Arabako Errioxan dagoen Kripan herrian bio-hondakinak etxez etxe biltzeko sistema abiaraziko dute. Azaldu dutenez organikoaren bilketa modu horretan eskaintzen duen "Arabako lehen udalerria" izango da.
Kripango Udalak eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak hondakin organikoak etxez etxe biltzeko eta errefusa edukiontzi itxietan jasotzeko proiektu "pilotua" abiarazi dute. Hala, organikoa biltzeko kuboak banatu dizkiete bizilagunei, denera 130 "birziklatze kit", baita errefusaren edukiontzia irekitzeko txartelak eta konpostaje puntura sartzeko giltzak ere.
Azaldu dutenez, neurri "aitzindari eta berritzaileak" dira eskualdean. Erabiltzaileek egun eta ordu zehatzetan utzi beharko dute kubo marroia etxeko atarian, eta hala egin ezin duenak, auzokonposta izango du beste aukera. Kuadrillak hondakinak kudeatzeko ordenantza aldatu behar izan du egitasmoa aurrera ateratzeko: herritarrak derrigortzen ditu bio-hondakinak bereiztera.
Sistema horrekin lortu nahi da sorturiko hondakinen %85 gaika biltzea, Europar Batasunak ezarritako birziklatze helburuak betetzeko.
Atez ateko derrigorrezko hondakinen bilketa Usurbilek ezarri zuen lehen aldiz, duela hamarkada bat baino gehiago, eta Bilduk beste hainbat hamaika udalerritan ere ezarri zuten sistema hori edo bere aldaerak, gaikako bilketa izugarri igoz. Orain Kripan izango da "etxez etxeko organiko-bilketa bat eskaintzen duen Arabako lehen udalerria"; EAJren esku dago horko udal gobernua.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.