Ainhoa Olasok, Lara Arestik eta Iratxe Delgadok proiektu alternatibo bat dute esku artean: Denboraren Bankua. Sorginola gaztetxeko kideak dira hirurak.
Nesken partaidetza handia berezitasun duen gazteen elkargune horretan loratu zen ideia. Merkatuaren eta salerosketaren eredutik aparte, pertsonen beharrizanei erantzuteko beste modu bat topatu gura dute banku berezi horregaz.
Denboraren Bankua herritar guztiei zabaldu nahi diete, eta, datorren eguaztenean, hilak 17, lehenengo asanblada egingo dute. 18:00etan hasiko da, Sorginolan, Tabiran. Proiektuan parte hartzen dutenek, euren denbora zertarako eskaintzen duten esango dute, eta, aldi berean, beste batzuen zerbitzua jaso ahalko dute. Ez da bi lagunen arteko truke zuzena izango, taldekoa baizik. Euren arteko hartuemana Interneteko atari baten bidez egingo dute.
Paseoak, klaseak...
Olasok hainbat gauza eskainiko ditu: “Txakurra paseatu, goizetan umea eskolara eraman, ilea moztu... ideia asko etorri zaizkit burura”. Arestik, ostera, klase partikularrak eskainiko ditu, jarraikortasunik gabeak.
Bilbon eta Donostian badaude antzerako bankuak, eta handik informatu dira. “Ideia tertulia feminista batean entzun genuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaigun”, azaldu du Arestik. Olasoren arabera, “sozioekonomia arloan alternatiba bat sortzea beharrezko” ikusten zuten gaztetxetik.
Denboraren Bankuaz gainera, musikarien sarea, ateneo kulturala eta artisten taldea martxan dituzte Sorginolan.
[Albiste hau Anboto hedabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Gasteizko Eraman kooperatibak banaketa “era jasangarri eta etikoan” eginez bertako komertzioa bultzatzeko helburua du bere sorreratik, Arabako hiriburuan eta hango bizilagunengan pentsatuta. Hainbat ekimenetan parte hartzen du, horien artean ikasturte honetan egiten... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]