Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak ikerlan batean erakutsi du erregai fosilak eta bateria elektrikoak erabiltzen dituzten auto hibridoek fabrikatzaileek aitortua baino askoz geihago kutsatzen dutela ingurumena eguneroko funtzionamenduan, gutxienez esandakoa baino %28 gehiago eta zenbait kasutan ofizialki deklaratuaren 12 halako.
Transport & Environment Gobernuz Kanpoko Erakundeak zenbait auto hibrido testatu arazi dizkio Emissions Analyticsi, zeina berezitua baitago autoek baldintza errealetan emititzen dituzten kutsagaien kontrolean. Azken finean, horretan baitatza Dieselgate-ak duela bost urte azaleratu zuen eskandalua: fabrikatzaileek laborategiko baldintza berezietan lortutako emisioak hartu dituzte gero estatuek oinarri errealtzat, baina eguneroko funtzionamenduan oso ezberdinak dira –askoz handiagoak– autoon benetako isuriak.
Ibilgailu hibridoak bi motorrek mugiarazten dituzte, batetik erregai fosila kontsumitzen duen motor termikoak eta bateriak zamatutakoko argindarra darabilen motor elektrikoak. Eta gertatzen da emisioak oso ezberdinak direla une bakoitzean dauden zirkulatzeko baldintzen arabera eta bateriaren karga-mailaren arabera. Transport & Environmenten txostenak azaleratu duenez, "baldintzarik onenetan ere, bateria erabat kargatuta edukita, auto hibridook emititu dute fabrikatzaileek iragarritakoa baino %28 eta %89 CO2 gehiago".
Baina are okerragoa da bateria hustuta dagoenean edo autoa abiadura handian dabilenean. Esaterako, Mitsubishi Outlander autoak –hibridoen artean Europan salduenak– kilometroko 46 gramo CO2 emititzen dituela iragartzen duten arren, bateria kargatzen doala zirkulatzean 164 gramo emititzen ditu. BMW X5 hibridoak berriz, bere homologazioan iragartzen duen arren kilometroko 32 gramo CO2 emititzen dituela, errealitatean 254 emititzen ditu. Volvo XC60-ak berriz, deklaratzen dituen 71 gramoen ordez 242 isurtzen ditu.
Ikerlan zehatza borobiltzeko, Transport & Environnementek Europako agintariei eskatu die lege eta arauetan egin ditzatela beharrezko aldaketan gero eta gehiago saltzen diren auto hibridoen benetako emisioak ezagutu eta kontrolatzeko, gainerakoan ustezko zero CO2 emisioen helburuari iruzurra egiten ari zaizkiolako, horrela alferrik galduz administrazio publikoek auto fabrikatzaileentzako dirulaguntzatan xahutzen dituzten dirutza izugarriak.
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Altsasun autobusak egiten dituen enpresako administrazio kontseiluak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du asteazkenean. Langileen ordezkariek eskatu dute "benetako plan industrial" bat martxan jartzeko eta manifestaziora deitu dute, igandean Altsasun.
Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]
Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]
2023ko maiatzean iragarri zuten Volvo multinazionalak inbertsio handia egingo zuela Nafarroako Sakanako autobus enpresan. Orain, ordea, akordioa bertan behera gelditu dela adierazi dute bi enpresek.
"Kutxa beltz" baten modukoa izango da EDR gailua: mikrotxip baten bidez, auto bakoitzaren gidatzeari buruzko datuak gordeko ditu. Derrigorrezkoa izango da uztailetik aurrera.
Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]
Auto elektrikorako bidean egokitu beharra duela iragarri du multinazional alemanaren Nafarroako lantegiak, eta horren ondorioz, datozen bi urteetan 400 lanpostu murriztuko dituela jakinarazi die langileei.
Europako Batzordeak ezarri nahi zuen Euro 7 araua indarrean jartzeko epea atzeratzea txalotu du Arantxa Tapiak: "Lehenago edo beranduago hartu beharreko erabakia zen".
Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.
Datu-bilketa masiboari eta pribatutasunaren urraketei buruz hitz egitean mugikorrak, ordenagailuak, telebista eta bozgorailu adimendunak… etortzen zaizkigu burura. Inor gutxik aipatuko ditu autoak. Hala ere, gaur egun sentsore, kamera eta mikrofonoz betetako gurpildun... [+]
2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Horren ondorioz, txasisak egiteaz arduratzen den Nafarroako enpresak datozen lau urteetan 400 pertsona kontratatu beharko dituela aurreikusten da.
Iruñean 40 urtez Polo autoa egiten aritu ondoren, 2024an Volkswagenek autoa ekoizteari utziko dio. 2026an ekingo dio auto elektrikoa egiteari Nafarroako hiriburuan, baina trantsizio tarte horretan auto produkzioa asko jaitsiko da Landabeneko plantan, eta horrek lanpostu... [+]