“Desjabetuon kontrolpeko gunea lapurtu eta suntsitu” nahi dutela salatu du Errotxapeako Gaztetxeak (Iruñea, Nafarroa). Besteak beste, La Caixa banketxeak eraikinean etxebizitzak egiteko agertutako asmoak eta Iruñeko Hirigintza Sailak eraikinean ekitaldi publikoak egiteko ezarritako oztopo administratiboak aipatu dituzte asanbladako kideek. Era berean, Navarra Sumaren “helburu politikoa” gaztetxeak desalojatzea dela ikusita, mehatxuaz ohartarazi dute; erresistentzia antolatzeko deia egitearekin batera.
Ehundik gora izan dira Errotxapeako Gaztetxeak egindako deialdiarekin bat egin eta Iruñeko Errotxapea auzoko gaztetxearen atarian elkartu direnak. “Auzoa eraldatu eta alternatibak sortzeko” sortutako proiektuak auzoko kolektiboekin elkarlana sustatzeaz gain, espazio intergenerazionalak sortzeko balio izan duela azpimarratu dute gaztetxeko kideek. Proiektua “bi eredu kontrajarriren arteko talka” dela azpimarratu dute prentsaurrean: “sistema konsumista eta espekulatzailea eta bestea auzo altenatibo eta interkulturala”.
Mehatxuak eta erasoak
Hainbat izan dira gaztetxeko kideek salatu dituzten eraso eta mehatxuak. Batetik, La Caixa banketxeak eraikinean etxebizitzak egiteko agertutako interesak eragindako mehatxua azaldu dute: “La Caixari zortzi urte hutsik zeraman eraikin honetan interesa piztu zitzaion eta pisuak egiteko aitzakiapean proiektu honen aurkako prozesu judiziala hasi zuen, oraindik martxan jarraitzen duena”. Asanbladako kideek agerian utzi nahi izan dute Errotxapean hamaika familia kaleratu dituztela beste horrenbeste etxebizitza hutsik egonda ere gaztetxea dagoen eraikinean etxebizitza berriak egin nahi dituztela: “gure ametsa eta proiektua zapaldu nahi dituzte etxebizitza gehiago eraikitzeko”.
Bestetik, Iruñeko Hirigintza Sailak eraikinean ekitaldi publikoak egiteko ezarritako oztopo administratiboa salatu dute. Izan ere, Iruñeko Udalak, ebazpen administratiboaren bitartez, 6.000 eta 60.000 euro arteko isunarekin eta espazioaren itxierarekin mehatxatu ditu gaztetxeko kideak, ekimen publikoak egitekotan.
Azkenik, maiatzeko hauteskundeak ere izan dituzte hizpide asanbladako kideek. Izan ere, gaztetxeko kideek ohartarazi dute Navarra Suma alderdiaren jopuntuan daudela gaztetxeak, “bere helburu politikoan ikus daitekeen bezala”. Bide horretan, UPN alderdiak iraganean “modu ilegalean eta gupidarik gabe” desalojatu zituen gaztetxeak izan dituzte gogoan: “Irule Gaztetxearen desalojoa ahaztuko dugulakoan bazaudete, oker zabiltzate. Baita Euskal Jai Gaztetxean egin zenuten suntsipena ere”, adierazi dute.
Eraso eta mehatxuen aurrean gaztetxeak defendatzeko deia egin dute elkartu diren ehundik gora gazteek. Hori dela eta, Errotxapeako Gaztetxea eskura dituzten “baldiabide guztiekin” defendatuko dutela aldarrikatu dute: “Auzo eta mundu hobe bat eraikitzeko bidean honelako espazioak beharrezkoak dira eta edozein erasoren aurka borrokatzea zilegi da”, gehitu dute.
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.
2022 urtean bota zuten Durangoko (Bizkaia) gaztetxea. Autogestionatutako eremu hori galduta, ordutik gazteen antolakuntzarako beste espazio baten bila aritu dira. Gaztetxearen beharra azpimarratuko dute ekainaren 16an egingo dituzten ekitaldietan.
Sabadellen jabetzakoa da eraikina, eta duela hiru urte ekin zien kanporatze-mehatxuei. Orain dela ia hamar urte birjabetu zuten espazioa.
Gaztetxe berritik irteten ez badira, "bide judizialari eutsi eta salaketa jarriko duela" esan du Gipuzkoako gotzaitegiak. Otsailean birjabetu zuen Elizaren jabetzako eraikina Zestoako Gazte Asanbladak.
Aurreko larunbatean, elkartasun egitarau baten barruan, manifestazio bat izan zen Zestoan, Elizari birjabetutako Gaztetxe berriari babesa emateko. Huste arriskuan jarraitzen du Gaztetxeak, baina Gazte Asanbladako kideek adierazi dute ez dutela "amore emango Zestoari merezi... [+]
Zentroko lokal bat birjabetu zuen aurreko astean Zestoako Gazte Asanbladak, Gaztetxearen lekualdatzea bermatzeko eta lokala Gaztetxe bilakatzeko. Elizak, baina esku hartu du jada: salaketa bat aurkeztu du gotzaitegiak, eta hustua izateko arriskuan dago Zestoako Gaztetxe berria.
Oñatiko Antixena Gaztetxeak hamar urte bete ditu 2022an, eta urteurrena aitzakiatzat hartuta, irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezkoa egin dute asanbladako kideek. Iragana dokumentatzeko zuten ideia fikzio bezala proiektatu da azkenean. Eta fikzioa, oso urrutira joan... [+]