Elkarrekin Podemoseko kide den Monica Monteagudo Casás-ek Gipuzkoako Batzar Nagusiei galdera zabaldu die Osoigo plataformaren bidez. 200 pertsonaren babesa lortuz gero, plataformak galdera helarazten die politikariei.
"Batzar Nagusietako kide batzuek Master ikasketak egin dituzte kargu publiko edo enpresarial handiak zituzten bitartean, esaterako, Denis Itxasok eta Jose Ignacio Asensiok, beren curriculum eta Linkedin sare profesionaletan agertzen denez. Beraiei eta Masterra duten gainerakoei galdera: Master amaierako lanak edo tesinak publiko egin ditzakezue begirada bat botatzeko?", bota du babes bila galdera Monteagudok.
Hemen ikus daitezke kargudun hauen eta beste hainbaten curriculumak.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]
Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.
Pandemia dela-eta, 65 urte baino gehiago dituzten edota patologia kroniko edo larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak, berrerortzeko arrisku handirik ez dutenak eta gizartearen aldeko pronostikoa... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietan salatu dute "teknologikoki atzeratuta dagoena eta formazio eskaseko" ofizioa dela gaur egun beraiena, Antxon Gomez eta Xabier Rubio basozainek.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute kartzelan dagoen haurra gurasoengandik ez bereizteko mozioa. Urtarrilaren 19an Xuak hiru urte beteko ditu eta Espainiako legearen arabera ezingo du bere amarekin espetxean bizitzen jarraitu. Beren zigorraren hiru laurdenak beteak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tasen eraketa garatzeko eskatu die eta 2020rako nahi dute martxan jarri. Udalek tasa hori ezarri edo ez erabaki ahal izango dute.
Berdintasun Legea aplikatzeko beharra nabarmendu dute, eta Hondarribiko alardearen gatazka ez dela bizikidetza arazoa, berdintasun arazoa baizik. Izaskun Larruskain eta Ana Mari Aristondo kideek parte hartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako solasaldian, astelehenetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontrataturiko enpresetan, langileek Europako Eskubideen Kartak agintzen duena jasotzea bermatzeko ekimenak EAJren, PSEren eta PPren ezezkoa jaso du.
Koalizio abertzaleak lau ordezkari izango ditu Kutxaren patronatuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan daukan ordezkaritzari dagozkionak. Hamabi eserleku ditu Kutxaren patronatuak eta Elkarrekin Podemosek ere ordezkari bat proposatu du, Kutxaren gobernu-organoa berritzera doan... [+]
EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta... [+]