Hizkuntza politikaren teorian badira, beren izaera sozial zabala eta erreferentziala dela medio, garrantzia estrategikoa duten hizkuntza erabilpen esparruak, hala nola, administrazioa, irakaskuntza, lan mundua eta kultura. Hizkuntzaren funtzio nazionaltzat jo izan dituzte lau funtzio hauek aditu askok, bertan hizkuntzaren erabilera normalizatzen ez bada, hizkuntza komunitateak etorkizun beltza duela ziurtatuz.
Baina bestetik, aditu berek behin eta berriz azpimarratzen dutenez, minorizatutako hizkuntza baten erabilera eta normalizazioa ezin da Dekretu edota Lege bidez egin. Koadro juridikoaren betebeharra bestelakoa da, komunitateari aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzen direla ziurtatzea, alegia. Baina hizkuntza eskubide horiek herritarren esku geratzen dira, beraiei dagokie eskubide horietaz jabetzea eta erabiltzea.
Eta eztabaida horixe da une honetan Euskal Herria zatitzen duten hiru elkargo administratiboetan ematen ari dena, bakoitzari dagokion ezaugarriekin.
Hezkuntzaren esparruan, adibidez, argiak dira Frantses Estatuaren aldetik ezartzen dituen oztopoak. Murgiltzearen aurkako jokabidea eta Breveta zein beste azterketak euskaraz egiteko debekua horren adierazle dira. Nafarroan ere begi bistan daude hezkuntza esparruan ezartzen diren mugak. Beraien seme alabak euskaraz hezi nahi dituzten euskal herritarrak apartheida den zonifikazio politikara kondenatuak daude. Eta EAEn prestatzen ari diren Hezkuntza Lege berritik murgiltze kontzeptua bera ere baztertua izan da, eta inork ez daki “euskara ardatz duen eredu eleanitz” horrek praktikan zer emango duen. PNV, PSE eta Podemos akordioan egonik, zalantza handiak edukitzeko arrazoirik ez da falta. Eta hori guztia gertatzen ari da, gainera, azken 50 urteotan euskal herritar gehien gehienek Euskal Herriko hiru zatiketa administratiboetan murgiltzearen alde, “D” ereduaren alde egin duten apustua hegemonikoa denean. Irakaskuntza den funtzio estrategikoan, beraz, gure herriari dagozkion hezkuntza eskubideak babesteko marko juridiko nazionalik ez dugu. Beste hitzetan esanda, gure aurkako erasoez babesteko koadro juridikorik ez dugu. Ez ahaztu Katalunian murgiltze ereduaren aurka Madrilek inposatu duen gaztelaniaren %25eko presentzia hemen ere aplika dezaketela…
"'Euskaraz bizi nahi dut' leloa aldarrikapen hutsa izatetik, gure eguneroko praktikaren ardatz bihurtu behar dugu, 'euskaraz bizi naiz'"
Eta, administrazioaren esparruan, gauza bera gertatzen da. Ipar Euskal Herriko 49 udalerrik Europako Hizkuntza Gutxituen Kartarekin bat egin dute administrazioan eman nahi dituzten urratsak babesteko asmoz. Izan ere, Estatu frantsesak euskararen ofizialtasuna bera ukatzen du, administrazio eremuan eman litezkeen urrats guztiak zapuztuz. Nafarroan, denontzat ezaguna da zonifikazioaren ondorioz administrazio eremu ezberdinetan ematen den hizkuntza eskubideen apartheida. Nafarroako toki gehienetan administrazioan lan egiteko ez da euskara jakin behar eta bertan langile bihurtzeko frogatan euskara ez da ezta meritu gisa ere kontsideratzen askotan. Eta EAEn, langileen artean Hizkuntza Eskakizunen Dekretu Berria gisa ezagutzen denak, erabileraren arautzearen aldetik aurrera egin beharrean, atzera pausua emateko aukera zabalduko du baita hizkuntza eskakizunen inguruan ere. Eta hori guztia, administrazio esparruko inboluzio juridiko betean gaudenean, Irun edo Laudioko azken erabaki judizialek erakutsi duten moduan. Administrazioaren funtzio estrategikoan ere, beraz, ez dugu dagokigun babes juridiko nazionala eskainiko digun marko juridikorik. Espainiar eta frantziar konstituzioek inposaturiko mugen baitan gaude oraindik.
Eta oso motzean bada ere, lan munduan ELA eta LABek proposatu zuten 50 langile baino gehiago dituzten enpresentzako Euskara Planak garatzeko beharra baztertu zuen Eusko Jaurlaritzak. Zer esanik ez Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Eta, euskal kulturaz gauza bera esan genezake. Literaturan, ikus-entzunezkoen esparruan, teknologia berrietan, telebista eta zinean, antzerkigintzan… toki guztietan erdarak oso nagusi izateaz gain, ez dago euskal produkzioa benetan indartzeko eta babesteko marko juridiko nazionalik.
Bi hitzetan esanda, urte hauetan herri dinamikari esker hizkuntza politikaren lau esparru estrategiko hauetan aurrera egin dugun arren, 2022an gure hizkuntza eskubideak ikuspegi nazionaletik babestu eta bermatuko dituen marko juridiko nahikorik gabe jarraitzen dugu. Etorkizun euskaldunaren bermea beste nonbait dago, herritarren borondatean alegia.
Gure hizkuntza eskubideak babestu eta bermatuko dituen marko juridiko nazionalik ez dugunez, eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko eskubidearen aurkako erasoak, orain arte bezala, etorkizunean ere emango direnez, desobedientzia zibil eraikitzailea antolatzea da geratzen zaigun bitarteko nagusia.
Hezkuntzan, administrazioan, lan munduan eta kultur esparruan dugun hutsune juridikoa desobedientzia zibilaren bidetik gainditu behar dugu. Euskaraz bizi nahi dut leloa aldarrikapen hutsa izatetik, gure eguneroko praktikaren ardatz bihurtu behar dugu, euskaraz bizi naiz. Eta horrek, ezinbestean desobedientziara garamatza. Eta norberaren desobedientziatik, desobedientzia zibil eraikitzailera. Euskaraz biziz soilik gaindituko baititugu erdaren erresuma. Hastera doan Korrika, egoerak eskatzen duen herri erantzun bateratua izan dadila Euskal Herri osoan, euskara baita euskaldunon aberria eta lurralde libre bakarra.
Joseba Alvarez
Ezker Abertzaleko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]