Pasa den maiatzean 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Imanol Salinas LAB-eko kideari San Giovesa, Iruñeko jatetxearen atean egindako protesta batengatik. Helegitea aurkeztu du bere abokatuak eta orain ebazpenaren zai dago. Salinasek iragarri duenez, zigorra berresten bada, ez da espetxealdia betetzera azalduko. “Egindakoa beharrezkoa zen” azaldu du Salinasek, “borroka sindikalaren lana da langileak defendatzea”. San Giovesako jabeak 4 langile kaleratu zituen, hauteskunde sindikaletan zuzendaritzak proposatutako hautagaia ez babesteagatik. Horren aurrean erantzuna eman zuen LAB sindikatuak, jatetxe aurrean protesta eginez. “Injustiziaren aurrean desobedientzia egitea bidezkoa da”.
Datorren urriaren 10ean gainera, beste epaiketa bati aurre egin beharko dio Salinasek. Oraingo honetan Huerta de Peralta, Azkoiengo enpresaren aurrean protesta egiteagatik Foruzaingoak salatuta. Imanol Salinasek epaiketara ez aurkeztea erabaki du eta halaxe eginen du ere Jose Javier Oses bere kideak ere.
Larunbatean manifestazioa deitu du LAB sindikatuak borroka sindikalaren defentsan eta epaiketa hauek salatzeko.