Egun berezi hauetan gertakari andana suertatzen ari dira, hurrengo urteetan hamaika ikerketa eta liburu argitaratzeko modukoak. Ez da harritzekoa, birus honek gure bizitza, sinesmen, usteak eta erreferenteak hankaz gora jarri baititu. Aspaldi-aspalditik biologoak eta bestelako zientzialariek ohartarazi bazuten ere, denok ezustean harrapatu gaitu, batzuek South Parkeko “a posteriori” kapitainaren mozorroa jantzita azaldu nahi badute ere.
Hori dela eta, ni, soilik, gertatutako eszena txiki bat aztertzera ausnartuko naiz. Etxe ondoan gertatutakoa, baina nahikoa adierazgarria.
Zatitutako gure herri honetan, erakunde-sarea oso konplexua da. Larrialdi baten aitzinean konplexutasun horrek arazo bereziak sortzen ditu.
Martxoaren 12an Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetako erakunde nagusiak elkartu ziren: Eusko Jaurlaritza, EUDEL, Aldundiak eta “gonbidatu” berezi bat, Espainiako Gobernuaren Ordezkari berria, Denis Itsaso jauna. Bilera ondoko agerraldia eguerdirako aurreikusita zegoen, baina atzeratu zen. Gonbidatu berriak, Espainiako Koroaren ordezkariak, mahaigaineratu zituen Espainiako Gobernuaren aginduak. Ustekabe ederra hartu zuten Jaurlaritzan kide diren jeltzaleek, “Alarma Egoera” ezarriko zen eta Eusko Jaurlaritzaren eskumen gainetik Pedro Sanchezek aginte bakarra hartuko zuen.
Martxoaren 12an Denis Itsaso lehendakari bilakatu zen. Mahai gainean jarri zituen argudioak: 78ko Konstituzioa, polizia, Guardia Zibila eta militarren pistolak. Ez dakit objetorea ala intsumisoa izango ote zen, baina , orain behintzat, oso eroso ikusten dugu pasaitarra uniformedunen buru.
"Martxoaren 12an Denis Itsaso lehendakari bilakatu zen. Mahai gainean jarri zituen argudioak: 78ko Konstituzioa, polizia, Guardia Zibila eta militarren pistolak. Ez dakit objetorea ala intsumisoa izango ote zen, baina , orain behintzat, oso eroso ikusten dugu pasaitarra uniformedunen buru"
Urkullu lehendakariak, adierazkortasunean uzkur baino uzkurragoa izan arren, egun hartan ezin zuen bere haserrea ezkutatu. Europako “Autonomia garatuena” segundo batean ezabatuta geratu zen. Katalunian ikusi eta ikasi genuen, 155 zela eta, boureau fax baten bidez Estatutua indargabetu zuten, gatazka politiko itzela zen. Ezin irudikatu ere egin, mikroskopioan nekez ikusten den DNA multzo txiki batek EAEren eta Nafarroako Gobernuaren egituraketa iraul zitzakeenik.
Agindua Iñigo Urkulluren esku geratu izan balitz, agian okerrago egingo zukeen, EAJ-PNVrentzat umeak etxean utzi eta langileak “metroetan” pilaturik ikustea bateragarriak direlako. Baina ez hori kontua. Gakoa beste toki batean zegoen. Bilera hartan Espainiako Gobernuaren ordezkaria botere osoa zeukan, ez EUDELek, ez Aldundiek, ezta Eusko Jaurlaritzak ere. Ez zuten “EZ” esateko eskubiderik eta horrek argi eta garbi erakusten du (berriz ere) euskal erakundeak menpeko egoera daudela. Balizko aldebikotasuna, alegia.
Aldundiek adin txikikoen gaineko eskumena dute, baita menpetasun egoera dauden agureekiko; Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak osasun arloko eskumen guztiak dituzte, baita hau bezalako izurrite bati erantzuteko baliabideak ere. Aginte bakarra ez zen beharrezkoa, aldiz, Sanchezen gobernua larrialdi egoeraz baliatu da indar erakustaldi baterako.
Bistan da, birus honek eta gero eta arazo gehiagok muga guztiek gainditzen dituzte, bitxia Sanchezek argudio hori erabili izana Ipar eta Hego Euskal Herri arteko muga “manu militariz” berrezartzeko.
2008ko krisia ondoren Estatuek “Merkatuekiko” boterea galdu zuten. Dirudienez, oraingo honetan, Estatuek boterea berreskuratu nahi dute. Menpeko erakundeen gainetik daudela azpimarratuz, militarrak kalera ateratzeko baimena beraiek dutela irudikatuz eta herritarren eskubideak murrizteko gaitasuna dutela erakutsiz.
Salbuespen egoera oro beti arriskutsua da. Susmoa dut salbuespen egoera honetan probatzen eta entsaiatzen ari direna hurrengo baterako erabili ahal izateko egiten ari direla. Erabaki batzuk muturrera eramanez, herritarroi neurria hartzeko. Ziurki beste irtenbide batzuk bazeuden, baina espainiar nazionalistek ezagutzen duten metodoa aukeratu dute, autoritarismoa, zentralizazioa, militarkeria, sekretukeria eta eguerdiko “El parte” telebista guztietan.
Era Planetarioan arazoek gero eta gehiago muga guztien gainetik pasako dira. XX. mendeko Estatu-Nazioen egiturak motz geratuko dira sarritan. Estatu-nazio zaharkituen tresnak mahaigainertzea orain (autoritarismoa, herritarrak subditu eta ume gisa ikustea, isunak eta militarrak…) tokiz kanpo dago. Denboraz kanpo dago.
Paradoxikoki, nire ustez, Aro Planetarioan sortutako arazoak tokian tokiko erakunde eta sare herritarretatik hobeto kudeatu daitezke. Herritarrei informazio osoa emanez, herritarrengan konfiantza jarriz, herritar sareak hornituz eta denok ardura hartuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]