Ekainaren 19an, 20an eta 21ean greba dago deituta El Diario Vasco-ko langileen artean, hitzarmen kolektiboa eguneratzeko aurrerapausorik ez delako eman. Gainera, maiatzaren 30az geroztik sinadura greba egiten ari dira kazetariak: “Hori ezkutatzeko enpresak lehentasuna ematen die plantillan ez dauden langileen sinadura daramaten informazioei”, salatu dute.
Urak harro datoz Gipuzkoako egunkari salduena den El Diario Vasco-n. Bere lantaldeak hainbat aste daramatza astelehenero mobilizazioak egiten, “astelehen beltza” deiturikoetan, hitzarmen kolektiboa eguneratu eta soldata KPIaren arabera igo diezaieten, besteak beste. Baina negoziazioetan aurrerapausorik ez dela eman ikusita, grebara jotzea erabaki dute.
Ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo dute greba; langileen batzarrean aldeko 55 boto jaso ditu deialdiak, bertaraturikoen %86. Hain justu, grebak bat egingo du Imanol Pradales EAJko hautagaia EAEko lehendakari inbestitzeko bilkura egunarekin.
Baina horren aurretik elkarretaratzea egingo dute ekainaren 13an, ostegunarekin, administrazio kontseilua orduantxe elkartuko baita gaia aztertzeko.
Lantaldeak hainbat aste daramatza astelehenero mobilizazioak egiten, “astelehen beltza” deiturikoetan, hitzarmen kolektiboa eguneratu eta soldata KPIaren arabera igo diezaieten
Enpresa batzordean gehiengoa duen ELA sindikatuak azaldu duenez, langileek hamabi urte daramatzate soldatak “izozturik” taula altuetan, eta gutxien kobratzen dutenek, berriz, “eros ahalmena galtzen” jarraitzen dute. Aldiz “Sociedad Vascongada de Publicaciones elkarteak (El Diario Vasco-ren jabeak) urtero milioi askoko irabaziak pilatu ditu eta akziodunei dibidendu oso handiak banatzen dizkie”.
Sinadura greban murgilduta
El Diario Vasco-ko kazetariek maiatzaren 30az geroztik sinadura greba egiten ari dira, ildo beretik, eta lantaldean dauden kazetariek ez dituzte euren artikuluak sinatzen.
Enpresa batzordeak bere X kontuan salatu du enpresak hori ezkutatu duela: “Ikusgarritasuna txikiagotzeko, lehentasuna ematen die Colpisaren, korrespontsalen eta plantillan ez dauden langileen sinadura duten informazioei, kazetaritza-irizpidearen aldean”.
Vocento taldeko beste egunkarietako artikuluak ikusi daitezke egunotan Diario Vasco-ko orrialdeetan, baita “hilean 700 euroko kontratua gainditzen ez duten” aldi baterako langile eta bekadunenak ere
Hala, Vocento taldeko beste egunkarietako artikuluak ikus daitezke egunotan El Diario Vasco-ko orrialdeetan, baita “hilean 700 euroko kontratua gainditzen ez duten” aldi baterako langile eta bekadunenak ere, El Salto-k azaldu duenez.
El Diario Vasco 1934an sortu zen eta 1936ko altxamenduaren eta Francoren erregimenaren babesle sutsua izan zen. Gaur egun, Sociedad Vascongada de Publicaciones SA-ren esku dago eta Vocento komunikazio taldearen parte da. Enpresaren akziodunen artean Bergareche, Ybarra, Echeverria, Zaragüeta eta beste abizen ezagun batzuk daude.
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]