Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza da. Eta eraikuntza kolektiboak ikusezin bihurtzeak kezkatzen gaituelako, Desazkunde Feministaren ibilbidea eta ikaskuntzak ikusarazi nahi ditugu.
Beste borroka ekofeminista asko bezala (indigenak edo nekazariak), kolektibo hau mugimendu sozial misto batean sortu zen, Desazkundean, hain zuzen ere. Berau proposamen antikapitalisten inguruan hasi zen 2009an, eta hasierako diskurtsoa ekologista baino ez zen, mugarik gabeko hazkundearen zentzugabekeria zalantzan jarri zuena. 2012-13rako, Desazkundeak dozenaka pertsona artikulatu zituen Bilbon eta Gasteizen, eta hainbat taldetan antolatzen zen: txanpon soziala, herri-baratzea, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, lana eta oinarrizko errenta, elikadura, hezkuntza eta Hegoalde Globala, eta abar. Lantalde horietako bat Feminismos Desazkundea zen, feminismoak eta desazkundeak elkar nola eragiten duten aztertzen eta bizitzen zuena. Denborak aurrera egin ahala, Desazkundeak gizarte-mugimendu gisa funtzionatzeari utzi zion, eta aktibo geratzen zen lantalde bakarra Feminismos Desazkundea zenez, Desazkunde Feminista izatera igaro zen. Duela gutxi, Desazkunde Feministak ere desegitea erabaki du, autozainketagatik eta koherentziagatik.
Hamar urte baino gehiagoko prozesu kolektibo horretan, ikaskuntza kolektibo batzuk atera ahal izan ditugu. Diskurtsoari dagokionez, barne mailan eta sarean beste eragile batzuekin (Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Trabajadoras No Domesticadas, Babel Munduko Emakumeak, Mugarik Gabe, Emakumeen Etxeak, Desazkundea eta Ongi Bizitzeko Sarea...) hausnartzen jardun dugu elkarrizketa, tailer eta hainbat prozesuren bidez, eta taldean idaztera animatu gara, 2013ko Ekonomia Feministari buruzko Kongresuan, esaterako. Prozesu horiei esker, alde batetik, ekofeminismoarekin artikulatzen diren bestelako borroketara jo ahal izan dugu: dekolonialismoa, antiespezismoa, elikadura-subiranotasuna, LGTBIQA+..., eta gure diskurtsoa eta gure praxia konplexuago egiten joan dira. Bestalde, gure gorputzetan eta hurbilekoetan bizi izan dugu zein zaila den proiektuen logikek (GKEenak edo unibertsitatearenak, esaterako) kolektibo sozialen erritmoak, ezagutzak eta protagonismoak balioestea, aitortzea eta legitimatzea.
Barne-mailan, desazkundeak zaintzea esan nahi duela ulertu eta praktikatu izan dugu. Adibidez, gerora izendatu ahal izan genuen taldeen bidelaguntza tresnarekin zaintzen genituen bilerak; taldekideen erritmo, bizi-proiektu eta zaintza-egoeretara egokitzen zen taldea; eskainitako tailerretatik biltzen genuen dirua kolektibizatu egiten genuen, gure egoera ekonomikoen aniztasunari erantzuteko eta beste kolektibo sozial batzuetara birbanatzeko, eta abar. Denborarekin konturatu gara berotasunarekin, goxotasunarekin eta entzutearekin lotutako zaintza kolektibo batzuk naturalizatu ditugula, beste espazio batzuetan aurkitzea hain erraza ez zaiguna. Gainera, kolektiboki sortu ditugun loturek taldearen beraren denbora-mugak gainditu dituzte, artikulu hau da horren adibide. Prozesu horrek, guri ez ezik, beste borroka eta esperientzia batzuei ere balio izan diela espero dugu, eta desazkundea, zalantzarik gabe ekofeminista, sendotzeko balio izan duela.
50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]
Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]
Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]
Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]
Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan hartzen al da baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten... [+]
Zutabe hau esku askoren arteko ereitea da. Idatzi agroekologiko bat, ekofeminismoa sentipentsamendu feminista elikatzeko beste aukera bat bezala proposatzen duena. Uhin horrek lurren desjabetzea, naturaren suntsipena eta sexuen arteko harreman desberdintzailea lotu nahi ditu,... [+]
Sumendi gune okupatua. Gasteiz. 2023ko ekainaren 29an. 9:00ak dira eta lehenengo partaideak ailegatzen hasiak dira. UEUko kideak, antolatzaileak, eta gertuko laguntzaileak dagoeneko espazioa txukuntzen gabiltza. Berehala egiten dugu espazioa gure, edo espazioak gu bere; erraza... [+]