Otsailak 28 ostirala, beste egun batez ilunabarrak Gasteiz harrapatu du. Astebururo lez, Jimmy Jazz aretoak bere ateak ireki eta kaleko iluntasunari sartzen utzi dio, hormak belzten doaz. Denak berdin jarraitzen du, astebururo errepikatzen den protokoloa martxan dago.
Guk ere beti bezain inuzente jarraitzen dugu, oraindik gure denboraren jabe garela sinistuta gaude. Uste dugu gure astiaz gain, besteena ere kontrolatzen dugula; sarrera bat niretzat eta beste bat opari nire lagunarentzat. Baina lasai, denborak erakutsiko digu honek ez duela funtzionatzen pentsatzen dugun bezala. Denbora gelditu, izkutatu, laburtu egiten dela konturatuko gara, denbora oraina dela ikusiko dugu eta gero ihes egiten duela ohartuko gara.
Denboraren joan etorri honetan, oholtzara begiratzen dugu pazientzia gutxiko ikusleok. Gaueko lehenengo kontzertuaren zain. Pelax eta bere banda dira iluntzeko lehenengo protagonistak. Eszenatokia kez betetzen ari da eta lau lagunak agertzen hasi dira. Bakoitzak bere instrumentua hartu eta artistaren azkenengo diskoa jotzen hasi dira.
Donostiarrak alfabetoaren lehenengo lau letrekin izendatu ditu bere abestiak : A, B, D eta E. Lau kantu soilik, baina zein baino zein luzeagoa. Bataz beste hamazortzi minutu irauten du bakoitzak. Rock progresiboaren kutsua somatzen da giroan, eta kontzertuak aurrera egin ahala Telmo Trenorren elektronika gehitu zaie. Bateria, baxu, gitarra eta sintetizadore arteko koordinazioak borobildu du Pelax taldearen ikuskizuna. Ihes egin digu denborak berriro ere, hasi eta bukatu egin da gaueko lehenengoa.
Palindromo batek lapurtuko dizkigu hurrengoko minutuak; Inoren ero ni. Bi aldeetatik berdin irakurri, baina esanahi berdina duen esaldia. Gitarra, baxu eta bateriak osatzen dute Andoainen jatorria duen banda hau. Argitaratutako azken diskoak,“Il cercatore di perle” izena du eta euskarara itzuli daiteke perla-ehiztari bezala. Hori dela eta, taldekideek bilatzaile gisa definitzen dute haien burua.
Oholtza gainera igo eta ile urdindua duen abeslariak ikusleei bizkarra emanda hasi du emanaldia. Erritmo azkar eta bortitzekin batera, turuta batetik abesten du Okenek eta eszenatokiko alde batetik bestera mugitzen da. Bozgorailuen atzean jarri eta alkandoratik tira egiten du musikak hipnotizatu balu bezala. Musikarien arteko ulermena agerian geratzen da abesti batetik bestera. Kantaria ikusleengana jaitsi eta bertan ematen dio amaiera gaurko jardunari. Laukote bilatzaile honek haien perlak erakutsi dizkigu, baina bilatzaileek denbora luzea behar izaten dute perlaz jositako altxorra aurkitzeko. Ikusleoi aldiz, hegan egin digu denborak altxorraren barruan zeuden perlen bila.
Dospordos-en argazkiak:
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]