Dimentsio guztiak


2024ko martxoaren 08an - 08:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herrian zaintza ereduaz hitz egiten ari gara. Sistema publiko baten beharra aldarrikatuz pribatizazioa salatzen jarraitzen dugu. Sistema arrazista erauzteko aliantzak ehuntzen ari gara. Gobernantza ereduak kuestionatu eta bestelako ereduak exijitzen ari gara. Proposamenak, sareak, mugimenduak eta lorpenak artikulatzeko aukera bizi dugu. Borroka dimentsio ugaritan zabaltzen ari gara.

Zaintza sistema publikoaren aldeko blokea eratzen ari garela esateko ausardia dugu. Horrekin batera, Mugimendu Feministaren agentzia politikoa indartzen ari gara, gainera. Zaintza lanen beharrezkotasuna aintzat hartuta, zaintza eskubide kolektiboaren aldeko prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak. Finean, bizitza bizigarrien aldeko estrategia komunak marrazteko apustua jarri du mahai gainean.

Euskal Gobernuetatik ematen ari den kudeaketa penagarria da. Zaintza langileen lan baldintzak hobetzeko ez da inolako neurririk hartzen. Sistema publikoa indartu beharrean, pribatizazioan sakontzen jarraitzen dute. Lurraldeen arteko desorekarekin ezikusiarena egiten dute. Zerrenda luzea osa genezake aldarrikatzen dugunaren kontrako norabidean hartzen dituzten neurriekin.

Zaintzaren problematikak borroka feminista dimentsio ugaritara zabaltzeko aukera eman digu. Ardatz ezberdinetan zapaltzen gaituen sistemari, beste sistema baten proposamenarekin erantzun diogu. Aspaldi ikasi genuen arazo sistemikoei erantzun sistemikoekin erantzun behar zaiela.

Sistema hau jasanezina da eta berau iraultzeko neurriak hartzea urgentea da, emakume langileon bizitzak dira jokoan daudenak

Sistema heteropatriarkal kapitalista eta arrazista honetan, emakume* langileok gara kolpatuen. Soldata arrakalaren datuak ikustea besterik ez dago hori baieztatzeko. Emakumeok ditugu lan prekarioenak. Lan erregimen orokorretik kanpo dauden lanen gehiengoa ere emakumeon gain dago, eta ordaindu gabeko lanaren gehiengoa ere bai, azken horiek zaintza lanei estuki lotutakoak. Horregatik guztiagatik diogu sistema hau jasanezina dela eta berau iraultzeko neurriak hartzea urgentea dela, emakume langileon bizitzak dira jokoan daudenak.

Proposamen integralak egiteko espazio eta denborak partekatu behar ditugu. Ezin dugu desiratzen dugun herria eraiki gaurtik hartu beharreko urratsetan pentsatu gabe. Bizi dugun sistema heteropatriarkala suntsitu eta bizi eredu eraldatzaileak eraikitzera goaz gaurdanik, eta trantsizio horretan urgentziazko neurriak adostu, exijitu eta hartu behar ditugu.

Mugimendu Feministan aspaldi erabaki genuen zain ez egotea, eta azken urte luzeetan emandako urratsak egindako lanaren ondorio izan dira. Aipatutako guztia ez litzake posible izango militantziarik eta antolakuntzarik gabe. Norbanakotik hasita, marko eta plano ezberdinetan antolatzea ezinbestekoa da; begirada eta borroka ezberdinetatik transbertsalitatea jostea. Dimentsioak zabaltzea. Auzoetan, herrietan, herrialdeka nahiz marko nazionaletan.

Hori guztia egiteko ezinbestekoa zaigu dimentsio ezberdinetan egongo diren agenteak aktibatzea eta Mugimendu Feministetatik nahiz herri mugimenduetatik erantzun artikulatu bat eratzea. Historiak erakutsi baitu gauzak lortzeko ez dagoela antolakuntzaren bitartez borrokatzea besterik.

Orain arteko bide beretik jarraitu behar dugu, herriz herri eta auzoz auzo. Mugimendu Feminista indartsu eta osasuntsu bat eratzen jarraitu behar dugu etorkizunean ditugun erronkei oinarri sendoa jartzeko. Merezi du mugimendu honen parte izatea, mundua aldatzen ari da eta gu mundua aldatzeko ari gara!

Gora borroka feminista!

Gora Euskal Herria Feminista!

Gora Bilgune Feminista!

2024ko martxoan

Euskal Herriko Bilgune Feminista

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Eguneraketa berriak daude