Dimititu duen Gipuzkoako diputatu Millanek dio gay-a dela, argudiatzeko ez zuela emakumerik “molestatu”

  • Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatua Donostiako pub batetik bota zuten igande goizaldean, emakume bat "gogaitu eta iraindu" zuelako. Poliziari deitu zioten, eta atxilotu egin zuten gero, agenteen esanetan ertzain baten aurka egin zuelako. Ondarretako kuartelean igaro zuen gaua, "autoritatearen kontrako atentatua" egotzita. Igandean dimititu egin du, eta barkamena eskatu. Prentsari esan dio "sinesgaitza" iruditzen zaiola emakumea "molestatu" izana, gay-a dela argudiatuz.


2022ko azaroaren 28an - 10:59
Azken eguneraketa: 17:29

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok onartu egin du Millan PSE-EEko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuaren dimisioa, “gertakari larrien” berri jakin ostean. Maria Jose Telleriak ordezkatuko du, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia izandakoak.

Millan Donostiako Salamanca pasealekuko pub batetik bota zuten igande goizaldean, “emakume batekin izandako liskar baten ondorioz”. Hain zuzen, hura “molestatu eta iraindu” zuela azaldu dute hedabideek, baina Millanek Diario Vasco egunkariari esan dio ez duela uste halakorik gertatu zenik. Ez du sinesten gizon homosexualek emakumeak "gogaitu" ahal dituztenik, eta argudio hori baliatu du bere burua babesteko: “Argi esanda, ni gay-a naiz eta ez dut uste emakume bat molestatu nuenik, nahiko sinesgaitza iruditzen zait. Baina, edozein modutan, dena delakoagatik tabernatik atera ninduten eta segurtasunekoak Poliziari deitu zion”, argudiatu du diputatu ohiak.

Poliziak atxilotu egin zuen, “agintarien aurkako atentatua” egotzita, Ertzaintzaren arabera agente baten aurka egin zuelako. Millanek bere gain hartu du gertatutakoa eta barkamena eskatu du, baina azpimarratu du ezin duela “askoz gehiago esan”, ez duelako “ia ezer” oroitzen: "Ez dakit norbaitek edarian zeozer bota zidan edo ez... Ez dakit, zeren ordu batzuetako hutsunea baitut, ez dut gogoratzen".

Olano ahaldun nagusiak argitu du “horrelako gertaerek ez dutela tokirik” diputazioan, esanez Foru Aldundiak urteak daramatzala “foru gobernu eredugarri baten alde”. Millanek jakinarazi du foku publikotik at egongo dela momentuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako Foru Aldundia
2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


69 milioi bidaia ordaindu ziren iaz Gipuzkoako Mugi txartelaren bitartez

2022an baino 12 milioi ordainketa gehiago egin ziren, eta inoizko datu hoberenak lortu ditu 2023an. Gipuzkoan bizi diren emakumeak izan ziren Mugi sistema gehien erabili zutenak, eta gehienbat hiri-autobusen erabilera gailendu zen. Pasaiako txalupako eta Loiuko aireporturako... [+]


2024-07-02 | Axier Lopez
Palestinaren eta islamaren aurkako margoketak egin dituzte Azpeitian

Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Baserritarren isunen inguruko bilera eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Gizarte Segurantzari

6.000 euro eta bi hilabeteko isunak ezarri dizkiete erretiratutako baserritarrei azoketan saltzeagatik. Hori dela eta irtenbide bat eskatzeko bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzari. Ikuskapenek beldurra sortu dute Gipuzkoako azoketan; gutxienez dozena... [+]


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Gobernaezintasunak Aldundietan: aurrekontuak luzatu behar, gehiengo faltagatik

EAJk eta PSE-EEk, gehiengorik ez duten Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, ez dute lortu aurrekontu proiektu berriak onartzea.


2023-11-24 | Axier Lopez
Israelgo apartheidarekin kolaboratzen duen CAFeko presidenteari emango diote Gipuzkoako urrezko domina

Noiz eta Israel palestinarren aurkako genozidio betean dela, Gipuzkoako Aldundiak erabaki du erakunde sionistarekin harreman ekonomikorik handiena duen euskal enpresako presidenteari ohorezko ikurra ematea, "ongizateari eta gizarte-kohesioari" egindako ekarpenagatik.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-07-21 | Gedar
Txosnak ‘TicketBai’ erabiltzera behartu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.


Jaurlaritzaren berriztagarrien planak espezie mehatxatuak kaltetu ditzakela dio Gipuzkoako Foru Aldundiak

Hainbat gizarte eragile eta udalek ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du begi onez ikusi EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde plana. Haren esanetan, mehatxatutako espezieek eolikoak jarri nahi dituzten tokiak aldian-aldian erabiltzen dituzte.


Eguneraketa berriak daude