Indartsu hasi du eguna Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta Euskal Herriko errepide, enpresa eta zerbitzu ezberdinetan sentitzen ari da greba feminista orokorraren eragina. Herri eta auzoetako greba komiteetatik antolatutako dozenaka mobilizazio burutu dituzte goizean goiz, errepideak hartuta, bideak itxita, gosariak prestatuz eta pikete informatiboak eginez.
Greba feminista orokorrak "jarraipen zabala" izaten ari duela dio Denon Bizitzak Erdigunean plataformak. Hala eta guztiz ere, "lanuzteetatik harago doan deialdia" dela ohartaraztea garrantzitsua zaio. Ondokoa dio goizean bidalitako lehen agirian: "Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitza sostengatzeko, baina ez dute dagokien aitortzarik, ez politikoki, ez ekonomikoki ezta sozialki ere. Grebak izango duen eraginari ikuspegi zabalagoarekin begiratuko diogu gaur, bizitza sostengatzeko lanetan ari diren guzti horietan arreta jarriz. Hemen paradoxa batekin aurkitzen gara, zaintza lanetan ari direlako, greba eskubiderik ez dutelako edo gehiegizko zerbitzuak inposatu zaizkielako, greba egin ezin duten emakume horiek ez direla greba egin dutenen datuetan kontabilizatuko". Hori horrela, grebaz gain beste motatako ekimenak egonen dira egunean zehar leku ezberdinetan.
Horra grebaren jarraipenari buruz Denon Bizitzak Erdigunean-ek zabalduriko lehen datuak:
Sektore publikoan jarraipena "esanguratsua" izaten ari da. Adibide batzuk jarraian: Eusko Tren eta Metron adibidez jarraipena oso zabala izaten ari da, zerbitzu minimoak bakarrik lan egiten ari direlarik; hezkuntza publikoan dauden 600 ikastetxeetan du lan uzteak eragina; sukalde eta garbiketan jarraipena "oso zabala" dela dirudi eta sukalde asko itxita egongo dira; haurreskoletan, unibertsitateetan zein ikastoletan oro har, jarraipena zabala izaten ari da.
Gipuzkoan, ia udal guztiek oso modu orokortuan bat egin dute grebarekin, bai zuzenean kontratatutako langileek, baita azpikontratatutako langileek ere. Aurreko egunetan egindako bozketetan grebarekin bat egin baitute besteak beste Irura, Anoeta, Mutriku, Aretxabaleta, Azpeitia, Ordizia, Oñati , Arrasate , Orio, Urretxu, Tolosa, Bergara eta Beasingo udaleko langileek. Bizkaia eta Arabarako datu zehatzik ez eman arren, plataformak segipen zabala espero du.
EITB taldean grebaren jarraipena zabala izaten ari da, eta honela irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa dago martxan. Horrez gain, beste komunikabide anitzetan ere dira greban –ARGIA, Berria, Hala Bedi, Pikara ala beste–.
Zerbitzu minimoak direla eta, Gizarte Ongizate zerbitzuetan eta osasungintzan grebaren jarraipena "guztiz baldintzatua" izaten ari dela salatu du plataformak. Zerbitzu batzuk aipatzearren, gaueko txandetan ia langile bakar batek ere ez du greba egin ahal izan: "Milaka langileri greba eskubidea ukatu egin zaie, zerbitzu askotan, zerbitzu minimoak %100ekoak direlarik". Zahar egoitza eta eguneko zentroetan ere errealitate bera izaten ari da.
Gipuzkoako enpresetako langile askok greba egitea erabaki dute, batzarretan bozkatu ondoren. Erabat geldirik dago ekoizpena honako hauetan: Indar (Beasain), Arcelor Mittal (Bergara), CIE Automotive, GKN edo Bellota (hirurak Legazpikoak), Polmetasa (Arrasate), Mondragon Assembly (Arrasate), Natra Zahor (Oñati), SNA Europe (Irun), Sammic (Azpeitia), Jose Maria Mendiola (Andoain), Kelsen (Zizurkil), IAT (Urnieta) eta Niessen (Oiartzun), besteak beste. Jarraipena "oso handia" izaten ari da Beasaingo eta Irungo CAF enpresetan. Horrez gain, metroaren eta AHTren lanak geldirik daude. Zerbitzu minimoak ere eragin du sektorean, tartean, errepideen mantentze lanetan.
Bizkaian, grebak eragin berezia du Lea Artibaiko eta Durangaldeko industrian. Microdeco edo AKT Plásticos bezalako enpresek jarduera eten dute. Intzidentzia Bizkaia osoan ere nabaritu da, Kadaguako Lucart taldekoak bezalako enpresekin eta Cementos Lemonarekin. Arabari dagokionez, Gasteizen, DHL eta Ferrovial bezalako enpresetan izandako eragina nabarmendu behar dugu, geldialdi handiak izanik industria-ingurune osoan. Aiaraldean, grebaren eragina berezia izaten ari da, Amurrio Ferrocarriles, JEZ Sistemas edo Artiach bezalako enpresetan. Nafarroan, industria-sektoreko grebaren jarraipena "desberdina" izan da, eta "eragin handiagoa izan du Iruñeko industria-ingurabideko enpresetan". Izan ere, piketeak egin dira Arazuri Orkoien industrialdean eta Berrikuntzaren Hirian. Iparraldean eta Sakanan jarraipena garrantzitsuagoa izan da, Magotteaux eta Torraspapel bezalako enpresak nabarmenduz.
Zerbitzu pribatuetan greba feminista orokorrak jarraipen desberdina izan du, eta eragina, batez ere, administrazioaren azpikontratazioetan nabaritzen ari da. Besteak beste, kiroldegietan (Bilboko, Erandioko edo Barakaldoko kiroldegiak), eskola-jantokietan (Berangoko ikastetxea, Atxuriko ikastetxea, Ermuko Anaitasuna, Algortako Zabala ikastetxea, etab.), lorezaintzan (Basauriko lorezaintza), garbiketan (Basauriko udala, Sarrikokoa edo Bilboko Artxandarte ikastola) eta abar. Intzidentzia handiagoa du Gipuzkoan eta Bizkaian.
Nafarroan, grebak jarraipen handia du sektore feminizatuetan, hala nola garbiketan eta eskola-jantokietan. Bertan, Ausolagun enpresan izandako eragina nabarmendu dute –Ausolagun sektoreko enpresa handiena da Nafarroan–. Greban daude mmerkataritzaren sektorean ere, ehungintzan eta oinetakoetan bereziki, Tendamen eta H & M-ren jarraipena nabarmendu da. Elikagaien merkataritzaren arloari dagokionez, Eroskin eragin nabarmena izan du. Batez bestekotik gorako jarraipena duten beste sektore batzuk kirol- eta kultura-kudeaketakoak eta Iruñeko Udaleko berdeguneak mantentzeko azpikontratatutako enpresak dira.
Azken sektore baten aipamena egiterakoan, azalera handietako zentroena (Alcampo eta abar) nabarmendu du plataformak. Gipuzkoan, halaber, grebaren jarraipena altua izaten ari da hotel esanguratsu batzuetan, azpikontratatutako garbikuntzan (Elgoibarreko Meka Lanbide eskolako garbitzaileak, Bergarako Ipintza BHI ikastetxekoak edota Azpeitiako IES Urola ikastetxekoak) edo lorezaintzan (ad: Hondarribikoa) eta polikiroldegietan (Hondarribiko Polikiroldegia ad. Itxita egongo da).
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]