Ahal Duguk komite tekniko bat izendatu du alderdia hauteskundeetaraino kudeatzeko, Roberto Uriartek eta EAEko zuzendaritzako beste 19 kidek dimisioa eman ostean. Hauteskunde orokorren kanpaina koordinatzea izango da komite horren zeregina, eta Ahal Duguk adierazi duenez, “abenduaren 20ra bidean beharrezkoak diren antolakuntza erabakiak hartuko ditu”.
Horrenbestez, bozak igaro arte ez dute EAEko Hiritarren Kontseilua berrantolatuko. Kudeaketa lanak komite teknikoak eta dimititu ez duten zuzendaritzako kideek hartuko dituzte beren gain. Ahal Duguko kideek Europa Pressi esan diotenez, dimisio oldearen ondoren 13 kide gelditu dira Hiritarren Kontseiluan. Dimisioa aurkeztu dutenek, aitzitik, azpimarratu dute EAEko zuzendaritzan sei kide baino gutxiago gelditzen direla.
Kargua utzi dutenen artean hauteskunde orokorretarako bi hautagai daude: Miren Gorrotxategi eta Luis Alejos. Hauek printzipioz zerrendetan jarraituko dute, Ahal Duguren arabera, komite teknikoaren eraketak ez baitu abenduaren 20ko bozen zerrendetan aldaketarik eragingo. Zehaztu duenez, lista hauek primario irekien bitartez osatu ziren, eta “orain ez dago aldaketarik zertan egin”.
Hauteskundetarako zerrenden osaketa, krisia piztu duen txinparta
Uriartek eta dimisioa eman duten zuzendaritzako gainontzeko kideek adierazi dutenez, erabakiaren atzean Espainiako Estatuko zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak daude. “Arazoa Erakunde Idazkaritzan dago, alderdi zaharren aparatuen gisara ari baita jokatzen”, azaldu dute. Gertatu denaren errua ez diote Pablo Iglesiasi egotzi, eta berak zuzentzen duen proiektuaren alde egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute, “oinarrietan –alderdiaren zirkuluetan– lan eginez”.
ElDiario.es agerkariak jaso duenez, Uriartek hauteskundetarako zerrenden osaketarekin egin du gainezka. Alor honetan, Juan Lopez Uralde Arabako zerrendaburu izendatu izanak eragin dio ondoez gehien, “EAEko batzarraren borondatea errespetatzen ez duen erabakia inposatu baita” –honek Uralde Bizkaiko zerrendaburu bezala nahi zuen–. Horren harira, Uriartek adierazi du alderdiak lurraldeetako zuzendaritzetan ez duela “batere konfiantzarik”, eta askotan euren lana “oztopatu” egin dela.
Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Irene Montero Unidas Podemoseko hautagaiak kezkaz hasi ditu hauteskunde gaueko adierazpenak: “Adostasun belikoa duten indarren kopurua kezkagarria da, eta eskuin muturraren igoera, jasanezina”. Horren aurrean, “genozidioa amaitzea eta bakea dira gure... [+]
Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.
Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]
11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]
Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]
Desokupa moduko enpresa edo antolakundeak desegiteko lege bat abiaraziko dutela iragarri du Ione Belarrak, Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroak.
Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.
Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]
Elkarrekin-Podemosek eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE alderdiek akordioa lortu dute, Eusko Legebiltzarrean tramitazio prozesuan dagoen Memoria Historikoaren Legea onartzeko; alderdi moreak 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio proiektuari.
Astelehenean erregistratu du PSOEk Espainiako Kongresuan, Unidas Podemosekin akordiorik lortu gabe. Irene Montero Berdintasun ministroak dio prest daudela PSOEren baldintzak onartzeko, baina onespenaren puntua ezin dela ukitu. Gobernu koalizioan tentsioak areagotu ditu auziak.