Gabirian 1956an jaioa. Bertsolaria. 1982 eta 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusietako finaletan kantatutakoa. Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2005etik 2018ra. Aurtengo argazki nagusian aterako dela dakien bertsolari bakarra. Umore zorrotzez begiratzen dio momentu goren horri.
Zein modutan jaso zenuen txapela janzteko proposamena?
Duela denbora dezente zuzendaritzako kide batek esan zidan. Nire “lan” horretan gustura aritu naiz, zoriontsua izan naiz, eta alde horretatik harriduraz hartu nuen, ez nuen espero. Jakin denean, jendeak azaldu didan pozarekin gustura nago, poz horren ordezkari izan naiteke finaleko oholtzan.
Txapelketa publikotik jarraitu duzu. Zerk eman dizu arreta?
Batetik, gaiek: ausartak iruditu zaizkit, gaiek bere lekua eta protagonismoa hartu dute. Orokorrean gai desberdinak, berriak izan dira. Asko gustatu zait gaien aldaketa.
Bestalde, iruditzen zait bertsolari gazteak oso indartsu datozela. Inbidia handia ematen du, gaiei zer txispa eta zer mami ateratzen dieten ikusita. Bat aipatzearren, Bilboko saioan Saioa Alkaizak ganbarako lanean Gabriel Arestiren “Nire aitaren etxea defendatuko dut” poemako ekarpenak sartu zituen. Ni neu han nengoen, baina Jon Martini telebistako iruzkinetan entzun nion arte, momentuan ez nintzen jabetu. Martinek hor egin duen ekarpena kontuan hartzekoa da eta bestalde, horrek Saioaren alde hitz egiten du, nahiz eta ez den sailkatu. Eta Saioa bezala beste saio asko egin duen jendea ekarri nahi nuke gogora.
Zure ustez, zein dira aurtengo finalaren bereizgarriak? Hogei urte barru atzera begiratuta zer ikusiko dugu?
Finalerako geratu den zortzikotean denek erakutsi dute sekulako lana egiteko gai direla, eta espero dugu saio bikain bat egitea. Dezaketena egiteko aldartea izan dezatela opa diet.
Finalak baditu beharrezko osagaiak bertsozaleok gustuko elikagaia izan dezagun. Nafar bat izatea, gu txapelketa antolatzen ari garen garaietan lehen aldiz, ederra da. Gaztea da gainera, txapelketako gazteena.
Genero ikuspegitik begiratuta, lehen aldia izango da historian hiru emakumezko arituko direna. Hori ere kontuan hartzekoa da.
Zu zara oholtzara igoko den bederatzigarren bertsolaria. Finaleko une gorenean, doinu berririk aterako duzu?
Doinu parkinsonianoa deitu beharko diogu. Ez dakit ikarak aukerarik emango didan kantatzeko. Ez nuke momentuan arriskatu nahi, txapeldunak izango duen emozio guztiarekin, eta ni hor garai batean elizaren ordezkari Juan Pablo II.a bezala, sekulako dardarekin neure buruari loreak jarri nahian hasi eta ezer tajuzkorik ez egiteko... Oraingoz behintzat lasai nago. Ez daukat kantatzeko konpromisorik ez obligaziorik, eta gustura nago. Gainera Joxe Agirrek txapela janzterakoan hiru bertso kantatu zituen eta Imanol Lazkanorena eta nirea ere hor botea izango du...
Zuri, Bertsozale Elkarteko lehendakari zinela, egokitu zitzaizun txapela eman behar zuenari deia egitea. Ba omen duzu pasarte berezi bat...
Zuzendaritzako bilera batean, txapelketa antolatzen buru-belarri zebilen Jon Agirresarobe "Torrotxo"k esan zidan Sebastian Lizasori ahalik lasterren esan behar zitzaiola txapela berak jarriko zuela.
Joxe Lizaso bertsolari handiaren errautsak Txillarramendin boteak zeuden eta Sebastiani hots egin nion leku hori bisitatzeko asmoz. Hor joan ginen Aritz Zerain eta biok.
Leku hartara iristean, Joxeri hizketan hasi nintzaion: “Joxe, zuk erabaki zenuen mundu honetatik ti-ta joatea, bere garaian bertsotan adierazi zenigun izaera horren froga gisa. Zeu beti txapelarekin ibili zinen, baina txapeldun bati txapela janzteko aukerarik ez genizun utzi. Hala ere, baduzu seme bat txapeldun izana, eta orain berak jarriko dio txapeldunari. Zuk izan ez zenuen aukera eskainiko diogu”.
Sebastian pasatuta geratu zen, maldizio bat atera zitzaion.
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]
Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.
Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]
Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek... [+]
Goizeko eta arratsaldeko saioetan zortzi finalistak aritu ostean, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio pasatu dira buruz burukora. Saioa buruz burukoan lehertu da, eta bi txapeldunek lazo gorriz biribildutako saioaren ostean... Maialen Lujanbio Zugasti da berriz ere txapelduna. [+]
Goizeko saioaren ostean, eguerdia hankak luzatzeko eta indarrak hartzeko baliatu dute entzuleek. Bati eta besteari entzunaz, buruz bururako izen ugari jasoko ditu galdetzen duenak, eta Ametsek bi bider botatako "parte" hitzen interpretazio anitzak ere bai... [+]
Hona egun osoan zehar Dani Blancok harrapatu dituen hainbat momentu:
Hona Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan kantatu dituzten puntu-erantzun guztiak.
Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan aritu dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatu du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes... [+]
Orain dela hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta gaur amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Ibilbide honetan finalean abesteko txartela honako bertsolari hauek lortu dute: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia,... [+]
Nafarroa Arenan elkartu dira gaur zortzi finalistak, abenduaren 18rako motorrak berotzeko. Lehen aldiz Iruñean egingo den Txapelketa Nagusiko finala handia izango da: 13.000 ikusle elkartuko dira, nazioartetik 30 gonbidatu izango dira eta 350 lagun arituko dira antolaketa... [+]