Peru hegoaldean abenduan hasitako protestak berpiztu egin dira eta Juliaca hirian poliziak sarraskia eragin zuen astelehen arratsaldean, beste hamazazpi lagun tiroz hilda. Peruko fiskaltzak aurretiazko ikerketa ireki du "genozidioagatik", Dina Boluarte presidentearen kontra.
Juliaca hirian, Peruko hegoaldeko Puno eskualdean, poliziak gogor egin du hango aireportua blokatzen saiatu diren ehundaka herritarren kontra eta hamazazpi lagun hil ditu astelehenean, tartean haur bat; beste 68 pertsona larri zauritu ditu erasoan. Manifestariek azaldu dutenez, poliziek "hiltzera" egin dute tiro euren kontra ehizarako erabiltzen diren perdigoi lodiekin.
Istiluetan polizia bat ere hil dela argitu du Peruko lehen ministro Alberto Otalorak eta Puno eskualdean gaueko etxeratze agindua ezarri dutela. Horrez gain, "dolu egun nazional bat" ere agindu du Peruko gobernuak, protestetan hildakoen alde.
Juliacako sarraskia gertatu bezain pronto Peruko Ministerio Publikoak ikerketa zabaldu du Otaloraren eta Dina Boluarte behin-behineko presidentearen kontra, "genozidioa, homizidio kalifikatua eta zauri larriak" eragiteagatik azken asteetako protestetan. Boluartek, baina, oraingoz ez du adierazpenik egin eta bere exekutiboa Peruko Parlamentuan aurkeztu du kofindantzazko botoa eskatzeko.
Peru hegoaldeko herritarren haserrea
Eguberritako etenaldiaren ondoren protestak berpiztu egin dira Perun. Pasa den abenduaren 7an Pedro Castillo presidenteak Parlamentua desegin eta hauteskunde konstituzogileak deitu zituenetik ari dira gertatzen. Castillo berehala kendu zuten kargutik oposizioaren gehiengoarekin eta atxiloturik dago orain "autokolpea" ematea egotzita. Dina Boluarte lehendakariordeak hartu du presidente kargua geroztik.
Manifestariek Castilloren askatasuna eskatzen dute, bai eta "parlamentu ustela" desegin eta hauteskunde konstituziogileak deitzea. Abenduan 28 lagun hil zituen poliziak, aierportu eta errepideen blokatzea eragotzi nahian. Hildako gehienak herrialdearen hegoaldean eragin ditu, Andeetako nekazal eskualde txiroenetan hain zuzen.
2021eko ekainean Pedro Castillo, Tacabambako nekazal irakasleak presidente izateko hauteskundeak irabazi zizkion Keiko Fujimori hautagai elitistari oso alde txikiaz, ezkerreko Peru Libre alderdiarekin. Hegoaldeko nekazal hautesleen botoa funtsezkoa izan zuen horretarako, haien artekoa sentitzen zutelako.
Ordutik, baina, gobernu oso desegonkorra izan du Castillok, ministroak etengabe aldatu ditu eta ustelkeria kasuekin lotu nahi izan du eskuineko prentsak.
Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]
Peru iparraldeko kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]
Bere agintaldian egindako krimen ugariengatik eta ustelkeriagatik zigortua, Perun esku gogorra erabili zuen Fujimorik 1990eko hamarkadan. 87 urterekin hil da Keiko Fujimori politikari ultraeskuindarraren aita.
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Lourdes Huanca ekintzaile feminista eta nekazari perutarra Europan ibili da azken hilabetean, egoera salatzeko asmotan. Peruk Espainiako Estatuan duen enbaxadak komunikatu ofizial batean adierazi du Huanca gezurretan dabilela, eta ohartarazi egin gaitu hedabideok kontuz... [+]
Abenduaren 7tik kartzelan, Pedro Castillok bere burua Peruko legezko presidentetzat du. El Salto-k hainbat galdera helarazi ahal izan dizkio, eta Chotako politikariak galdera horiei erantzun die espetxetik. Castillok prozesu konstituziogile bat eskatu du bere herriarentzat, eta... [+]
Pasa den abendutik Perun gertatzen ari diren istiluak, herrialdearen egoera politiko ahularekin lotu dituzte munduko hedabide nagusiek. Pedro Castillo presidente ezkertiarraren noraeza, haren kargugabetzea, Andeetako eskualdeetako herritarren altxamendua eta haien kontrako... [+]
Ostegun honetarako manifestazio handia espero da Liman Dina Boluarte kargutik kendu, parlamentua desegin eta Perurentzako beste konstituzio bat eskatzeko. Herritar asko autobusez eta kamioiez karabanetan antolatuta iritsi da hegoaldeko eskualdeetatik herrialdeko hiribururaino.
Igandean sartu zen indarrean larrialdi-egoera Cusco, Lima eta Puno departamentuetan, 30 egunerako. Bertan behera geratu dira, beraz, "bizilekuaren bortxaezintasuna, lurraldetik askatasunez ibiltzeko eskubidea, biltzeko eskubidea, eta askatasun eta segurtasun... [+]
Perun protestak hasi eta hilabete baino gehiagora, Dina Boluarte behin-behineko presidentearen gobernuak larrialdi egoera ezarri du Liman eta herrialdearen hegoaldeko eskualdeetan. Oraingoz, Poliziak ia 50 lagun hil ditu, ia denak indigenak eta andetarrak, eta giza eskubide... [+]
Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan... [+]