2050erako munduan 1.300 milioi diabetes-kasu baino gehiago izango dira, 2021ean erregistratutako kopuruaren bikoitza baino gehiago, ez bada estrategia eraginkorrik abian jartzen.
Horixe da The Lancet eta The Lancet Diabetes and Endocrinology aldizkarietan argitaratu duten ikerketa-sorta baten ondorioetako bat. Azterketa horien arabera, egiturazko arrazismoa eta desberdintasun geografikoak dira joera kezkagarri horren arrazoi nagusiak.
Batez ere 2. motako diabetesak eragingo du gorakada hori, obesitateak gora egiten jarraituko duelako, eta aldaketa demografikoengatik. Gaur egun ere, kasu guztien % 90 mota horretakoa da.
Gainera, azterketek agerian utzi dute egiturazko arrazakeriaren eta desberdintasun geografikoen eragina. Esaterako, herrialde aberatsetan, adibidez, Estatu Batuetan, talde etniko minoritarioen diabetes-tasak 1,5 aldiz handiagoak dira zurienak baino. Eta, oro har, diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan, eritasun horren ondoriozko heriotza-tasak diru-sarrera handiak dituzten herrialdeenak baino bi aldiz handiagoak dira.
“Egiturazko arrazismoak eta desberdintasun geografikoak osasunaren determinatzaile sozialak areagotu eta larritu egiten dituzte, eta eragina dute diabetesa duten pertsonen arretan eta tratamenduan”, nabarmendu du The Lancetek editorialean.
Kalkuluen arabera, 2045ean, diabetesa duten helduen hiru laurden baino gehiago diru-sarrera ertain eta txikiak dituzten herrialdeetan egongo dira, eta horien % 10ek bakarrik jasoko du arreta egokia.
Diabetesa hain azkar ugaritzen aritzea, kezkagarria izateaz gain, munduko osasun-sistema guztientzako erronka handi bat dela azpimarratu dute. Eta garbi utzi du editorialak: “Beharrezkoa da asmo handiko programa zabal bat, boterearen eta kolonizazioaren bideak mendeetan eragin dituen bidegabekeriei aurre egiteko”.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak