Iritsi da desfasea eta bete ditugu terrazak gure beldur eta amorruekin, normaltasunera itzuli eta aipatuak ezkutatu nahian. Erronka handia baitugu parean, bidegurutzean. Zalantzarik gabe kontzientzia hazi eta ezingo gara lehenagokora bueltatu, nahiz eta gura izan. Kritika egiteko leku paregabea, dugun herriaren balantzea egiteko unea. Ez al da ahulgune eta indarguneak identifikatzea, etorkizunerako hobeki prestatuak egoteko modua?
"Herriak badu infantilismo arazo larri bat. Gure ardurei heldu ez eta gobernatzen gaituztenei zaindu gaitzaten utziz eta are larriagoa dena oraindik, eskatuz"
Kanpora begira pasa ditzakegu orduak, egin ditzakegu mila galdera, eta zuzendu kritika eta ardurak. Baina herriak badu infantilismo arazo larri bat. Gure ardurei heldu ez eta gobernatzen gaituztenei zaindu gaitzaten utziz eta are larriagoa dena oraindik, eskatuz. Zentzugabeak izan diren salbuespenak onartuz arlo produktiboan, ume eta nerabeen eskubide eza gure ondorengoei transmitituz, osasun arloan etengabeko murrizketak txalotuz, komunikabideetan ziurgabetasuna irentsiz, lan prekarizazioa zaintza ordaindu gabeekin kontziliatuz, arbitrarioak izan diren isun eta jipoiak asumituz, gure artean salatuz...
Cabacas ez da beltza, ezta Altsasu ere. Ndiaye ez da estatubatuarra eta aldiz, Kobe Bryant mediterraneora pateran iritsi izan balitz, droga fardo moduan joango ginen harrera egitera. Sor ditzakegu hamaika erresistentzia kutxa hamaika herrietan eta hurrengo hamaika urtez, eta ez gara ailegatuko bankuek lapurtzen diguten adina biltzera. Bizi ez, iraun ahal izateko besterik ez du balioko, errege, politikari eta multinazionalei ere gure lana eta natura usurpatzen jarraitzen uzten diegun artean.
"Norbere zilborrari begira ireki zaizkigun amildegietan topa ditzakegu ahaztuak ditugun ardura politikoak, eta ekinez, “okupatzen” dituzten karguak berak funtsik gabe utzi"
Bitartean hor dihardu Jaurlaritzak, egoeraren errelatoa idatziz. Gure elikadura burujabetza Eroski eta aipatu ere nahi ez ditudan antzeko “eragileen” esku utziz, krisialdia prezioak igotzeko baliatu dutenean. Gure ikerlariei ez eta enpresa lagunen artean diru laguntzak eta ERTEak banatzen nahieran. Joaquin eta Alberto atera ez eta Azkoitian ere ari dira denborarik galdu gabe, edozein kostura baina “Omm”, lanpostuak sortzen dituen industria genozidaren esanetara beste zabortegi bat sortzen. Hauteskundeak datoz eta gelditu dute, noski, oraingoz.
Agian Donostiako sator zulo berrietan sar ditzakegu euren zikinkeriak. Agian, norbere zilborrari begira ireki zaizkigun amildegietan topa ditzakegu ahaztuak ditugun ardura politikoak, eta ekinez, “okupatzen” dituzten karguak berak funtsik gabe utzi. Ez litzake hasiera txarra izango, normaltasun berrirako, nehori men egin gabe eta auzolanetik, irrikatzen dugun herria amestu eta eraikitzen hastea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]