Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Berria egunkarirako Samara Veltek egin dion "Eskuineko populismoari aurre egiteko, Europarekiko kritika argi azaldu behar da" elkarrizketan bilduta daude Wildek esandako ideietako asko.
Funtsean, Alemaniak 1990ko hamarkadatik hona bere langileei ezarritako estrategia neoliberalak gaur oker "austeritatezkoak" deituak sartu nahi dizkiela orain bortxan Europako beste guztiei; eta Die Linken bildu diren mutimendu eta jendeak, SPD sozialdemokratatik eta liberalismoaz gain gerra ere onartu duten Berdeetatik ezkerretara egonik azken bi hamarkadotan talde berri horretan batu direnek, Europako erresistentzia mugimenduekin bat egin nahi dutela.
Bere hitzaldia Euskal Herriko langileei loreak botaz hasi, ongizate gizartea eraisteko politiken kontra Europan gehien borrokatzen dutenetakoak omen direlako, eta greba orokor politikoaren aldarria eginez bukatu zuen.
Aitorturik Alemanian 1920 urrun hartatik ahaztuta dauzkatela horrelako grebak, Wildek azpimarratu zuen azken urteotan garrantzi berezia hartu dutela Europako hainbat lekutan behin eta berriro egiten diren greba orokorrok, nahiz eta orain arte horiek sinbolotzat dauzkaten mugak gainditu beharra ere azpimarratu.
Kapitalistek sututa daukate klase gatazka berria, dio Wildek, aspaldi ahaztu zituzten langileekin elkarlanean aritzea eskaintzen zuten kantak, sindikatu nagusiak ere ohartuta daude gerra osteko klase elkarlana aspaldi joan zela pikutara.
Oraindik sindikatu batzuk eta alderdi erreformistek jarraitzen duten arren mezu berarekin, eta agian Alemanian udazkeneko hauteskundeen ostean Merkelekin gobernu bakarra osatzen saiatuko diren arren, gero eta herritar eta talde gehiago omen dago ohartua kapitalistei eta hauek gatibu hartuta daukaten estatuari hortzak erakutsi behar zaizkiela.
Mezua gustura entzungo zuten gurean hurrengo greba orokorra antolatzen ari diren ELAk eta LABek.
Aurrera begirako hurrengo zita hau apuntatu: maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean bigarren aldiz burutuko da Frankfurten Blockupy eguna. Iaz lehenbiziko aldiz eginik, The Guardian egunkarian John Hollowayk idatzi zuen: "Blockupy Frankfort, itxaropen zirriztu bat austeritate garaiotan".
AEBetan Occupy mugimenduak lortu zuen mobilizazio maila era europearran lortu nahi dute, murrizketek kaltetutako hainbat giza talde (aurtengoan bereziki aipatzen dute pobretzeak emakumeen artean eragindako kaltea) elkarrekin mobilizatzera deituz. Maiatzaren 30eko euskal greba gerta daiteke Blockupyren ordezkaritza.
Aufstehen mugimendu berriak migratzaileen gaiarekin desados daudenak bideratu nahi ditu justizia soziala ardatz duen proiektu batera.
Abuztuan, Italian oporretan zegoela, ezagun baten eskaria jaso zuen Diether Dehm alemaniarrak: ama galdu eta gerratik ihes egin zuen 20 urte baino gutxiagoko afrikarra (datu gehiago ez dute eman nahi izan, badaezpada) eramango al zuen autoan ezkutaturik Alemaniara, han bizi den... [+]
Europako ezkerrak moneta sistema malguago baten aldeko apustua egin beharko lukeela eta "B plana" garatu beharko lukeela uste du Oskar Lafontaine Alemaniako ezkerreko Die Linke alderdiko presidente ohiak. Gako hauek krisi ekonomikotik irteteko ezinbestekoak liratekeela... [+]
Die Linke alderdiko presidente da 2012tik Bernd Riexinger. Alemaniako Bundestagean oposizioko talde nagusiena da uneon eta Europako eredu neoliberalaren aurrean ezkerreko sektoreek daramaten borrokaren erreferente bihurtu da alderdia.
Hanburgoko Rote Flora zentro sozial okupatuta defendatzeko protestetan izandako istilu larrien ostean, salbuespen egoera ezarri dute hirian. Poliziak edozein identifika eta atxilotu dezake, delitu zantzurik ez badago ere.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea.