Deskolonizatzeak badu bere grazia


2019ko urriaren 04an - 15:23

Festa baten berri izaten dugunean normalena da galdetzea “zein da egitaraua?”, “zer antolatu dute?”, zer egongo da?”. Kartelari erreparatzen diogu. Ikuskizunari. Ohitu gara kartel indartsuak ikusten, punta-puntako taldeen kontzertuetara joaten. Eta horrelakorik ezean, komentario aski entzuna: “Aurtengo kartela eskasa da”. Baina inor gutxi aditzen da festa ereduaz hizketan. Egitarau ahalik eta sendoena bai, baina antolatzeko moduari, ditugun baliabideei edo kontsumituko diren janari-edariei erreparatuz.

Hori da ARGIAk bere 100. urteurren festan, urriaren 12an Donostian egingo duena. Zerbaitegatik jarri zaio Deskoloniza gaitezen izena. Egun aproposa tokatu da aldarrikatzeko herri honen deskolonizazioa. Baina zer herri eraikitzeko? Sistema kontsumista berdinean biziko den herria? Festa eredu kontsumistatik deskolonizatzeko aprobetxatu nahi du ARGIAk .

Kontsumitu buru pixka batekin

Jai herrikoi eta parte hartzailea izatea da helburua. Dena den, ez da asmoa inor gose-egarriak hiltzea eta egongo da aukerarik horretarako Trinitate plazako txosnan. Bi garagardo egongo dira aukeran. Baina ez, ez da bata artisaua eta bestea komertziala izango. Pagoa eta Otsaihen artisau garagardoak egongo dira aukeran, biak Euskal Herrian ekoitzitakoak. Ardoa, berriz, Candido Besa Arabar Errioxako upategitik ekarritakoa izango da, zuria eta beltza, biak ekologikoak. Ura nahi duenak, zer hoberik iturrikoa baino? Zortzi iturriko aska egongo da prestatuta Trinitate plazan eta ez, ez da ur botilarik egongo. Bazkarirako ARGIAk Saizar sagardotegiko barrika, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu, eta jatekoa norberak ekartzea aurreikusten da.

Egun horretan erabiliko den argindarra Goiener enpresak hornituko du. Eta egun osoan ARGIAren Azoka zabalik egongo da Trinitate plazan: azken aldian atera ditugun liburu, kamiseta eta jolasak erosteko aukera egongo da. Eta baita ARGIA Jendearentzat  "musu truk" direnak ere. Beraz, inork ARGIA komunitateari zerbait eman nahi badio, eraman dezala Trinitate plazan egongo den ARGIAren mahaira. Hori bai, ez da altzariak edo etxetresnak emateko eguna; mesedez, poltsatxo batean garraiatzeko moduko gauzak behar dute izan oraingoan: baratzean gainezka ditugun horiek, armairuan jantzi gabe denbora gehitxo daraman beste arropa hori...

Deskolonizatzeak badirudi baduela bere grazia. Saiatuko gara urriaren 12an?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Eguneraketa berriak daude