Denok batera Antsoain euskaldunaren alde

  • Euskara Antsoainen lantzea inoiz ez da erraza izan. Zailtasun horren atzean dauden hiru arrazoi ezberdin aipatuko genituzke. Lehenena Antsoaingo soziologia bera: langile herria dugu Antsoain, eta ondorioz Espainiako Estatu hainbat herritako langileek aurkitu zuten lana, lekua eta bizitza dagoeneko beraiena den herrian.


2020ko martxoaren 09an - 09:21

Bigarrena, eta honetan  autokritika zintzoa egin behar dugu, euskararen garapena eta defentsa lantzea behin eta berriz proposatu dugun arren, ez gara gai izan ekimenak eta indar soziala ondo bideratzeko. Hirugarrena, Nafarroa osoan bezala, urteetan Antsoainen PSN-k izan duen jarrera euskarafoboa.

Azken horri dagokionez, ikuspegi historikoa eta estrategikoa izateko, gogoratu beharrekoa da PSN-k bere garaian Antsoainen egitekoa zen Pirritx eta Porrotxen emanaldi bat debekatu zuela. Horretaz gain, Xalbador euskaltegia ere itxi zuen. Baina larriena izan zen PSN-k herrian ezarritako hizkuntz politika euskarafoboa lan postu publikoetan euskara baztertzeko eta euskaldunon eskubideak urratzeko. EH Bilduk alkatetza lortu zuelarik, politika haren ondorioak euskaldunondako samurragoak izan zitezen, bestelako plantilla organiko bat onartu zuen, baina UGT sindikatuak, PSNren soka berekoa baita, epaitegietara eraman zuen.

Egun, zorionez, bestelako errealitate bat dugu Antsoainen. Antsoaingo soziologia erabat aldatu da. Kanpotik etorritako langile haien seme-alaben seme-alabek euskara eredura eramaten dituzte beraien haurrak, eta horregatik Antsoainen dagoen Lehen Hezkuntzako eskola bakarrak euskara eredua dauka soilik.

Egun, zorionez, bestelako errealitate bat dugu Antsoainen. Antsoaingo soziologia erabat aldatu da. Kanpotik etorritako langile haien seme-alaben seme-alabek euskara eredura eramaten dituzte beraien haurrak, eta horregatik Antsoainen dagoen Lehen Hezkuntzako eskola bakarrak euskara eredua dauka soilik"

2015ean aldaketa politikoa gauzatu zen udalean 24 urtez PSN-ren gobernu jarraituei amaiera emanez eta horrekin batera euskarafobiari. Oraingo Udalak Antsoain euskaldun baten alde lan egiten du. Aurreko legegintzaldian egin zuen moduan euskaren aldeko mugimendu bat sortzeko baliabideak jarriz, esate baterako. Aldiz, lehen aipatutako autokritika zintzoari eutsiz, onartu beharra dago herri mugimendutik jarraitzen dugula euskarari behar duen lehentasuna eman gabe, urratsak eman gabe.

Horregatik, gure uste apalean, Antsoaingo Udala (EH Bildu) Navarra Sumak eta PSN-k urteetan egin dituzten eta oraindik ere egiten dituzten eraso euskarafoboekin (Mendigorria, Iruñeko haur eskolak, Altsasuko lanbide heziketa...) parekatzeak, aurreko larunbateko manifestazioan gertatu zen moduan, ez du errealitatearekin bat egiten. Parekatze horrek ez dio inolako ekarpenik egiten Antsoainek euskalduna izateko duen erronkari eta helburuari. Kontrakoa, gure ustez. Antsoainen haur eskolarekin dugun arazoa euskarafobia parametro horietan korapilatzeak ez du ezer gehitzen eta beharrezkoak diren indar guztiak sakabanatzen ditu, nahasten ditu, herrian azken aste hauetan ikusten ari garen moduan.

Antsoainen euskaldunon eskubideak errespetatu eta bermatu behar dira eta horretarako 0-3 urte arteko haurrak euskaraz ere eskolatzeko dagoen eskaera soziala ahalbidetu behar da. Udalari dagokio, beraz, herriari eta langileei zehaztea eta azaltzea noiz eta nola izanen dugun haur eskola osoki euskalduna.

Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek esaten du “gure bizitza eta herria eraldatzeko tresna” dela euskara. Eta gure ustez ere, hau da herri bezala dugun erronka kolektiboa aldaketa sozialean sakontzeko eta herri justu bat eraikitzeko. Horretarako aukera eta baldintza ikaragarriak ditugu kalean eta, zapatistek dioten bezala, herriaren gobernuaren etxea den udalean. Antsoain herri euskalduna bilakatzeko determinazioz eta ilusioz, beharrezkoak diren indar guztiak batuz. Egin dezagun!

Imanol Karrera eta Saul Arangibel
antsoaindarren artikulua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude