Mujeres con Voz elkarteak antolatuta, "Afrofeminismoak. Ahalduntzea, afro estetikaren bidez" kafe-solasaldia egin zuten Algortan martxoaren 2an. Desirée Bela-Lobedde, Katalunatik etorritako ekintzailea izan zen gonbidatu nagusia; solasalda hasi baino apur bat lehenago HIRUKAgaz berba egin zuen.
Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelona) jaio zen Bela-Lobedde, eta bertako udaleko funtzionarioa da ogibidez. Gurasoak Ekuatore Gineakoak ditu. 2011n sortu zuen bloga, eta ordutik hainbat lan argitaratu ditu aktibismo afro estetikoaz.
Aktibismo estetikoa, zer da hori?
Aktibismoaren adar bat da, plano estetiko eta ustez behintzat azalekoago batetik abiatzen dena. Edertasunaz pentsatzean, horixe baita burura datorkiguna.
Hori baino askoz gehiago dela aldarrikatzen duzu zuk, ordea.
Emakume beltzen kasuan bai. Gure gizarteetan ezarrita dauden edertasun-kanonak berez errealitatetik urrun samar daude emakume denentzat, baina gainera kanon zuriak izan ohi dira. Emakume zurien edertasunari ematen diote lehentasuna, ile luze eta lisoa... Emakume beltzok ez gara sekula kanon horren barruan egongo.
Baina askok saiakera egin bai...
Asimilazioz, denbora luzean, ilea lisatzeko eta azala argitzeko tratamenduak egin ditugu, oso produktu erasokorrak erabilita, gure osasunen kalterako. Honenbestez, aktibismo estetikoak hainbat funtzio ditu: batetik, afro ilea eta azal beltza duten pertsonei informazioa eta baliabideak ematen dizkie ile eta azal hori zaindu ahal izateko, euren egoera naturalean. Bestetik, ikusarazten du arrazismoak edertasun-kanonak blaitzen dituela, eta emakume askori gure gorputzentzat osasungarriak ez diren jardunak inposatzen jarraitzen duela.
"Azaleko" berba erabili duzu. Halakorik leporatu dizute beste aktibismo ustez "sakonagoek"?
Bai. Batzuek auzitan ipintzen dute nik egiten dudana, "borrokari" ekarpenik egiten ez diolakoan. Noski, hori diotenek ez dute afro ile bat zaindu beharrik, ez dute presio estetiko hori sentitzen. Bizipen hori ez izatearen pribilegiotik abiatuta zilegitasuna kendu edo eman gura izatea oso ausarta begitantzen zait. Nik badakit egiten dudanak balio bat duela batzuentzat, pertsona askok eskertzen didate.
Edertasun-kontu hutsetatik egin zenuen bidea feminismora eta arrazakeriaren aurkako borrokara, edo alderantziz?
Lehenengoa. Bloga sortu eta emakume askoren iruzkinak ailegatzen hasi zitzaizkidan, ez dakit zein orrazkera-motagatik edo ez dakit zein edertasun-produkturengatik eskerrak emateaz gain, esaten zidatenak nire blogak bultzatuta euren identitatea lantzen ere hasita zeudela. Orduantxe esan nion neure buruari: "Hau ez da estetika-kontu hutsa". Edertasun-kanonak arrazistak dira, presio handia egiten diete gorputz beltzei. Batzuetan, emakume beltzok ez gaituzte lan baterako kontratatzen gure ilea dela eta. Emakume denok dugun kristalezko sabaiari hori gehitzen badiogu... Argi daukat aktibismo estetikoa feminismo beltzaren barruan dagoela.
Feminismo beltza aipatu duzunez... Zelakoa da feminismo zuriagaz harremana? Lankidetza-borondatea dago, edo batzuetan tirabiratsua da?
Oso galdera garrantzitsua. Feminismo zuri hegemonikoak modu okerrean "periferiko" esaten dion feminismo horietako bateko kidea naizen heinean, nik neuk behintzat (eta nire izenean baino ez dut berba egiten), feminista zuri bati zerbaitengatik kargu hartzen badiot, ez dut egiten dut giro txarra edo zatiketa sortzeko. Hala ere, horixe egitea leporatzen digute etengabe. Feminista zuri bati bere arrazakeria errebisatzeko eskatzen badiot, bere kritikotasuna lantzera animatzeko egiten dut. Horrek balio diezaiola konturatzeko gai batzuek berari ez diotela eragiten, baina beste emakume batzuei bai, eta gai horiek ere kontuan hartu beharra dagoela. Askotan, feminismo zuriak ez gaitu aintzat hartzen, kanpoan uzten gaitu.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.