“Desalojo ilegalei ez” kanpaina aurkeztu dute hainbat kolektibok Bilbon

  • Azkenaldian Bilboko San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak jazo direla salatuz eta errealitate horren aurrean antolakuntzara dei eginez, Desalojo ilegalei ez kanpaina abiatu dute hainbat kolektibok larunbatean. Juan Mari Aburto alkateak Plan Zubirik 2021-2025 aurkezteko auzora egindako bisita baliatu dute kanpaina jendaurrean aurkezteko, hainbat arrazoirengatik: bisitari asmo propagandistikoak ikusi dizkiotelako, eta desalojo ilegalen fenomenoaren erantzule politikotzat Bilboko Udala jo dutelako.


2023ko urtarrilaren 16an - 10:24
Azken eguneraketa: 12:06
Argazkia: Ecuador Etxea

Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa! lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbat goizean Bilboko San Frantzisko auzoko Fleming doktorearen plazan. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Alde Zaharreko hainbat kolektibok deitu dute mobilizazioa, Desalojo ilegalei ez kanpaina jendaurrean aurkezteko. Zehazki, ondoko kolektiboek bat egin dute kanpainan: AZET Etxebizitza Sindikatua, Sos Arrazakeria Bizkaia, Atxuri Harrera, Xake Espazioa, ODS Giza Eskubideen Bulegoa, Bilboko Okupazio Bulegoa, Bilbo Zaharreko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Auzoen Koordinakundea.

San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak "eguneroko ogi" bilakatu direla salatzeko eta errealitate horren aurrean auzokideei antolakuntzara dei egiteko abiatu dute kanpaina. Agerraldian azaldu dutenez, Bilboko Udaltzaingoak ilegalki eta agindu judizialik gabe egiten ditu gisako esku-hartzeak, profil zehatz bateko pertsonak etxetik kaleratzeko: gazte migratzaileak. Adibide gisa jarri dute jazotako azken kasua: azaroaren 25ean, San Frantzisko kaleko 18. zenbakian, Bilboko Udaltzaingoak gazte migratzaile bat kaleratu zuen Blackstone funts putrearen jabetzeko etxebizitza batetik, modu ilegalean eta indarkeria erabiliz, bere momentuan AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu zuenez. "Orduko hartan salatu genuen bezala, balirudike Bilboko Udalak salbuespenezko legeren bat darabilela gazte migratzaileek gauzatutako okupazioetan; eskubide juridiko eta giza eskubide oro indargabetzen duen idatzi gabeko arau bat, Udaltzaingoari matoi koadrila bat bezala jardutea ahalbidetzen diona", egin dute irakurketa.

Bilboko Udala, erantzule politiko gisa seinalatua

Zentzu horretan, azkenaldian burututako desalojo ilegalen erantzule politikotzat jo dute Bilboko Udala. Azpimarratu dute Udaltzaingoak "nahieran" jarduten badu Bilboko Udalak babesten duelako dela, horrek inpunitatez aritzea ahalbidetzen dionez gero. Horregatik baliatu dute Bilboko alkate Juan Mari Aburtok San Frantzisko auzora egindako bisita kanpaina aurkezteko.

Plan Zubirik 2021-2025 aurkeztera gerturatu zen Aburto Fleming doktorearen plazara. Planaren txostenean jasotzen denez, honen helburua zera da: udalak aurretiaz gauzatutako planen bidez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan abiatutako lanei jarraipena ematea. Kanpaina abiatu duten kolektiboek adierazi dutenez, programa horrek "diru inbertsio handia aurreikusten du" hainbat eremutan, hala nola, mugikortasunean, elkarbizitzan, polizia ereduan, etxebizitzan eta kulturartekotasunean. Alabaina, propagandatzat jo dute, eta hortaz, alkatearen bisitaren asmo propagandistikoa salatu.

Aipatutakoa bezalako planekin agintariei ahoa hitz politekin betetzen zaien arren, San Frantzisko auzoko errealitatea hitz polit horiek irudikatzen dutenetik oso urruti dagoela azpimarratu dute: "San Frantziskoko errealitateak bestelako aurpegiak ditu: etxerik eta paperik gabeko ehundaka gazteena; pobrezia eta elikagai bankuetako ilarena; militarizazio basati batena, eta profil arrazisten araberako identifikazioak eta sarekadak egiten dituen poliziarena; salgai dagoen auzo batena, funts putre eta espekulatzaileek erosia; indarkeriaz eta agindu judizialik gabe poliziak gauzatzen dituen etxegabetze eta desalojo ilegalen fenomenoarena".

Errealitate horri ezikusi egiteak auzoan oso latente dagoen kontraesana kontutan ez hartzea dakar, kolektiboek iradoki dutenez. Izan ere, azpimarratu dutenez, San Frantziskon bat egiten dute "muturreko pobreziak" eta "interes kapitalista handiak". Hortik, beren arabera, desalojo ilegalen fenomenoa: hainbat bizilagunentzat etxe hutsen okupazioa bizirauteko tresna den heinean, interes kapitalisten mesedetara jarduten du udalak eta Udaltzaingoak. Zentzu horretan, argi mintzatu dira: "Gerran daude pobreon kontra, eta okupazioaren aurka egiten dute borroka, badakitelako horixe dela gudu-zelaietako bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude