Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin otsailaren 21ean hasitako bidea amaieraraino eramateko borondatea adierazi du ETAk Naizek argitaratu duen agiri batean.
Erakunde armatuak agirian dioenez, "azken armategia zigilatu arte" jarraituko du prozesuak. Erabakia "borroka armatuaren amaieraren ondorio da" ETAk dioenez. Armak zigilatzeak "erabilera operatibotik kanpo" jartzen dituela dio dokumentuak eta horren bidez bai jendarteari bai nazioarteari "segurtasuna" eman nahi dietela.
ETAk zeregin horrek daukan zailtasuna ere seinalatu ditu, bere esanetan desarmea ez baitago egiaztatzaileen eta erakundearen eskuetan bakarrik. "Edozein erasok, edozein oztopok zigilatze prozesua goitik behera baldintza dezake".
Arkaitz Belloni aipamena
Agirian ETAk Arkaitz Bellon, Puerto de Santa María kartzelan hil zen Elorrioko presoa gogora ekarri du eta espetxe politika salatu du. "Euskal preso politikoek jasaten duten eskubide urraketarekin amaitzeko beharra" nabarmendu du erakundeak.
“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]
ETAren armagabetzean 2017ko urtarriletik apirilera gertatutakoen beren bertsioa eman dute bakegileek, Baionan astelehenez egindako agerraldian. Eusko Jaurlaritzak armagabetzeaz egin zuen kontakizuna “faltsua eta interesatua” izan zela adierazi du Noel Etxeberri Txetx... [+]
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]
Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.
Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak agiria kaleratu du apirilaren 8an ETAren desarmatze-egunaren hirugarren urteurrenarekin bat eginez. Ardura berezia adierazi dute Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu euskal presoen egoeragatik.
"Bi poliziak ETAk 2017an eta 2018an Frantziako Poliziaren esku laga zituen ehun arma baino gehiago beraientzat gordeta zituzten", Frantziako Le Point egunkariak zabaldu du albistea. Askotariko armak atzeman dituzten Frantziako Estatuko Arras herrian (Pas-de-Calais... [+]
Astelehen eta astearte honetan Parisen epaitzen ari dira David Pla eta Iratxe Sorzabal. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea leporatzen diete.