Bertan behera utzi du Uruguaiko diktadura-garaiko krimenak epaitzea ahalbidetzen zuen erabakia herrialdeko Justizia Auzitegi Gorenak. Milaka pertsonak epaia arbuiatzeko "Isiltasunaren Martxa" baketsua egin dute Montevideoko Askatasunaren Plazan.
1973an Uruguaiko armadak estatu kolpea jo zuen. Gobernua Senatarien eta Ordezkarien ganberak ixtera behartu eta hamabi urte iraungo zituen diktadurari hasiera eman zion. Garai horretan, ehun preso politiko inguru hil ziren kartzeletan, eta 174 desagertu ziren Bakerako Komisioaren azken txostenaren arabera. Ez da epaiketarik inoiz egin. 1986an, diktadura amaitu eta urte bat beranduago, tarte horretan egindako krimen guztiak indargabetzen zituen “Iraungipen Legea” onartu zuten. 1996tik aurrera, Giza Eskubideen defendatzaileek “Isiltasunaren Martxa” izeneko manifestazio isila egiten dute urtero biktimak gogorarazteko.
2011n diktadura krimenentzat amnistia zekarren lege hori bertan behera uztea erabaki zuen Uruguaiko Parlamentuak, agintean den ezkerreko Frente Amplio alderdiak eta José Mujica presidenteak bultzatuta. Orain, Justizia Auzitegi Gorenak indargabetze hori bertan behera utzi du, konstituzioaren aurkakoa baita haien ustez.
Auziari kontra egitearren ezohiko “Isiltasunaren Martxa” egin dute milaka lagunek Montevideoko Askatasunaren Plazan Frente Amplio-k bultzatuta. Manifestazioaren antolatzaile baten esanetan, justizia oztopatzen duten trabak baztertu behar dira, eta horretarako Parlamentuari legedia aldatzeko eskatu diote.
95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.
Manuela Aldabe artista, kazetari eta irakasle uruguaitarra da eta urteak daramatza bere praktika artistikoarekin heriotza bidegabeak ikertzen. 2016an hasi zen feminizidioaren biktima izan diren emakumeen jantzien inguruan lanean eta, besteak beste, senarrak hil zuen Delmira... [+]
Uruguaiko diktadura zibiko-militarrean (1973-1985) desagertutako 197 lagunak kalera atera zituzten milaka lagunek beste hainbeste argazkitan, 27. Isiltasunaren Martxan. Manifestazioa bereziki jendetsua izan da aurten, pandemiagatik bi urtez egin gabe egon ondoren.
Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel? filmak Urugaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalaren sari nagusia irabazi du, AtlantiDoc Saria hain zuzen ere, dokumentu-film luzerik onenarentzat.
Kaxa hutsak proiektuaren baitan, azken hamarkadetan Uruguain bizi den Josu Lariz euskal iheslariaren esperientzia biltzen duen dokumentala estreinatu zen ostegun honetan Iruñeko Katakrak liburudendan: Oroimina loretan
Hamabost urteko agintaldi ezkertiarraren ostean, martxoaren 1ean eskuinak hartuko du Uruguaiko agintaritza. Presidente berria Luis Alberto Lacalle Pou izango da, herrialdeko presidente ohiaren semea, eta jada 457 neurri iragarri ditu. Neurrion artean, greba eskubidea murriztea,... [+]
Aurreko mendeko ziklo neoliberala atzean utzita, Abya Yalako edo Hego eta Ertamerikako politikaren grabitate zentroa ezkerrean egon da 2000. urtetik. Mugimendu eta protesta herritar eraginkorrak, kontinente mailako aliantza berriak, gobernu ezkertiar edo aurrerakoiak herrialde... [+]
Uruguaiko Paysandú departamentuan egindako ikerketa batean pestizida arrastoak aurkitu dituzte zerutik datorren euriko uretan. Hainbat ikerlarik laborategian aztertu dute ura eta intsektizidak eta fungizidak dituela ondorioztatu dute.
“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection (2018) pelikularen ardatza. Ideia Godarden elkarrizketa batetik dator: “Giza gorputzak gezurrik esan gabe jarraitzen duelako ikusten dut... [+]
Apirilaren 26an izango da sari banaketa, Gernikako bonbardaketaren 79.urteurreneko ekitaldien barruan.