk atzeratu dituelako eta Bernardo Arevalo agintera ez iristeko azken momentuko saiakera batzuk egon direlako. Arevalok “autoritarismoaren” aurkako mezua helarazi du.
Ziurgabetasuna eta tentsioa areagotu dira Guatemalako presidente hautatu berriaren inbestiduraren aurreko orduetan. Hamabi orduko atzerapenarekin Bernardo Arevalo de Leonek, astelehen honetan, Guatemalako presidente kargua hartu du, “estatu kolpea” jotzeko saiakera salaketen artean. Kongresuko diputatuek egin beharreko karguaren zina bost ordutik hamabira luzatu da, liskarrak tarteko, eta Fiskaltza eta Legegintzaldiko bestelako epaile eta parlamentari batzuk kargua hartzea eragozten saiatu dira, kosta ala kosta.
Guatemala hiriko Miguel Angel Asturias kulturgunean eginiko ekitaldian Arevalok “autoritarismorik sekula gehiago ez” aldarria plazaratu du, trantsizio pozesu ekaiztsu baten ostean: “Guatemalako herriak bere jakinduria erakutsi du, eta hauteskunde Auzitegi Gorenak eta Konstituzionaltasun Gorteak babestu egin dute guatemalarrek demokrazian bizitzeko duten gogo subiranoa”. Hala adierazi du presidente hautagai berriak bere lehen hitzaldian.
Inbestidurak eragindako istiluak
Kalean istiluak sortu dira Arevaloren aldeko manifestarien eta Poliziaren artean; izan ere, manifestariek, parlamentura gerturatzeko, Poliziak ezarritako hesiak apurtu dituzte eta Poliziak kolpeka eta negar gasa jaurtiz jarraian erantzun du. Herri indigenak izan dira azken egunotan Arevaloren eta “demokraziaren alde” gehien borrokatu dutenak eta presidenteak eskertu egin die indigenen “demokraziaren aldeko borroka”, Berria-k jaso duenez.
Nazioarteko ordezkaritzek ere salatu dute hainbat diputatu botere aldaketa oztopatzen saiatu direla; Arevalok ezin baitzuen presidente kargua hartu Kongresuko 160 diputatuek beren karguaren zina egin ezean.
Maia herriarentzat kontzeptu garrantzitsua da Utz K’aslemal delakoa: “osotasunean bizitzea” izan liteke horren itzulpen bat. Kosmobisio horretatik mintzo da Milvian Aspuac ehule eta buruzagia. Urrian Euskal Herrian izan zen, eta bere komunitateko emakumeek egin... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Melvin Picón (Coban, Guatemala, 1979) maia q'eqchi' komunitatekoa da, eta Guatemala iparraldeko Alta Verapaz departamendutik etorri da Euskal Herrira, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Jatorrizko herrien defentsarako hamaika elkarte eta... [+]
Guatemalako fiskaltzaren helburua da hauteskundeak irabazi zituen Bernardo Arevaloren kargua hartzea eragoztea. Arevalok “ustelkeria amaitzea" hitzeman zuen.
Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.
Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]
35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]
Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]
Guatemalarra da Paolina Albani. 33 urte ditu, eta 2021etik Prensa Comunitaria hedabide digitalean kolaboratzen du. Buru-belarri dabil nazioarteko Mining Secrets azterlanarekin: 8 milioi dokumentuko filtrazio bati esker, herrialdeko lakurik handiena kutsatu zuen meatzaritza... [+]
Martxoaren 8an legearen alde bozkatu zuten, baina presio sozialaren ondorioz martxoaren 15ean artxibatzea erabaki dute. Abortatzeagatik kartzela zigorrak handitu eta eskoletan sexu-aniztasuna irakastea debekatu nahi zuten.