2018ko Bakearen Nobel sariak emakumeen kontrako sexu bortizkeria gerrako armatzat erabiltzearen kontrako borrokan nabarmendu diren bi pertsonalitate sariztatu ditu: Denis Mukwege ginekologo kongotarra eta Nadia Murad ekintzaile yezidia, Estatu Islamiarrak esklabu sexual erabilitakoa. Sariarekin Nobel sariak nabarmendu nahi izan du emakumeen bortxaketak mundu osoan XXI. mendeko gerretan erabiltzea.
,
Denis Mukwege doktoreak (1955) “bere bizia ematen du Kongo eta Afrikako gerretan populazioak izutzeko bortxatu dituzten emakumeak defenditzen", argudiatu du Nobel sariaren epai-mahaiak. Panzi ospitalearen burua da, Bukavu hirian. 1999an irekitako ospitale honek urtero milaka emakume artatzen ditu, askok zirugia behar dutelarik jasan duten sexu bortizkeriaren kalteak arintzeko.
Nobel Peace price winner Mukwege: 'We must shift shame from victim to rapist https://t.co/cY5P5G6OvL
— Robert Vinet (@RobertVinet) October 9, 2018
Nadia Murad (1995), Irakeko yezidi populazio minorizatuaren defendatzailea da. Estatu Islamiarreko gudariek 2014ean Mosulen harrapatuta haien esklabu eduki zuten, behin eta berriro bortxatuz. Hiru hilabeteren buruan ihes egitea lortuta, berak eta beste emakume askok jasandako desmasiak publikoki salatzeko adorea eduki zuen, Nobel sarien epai-mahaiak nabarmendu duenez. 3.000 neskato eta emakumek sufritu dituzte bortizkeriok, Estatu Islamiarrak bere estrategia militarraren osagaitzat yezidien kontra bezala beste populazio txikien kontra erabiliak.
Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.
Donald Trump AEBetako presidentea Nobel saria irabazteko hautagaia dela baieztatu dute. Norvegiako parlamentuko bi diputatu kontserbadorek aurkeztu dute haren hautagaitza eta beste 303 lagunekin lehiatuko da Trump.
ICAN Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina koalizioak igandean jaso du Oslon Bakearen Nobel saria, urteotan egindako lan eta lorpenengatik. Sariak ohartarazpen sendo bat zabaltzen du, mundua sekula baino gerra giro beroagoa bizitzen ari den garaiotan.
Arma hauen “eragin katastrofikoa” azpimarratu dute Bakearen Nobel saria ICAN elkarteari emango diotela jakinarazi dutenean. Horrez gain elkarte honek arma hauek debekatzeko egindako lan eskerga ere eskertu dute.